BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA IRAILAREN 19TIK (ASTELEHENA) 25ERA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko irailaren 16a).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, irailaren 19tik (astelehena) 25era (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu: 

ARTE ESZENIKOAK

ESZENA KALERA

“Eszena Kalera”, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena, auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, ekintza parte-hartzaileak eta publiko guztiarentzako kale antzerkia. Programa hau familientzako da batez ere, eta bertan euskaraz egiten diren ekoizpen guztiak sartzen dira, baita beste ikuskizun elebidun edo testurik gabekoak ere.

  • Irailak 20, 19:00etan. Indautxu Plaza.
  • Irailak 24, 19: 00etan. Campa Ibaizabal Plaza. Abusu.
  • Irailak 25, 13:00etan. Garai Lorategiak. Txurdinaga.

OIHULARI CLOWN – Hor Konpon

Hor Konpon clown ikuskizun bat da, komedia fisikoaren eta slapstickaren tradizioan, non bi pailazo ikusleengana doazen huts egiten ari den bonbilla bat “konpontzeko”. Hor Konponek adierazi nahi du hau dena ez dagoela konpontzerik ez bagara elkartzen, nor berera badoa. Konpontzaile baldar eta naif hauek hamaika pasadizo eta keinu bidezko umore surrealista erakusten dute, eta etengabeak dira eroaldiak, baldarkeriak eta porrotak. Familian dibertitzeko gonbidapen bat da, eta jolasa ez da aitzakia besterik ikuslearekin lotura bat ezartzeko eta guri gogorarazteko xamurtasuna dela jendeak elkarrekin konektatzeko teknologiarik puntakoena.

  • Irailak 23, 19:00etan. Garai Lorategiak. Txurdinaga.

GANSO & CIA – Mambo Bingo 

Bidaia transatlantikoak bertan behera geratu eta gero, lehorrera itzultzea beste erremediorik ez zuten izan. Beren ikuskizunaren onena hautatu zuten (bingoa eta mambo musika), munduko itsaso guztietan den koktel dibertigarri eta bitxiena eskaintzeko.Bingo jolas klasikoaren bertsio umoretsua da Mambo Bingo. Zenbaki-ontzia, sariak… baina, tarteka, inprobisazioa, gag-ak eta musika-arrakastak ere bai.

  • Irailak 24, 13:00etan. Garai Lorategiak. Txurdinaga.

JOUR DE FÊTE CIE –  Besteen kalea

Karrika bat. Liburu kutxa bat. Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Gudu latza piztuko da haien artean, eta azkenean, liburua suntsituko dute. Ondotik, harremana berreraikitzeko garaia izanen da, non bakoitzak ulertuko baitu bestearen beharra duela elkarrekin akomeatzeko, liburua berriz osatzeko eta historia ezagutu eta kontatzeko…

  • Irailak 24, 18:00etan. Abusu – La Peña.

DEABRUKERIAK –  Plaza abordaia!!

Denbora luzez itsaso zabalean galduta egon ostean, beraien tripulazioa berritzeko intentzioaz lur hartu dute Piratoiek, pirata alaiak alegia. Herriz herri, froga ezberdinen bitartez, beraien kofradiara haur eta heldu alaienak eta jostagarrienak gehitzeko asmoarekin helduko dira. Horretarako, froga ezberdinak gainditu beharko dituzte tripulazioaren parte nahi izan duten txiki zein helduek. Barre zartadak, jolas kanoikadak eta sormen erasoez lagunduta, Piratoiek plaza hartuko dute, haur eta helduekin jolasaren abenturan bat eginez, asperdura garaitzeko eta herriko bihotzak alaitzeko.

  • Irailak 24, 18:00etan. Garai Lorategiak, Txurdinaga.

PANPOTX KULTUR ELKARTEA – Kattalinen bidaia

Lau musikarik eta bi aktoresek itsasoaren mundura eramango gaituen istorio handi honi bizia emango diote. Gaur egun lotan dauden baloreak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, elkarlana… Musika ta animazioren bidez, gure laguna den Kattalin dordokari, itsasoa garbitzen lagunduko diogu, berarentzat eta bere lagun guztientzat berriro bizigarri izan dadin. Prest al zaudete munduko itsasoetatik gurekin bidaiatzeko?

  • Irailak 24, 19:00etan. Botika Zaharra. Deustu.

HORTZMUGA TEATROA –  Bidearen amaiera

Bidearen amaiera lanak, aita bat eta bere semea ditu protagonista; urteetan elkar ikusi gabe egon diren bi gizaseme. Alzheimerrak aitaren bizitza menderatzen duen bitartean, Drag Queen baten ibilbide profesionalak semearena definitzen du. Ordurarte, distantziak, gorrotoak eta gaitzespenak markatu dute haien arteko harremana. Baina, ahaidetasunaz ulertzen ez duen patuak bata eta bestea aurrez aurre topatzera eramango ditu; jada ez dago atzera egiterik.

  • Irailak 25, 12:00etan.  Errekalde Plaza.

BARRÉ CÍA – Nao, Now, Nau Testurik gabe 

Euskal arrantzaleak eta haien arazoak. Familiak kaian utziaz, ur gaziaren sakontasunak eskaintzen dien ziurgabetasunean eta arriskuan bete-betean itsasoratzen diren arrantzaleak. Itsasoarekiko eta beren ohiturekiko maitasunak eta errespetuak gidatutako bizimodu bihurtuz beren lanbidea. Ikuskizun honek bizitzaz hitz egiten du, arrantzan profesionalki jardun ez arren, egunez egun ametsak eraikitzen jarraitzen duten arrantzale horiei buruz. Publikoa nauko tripulatzailetzat hartuta, klownetik eta zirkuko arteetatik nabigatzea ozeano poetiko batean. Itsas zeharkaldi partekatu honetan jolastea, imajinatzea eta sentitzea.

ZIRKUALDE

Irailaren 23tik 25era “Zirkualde” programa ospatuko da. Hiru egunez, XIII. edizioak, Euskadin zirkuko arteei eskainitako ekitaldi bakarra denak, Errekalde Plaza izango du eszenatoki nagusi, eta zazpi konpainiak akrobazia, kabaret, malabare, kale antzerki, umore eta akrobazia ikuskizunak partekatuko dituzte publiko guztientzat. 

  • Irailaren 23tik 25era. Errekalde Plaza.

EUSKAL FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN

DANTZA PLAZETAN programarekin, Bilboko plaza eta kaleek tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklorea sustatzea eta balioestea da, erromeriak, dantza alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak ospatuz.

  • Irailak 24, 20:00etan Santiago Plaza, erromeria Salbaitzaile Dantza Taldearekin.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

Santutxuko Udaltegia – Begoña Rodríguez – Nostalgia – Argazkigintza.

Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”

San Ignazio Ibarrekolandako Udaltegia – Lorena Pazos Rojo – ¡Presentes! – Argazkigintza

Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari.

Begoñako Udaltegia – Conchi ArteroMargoa

Zerua da artista honen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.

Castañoseko Udaltegia – Carmen Ruiz Zaldibar – Margoa

Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.

Errekaldeko Udaltegia – Javier Trapero Alonso- Margoa

“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.

  • Irailaren 23an arte.

Abandoko Udaltegia – Santiago Ortega Sánchez-Diezma – Margoa

El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.

LITERATURA

-BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Irailak 19, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

“Gaurkotasunarekiko topaketak” beste hitzordu bat ospatuko da,  Europa ante su invierno político ” izenekoa. Dani Álvarez eta Mikel Reparazekin batera, Arancha González Laya Parisko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekanoa eta Kanpo Arazoetako ministro ohia izango da.

  • Irailak 20, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian

Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren hitzordu berria. Lorenzo Silva eta Victor Amelia idazleek parte hartuko dute, Elena Sierra kulturan espezializatutako kazetariarekin batera. Saioak “ La guerra y la paz en la Literatura ” du izenburu.

  • Irailak 21, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian

Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren hitzordu berri bat, Maia García Vergniory DIPCko eta Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids-eko fisikari eta ikertzailearen eskutik, Kepa Acero surflariarekin batera. Hitzaldiak “ Historias de una ola ” du izena.

  • Irailak 22, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian

Emilio Alfarok bere liburua “Matar, Amar” aurkeztuko du. Egilearekin batera Eva Domaica Cadena SER irratiko kazetaria eta Pedro Ugarte idazle eta zutabegilea izango dira.

MUSIKA

MUSIKAUZO

Eguraldi ona iristearekin batera, estilo askotako bertako musikariek zuzenean joko dute “MusikAuzo” programarekin hainbat agertokitan, publiko zabalaren aldetik hain ezagunak ez diren euskal bandak doan hurbiltzeko asmoz.

  • Irailak 22, 20:00etan, Plaza Juan XXIII.
  • Irailak 25, 13:00etan. Altamirako Frontoia.

LEONARDO ALONSO 

Sensación Tanguera musika eta koreografia proiektu berria da, eta Río de la Platako tangoen konpositore eta autore ezagunenak omentzen ditu, Leonardo Alonsoren moldaketa musikalekin. Genero honen lanik esanguratsuenen bilduma txukun batean zehar eramango gaituzte, melodiak eta literatura poetikoak gidatuta.

  • Irailak 22, 20:00etan,  Indautxu Plaza.

PERU GALBETE 

Beiratu, 2022ko apirilean ateratako disko berria aurkezten du. Musikari autodidakta, inprobisazio zalea eta erraietatik kantatzen duena. Peruk proiektu ugari burutu ditu, Boliviako basoan grabatutako disko bat edo konfinamenduan ateratako Nor zara zu? lana esate baterako. Taldean eskainiko dute adi bizitzeko kontzertu hau. 

  • Irailak 22, 20:00etan Uretamendi Plaza.

THE BINILO´S

Hirukote umoristiko bat gara, euskaraz, ingelesez nahiz gaztelaniaz abestutako musika, show dibertigarri eta partehartzaile batekin nahasten dugu. 30, 40, 50 eta 60. hamarkadetako abestien bertsioak jotzen ditugu umore ukitu berezi batekin, garai horietako irratsaio bat irudikatzen dugularik, benetazko antzinako iragarkiekin eta denbora horretako erropekin jantzita.

  • Irailak 24, 20:00etan, Masustegi.

ANTUXUNA TA PATX

“ITOIZEZANK! Abar irratsaioko gidariak, Antuxuna ta Patx, Sigrid erreginaren bila ITOIZ taldearen unibertsoan barna, irudi eta doinuak berrulertuz, magazin surreal bat aurkeztera gatorzkizue. Sintonizatu Abar irratsaioa ITZNK dialean F eme nahiz F arrean!

BISITA GIDATUAK

EZAGUTU CASTANOS OINEZ

BILBAO IZAN, Hiriko ondarea zabaltzeko udal-proiektua. Castaños-eko sekretuak erakutsiko ditu, “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” programaren bidez, Ondarea zabaltzeko proposamen horiekin, Bilboko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera izango dute hiriko bizilagunek. 

  • Ezagutu Castaños oinez: Bisitak astearteetan eta asteazkenetan daude programatuta, 16:30ean eta 18:30ean; ostegun eta ostiraletan 11:00etan eta 18:30ean; eta larunbatetan 10: 30ean eta 12:30ean 
  • Ezagutu Castaños familian: Bisita hau ere ordu eta erdikoa izango da, irailaren 25ean izango da 12:30ean eta elebiduna izango da, euskaraz eta gaztelaniaz.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus