BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK OHIKO BILBAINADA SARIRAKO 2015EKO DEIALDIA IREKI DU

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 19ra arte dute epea, egungo Bilbori edo itsasadar inguruko udalerriei edo bertako pertsonaiei, ohiturei eta eguneroko bizipenei buruzko jatorrizko abestiak aurkezteko.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatzen duen ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da.

Sariak Bilboko Aste Nagusian banatuko dira, eta saritutako abestiak disko batean grabatuko dituzte musikari profesionalak. Disko hori Arriaga Antzokian burutuko den Gabonetako gala tradizionalean aurkeztuko da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eusteko helburuz, urtero antolatzen duen Bilbainada Lehiaketak bere hogeita bosgarren edizioa beteko du aurten. 5.200 euro baino gehiago banatuko dira saritan, eta, horrez gain, konposizio berriren bat Bilboko errepertorioko klasiko bilakatzeko erronka ere badu.

Parte hartu nahi duten pertsonek EKAINAREN 19ra arte dute epea egungo Bilbori edo itsasadar inguruko udalerriei edo bertako pertsonaiei, ohiturei eta eguneroko bizipenei buruzko jatorrizko abestiak aurkezteko. Grabazioak Radio Nerviónen aurkeztu ahal izango dira, eta Bilboko Udaleko Kultura Sailean (Venezuela plaza, 2).

Lehiaketak dituen bi hamarkadatan, bertan aurkeztutako abestiek “Por el río Nervión” edo “Un inglés vino a Bilbao”, gai mitikoak baztertu ez badituzte ere, egia da lehiaketa honi esker ‘botxo’-ko abesti herrikoiak gaurkotu egin direla, eta bertan gure Hiriko ikono berriak sartu direla, Guggenheim Museoa edo Metroa, besteak beste.

Edizio honetan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak esfortzu handia egin du sarien zenbatekoari eusteko. Gaztelaniazko bilbainada hoberenak 955 euro jasoko ditu, Euskarazkoak beste 955, eta 420 euroko zortzi akzesit egongo dira. Konposizioak grabazio batean aurkeztu beharko dira, eta haiekin batera letra mekanografiatua. Komenigarria da, baita ere, musika partitura aurkeztea. Lanak onartzeko eskakizun nagusia jatorrizko lanak izatea da, eta gaiak, Bilbori edo itsasadar inguruko udalerriei edo bertako pertsonaiei, ohiturei eta eguneroko bizipenei buruzkoak izango dira.

Horrez gain, epaimahaiak ohorezko sari bat edo gehiago eman ahal izango die, euren ibilbidea dela eta, erabat bilbotarra den musika genero hau bultzatzen eta ezagutarazten lagundu duten pertsonei edo erakundeei.

Ohikoa denez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak musikari profesionalek grabatutako disko bat argitaratuko du XXVII. edizio hau irabazi duten abestiekin. Sariak Aste Nagusian banatuko dira, eta diskoa, urte amaieran Arriaga Antzokian burutuko den galan aurkeztuko da.

Bilbainada lehiaketa, gure hiriaren egunerokotasuna erakusten duten abesti bilduma bilakatu da urteekin. Konposizio horiek Bilboren historia kontatzen dute, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetakoetan oinarrituta. Lehiaketak arrakasta handia du herritarren artean, eta, normalean, 20 eta 30 abesti artean aurkezten dira. Lehiaketaren epaimahaia musikaren munduarekin erlazionatutako pertsonek, komunikabideen ordezkariek eta lehiaketa antolatzen duten Kultura eta Hezkuntza Saileko kideek osatzen dute.

BILBOko UDALeko KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAk, NERBIOI IRRATIAren eta TELEBILBAOren laguntzarekin, XXVII. BILBAINADA LEHIAKETArako deialdia egin du. Lehiaketa hau gaur egungo gaiak dituzten kanta herrikoi berriak sortzen bultzatzeko da, horrela Bilboko kanta herrikoien jai-ukituari eta tradizioari eutsi nahi diogu.

OINARRIAK

1.- Lehiaketa honetan nahi duten guztiek har dezakete parte, ezelako muga barik.

2. – Aurkeztutako kantak bilbainadak izango dira, hau da, itsasadarraren inguruko herriei, bertako pertsona famatuei eta eguneroko gorabeherei buruzko gaur egungo gaiak dituzten kanta herrikoiak.

3.- Kanten ale bakarra aurkeztuko da, euskaraz edo gaztelaniaz eta grabazio batean kantatuta.

Kantaren musikaren partitura ere aurkeztea gomendatzen da, lehiaketa irabazten duten kantak grabatzeko eta ohiko galetan kantatzeko.

Azkenik, lehiaketan parte hartzeko, izena emateko orria bete beharko da. Bertan adieraziko dira lehiaketan aurkezten diren lanen egilea edo egileen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa, etxeko ohiko posta eta harremanetarako telefonoa.

4.- Aurkeztutako kantak originalak izango dira eta ezingo dira beste lehiaketa batzuetan saritutakoak izan. Ezingo da lehendik argitaratuta dagoen lanik aurkeztu.

5.- Grabazioak eta kanten hitzak aurkeztu beharko dira 2015eko ekainaren 19an, 14:00ak baino lehen:

BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAn

Aznar Eraikina, Venezuela plaza, 2 – 6.
48001 BILBO
Informaziorako telefonoa: 94-420 48 70 (08:30-13:30)

NERBIOI IRRATIAn

Hurtado Ametzaga, 27 – 17.
48008 BILBO
Informaziorako telefonoa: 94-410 09 09

6. – Honako hauek dira sariak:

 – Euskarazko bilbainadarik onena: 955 € eta On Diego.

– Gaztelaniazko bilbainadarik onena: 955 € eta On Diego.

– 8 akzesit: 420 € eta plaka.

Zenbateko horiei, egoki bada, beharrezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkie, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita.

Era berean, epaimahaiak ohorezko sari moduan On Diego bat edo gehiago eman ditzake gure urian hain sustraitua dagoen musika-mota hau bultzatzen eta laguntzen euren ibilbidean nabarmendu diren pertsonarentzat edo pertsonentzat.

7. – Epaimahaia Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkariak eta Nerbioi Irratiak izendatuko dute eta berak emango du lehiaketaren epaia.

Bertan musika arloko profesional bi egongo dira gutxienez eta oinarri hauetako edozein zalantza edo azaldu gabe utzitakoak erabaki eta interpretatu ditzake epaimahaiak eta beti izango du lehentasuna bere irizpideak.

Era berean, erabakia ezingo da apelatu.

8. – Sariak eman gabe utzi daitezke.

9.- Bilboko Udalak eskubidea izango du saritutako lanak ustiatzeko Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateratuan ezarritako mugak beteta.

Erabilera horien artean, honako baimen hauek daude beren-beregi adierazita: CD bat egiteko baimena irabazten duten kantak kantari profesionalek abestuta, diska hori Gabonetan egin ohi den galan aurkezteko baimena eta gala hori grabatzeko eta zabaltzeko baimena.

Saria bera izango da Bilboko Udalak egingo duen ordainketa bakarra jabetza intelektualaren eskubideak jasotzeagatik.

Eskubideen lagapena esklusiboa izango da epaia jakinarazi eta urtebeteko epean.

10.- Saririk jaso ez duten originalak 5. atalean aipatutako Radio Nervión-eko helbidean jaso ahal izango dira 2015eko irailaren 25a  baino lehen.

11.- Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek oinarri hauek oso-osorik onartu dituztela esan nahi du.