BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA” ZIKLOAREN BESTE HITZORDU BAT OSPATUKO DU ASTEAZKENEAN, HILAK 21, “HISTORIAS DE UNA OLA” IZENEKO HITZALDIAREKIN

  • Hitzaldia Maia García Vergnioryk, DIPCren eta Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids-en fisikari eta ikertzailea; eta Kepa Acerok, surfista, emango dute.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbon, 2022ko irailaren 16an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, ASTEAZKENEAN, hilak 21, “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren beste hitzordu bat hartuko du, Maia García Vergniory DIPCren eta Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids-en fisikari eta ikertzailearen eskutik, Kepa Acero surfistarekin batera.

Hitzaldiaren izenburua “Historias de una ola” izango da eta Bideberrietako liburutegiko Areto Nagusian ospatuko da 19:00etan.

Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatzen dute. Surfa egiten duen norbaitek iragarpen-taulei begiratzen dien bakoitzean, hainbat fenomeno fisiko aztertzen ari da. Testuinguru horretan, Maia García Vergniory zientzialaria eta Kepa Acero surflaria, biak Getxokoak, saiatuko dira argia ematen olatu batzuk zergatik irekitzen diren eta beste batzuk zergatik ixten diren; zergatik batzuk seriean etortzen diren eta beste batzuk ez, edo zer paper duten mareek, haizeak eta itsas hondoak surfeatzen ditugun olatuetan.

Zenbait galderari erantzuteaz gain, bi hizlariek erakutsiko dute surfa ere zientziarekin lotuta dagoela, eta ez bakarrik zientziaren profesionala denak bere egunerokotasunean esku hartzen duela.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus