BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK EMILIO ALFAROREN “MATAR, AMAR” LIBURUAREN AURKEZPENA HARTUKO DU OSTEGUNEAN, HILAK 22

  • Osteguneko hitzorduan, Eva Domaica kazetaria eta Pedro Ugarte idazlea izango ditu lagun egileak.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

(Bilbo, 2022ko irailaren 20a).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean Emilio Alfaroren “Matar, Amar” liburuaren aurkezpena egingo da irailaren 22an, ostiralean. Egilearekin batera Eva Domaica Cadena SER kateko kazetaria eta Pedro Ugarte idazle eta zutabegilea izango dira. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

Matar, Amar” liburuan, biolentzia eta patua maite dituzte eleberri honetako bi pertsonaia nagusiak. Luke Organización-eko militantea da, eta Guardia Zibileko teniente gazte baten hilketan parte hartu zuen. Oroitzapen eta erru horrek atsekabetuta, eta beste atentatu batzuengatik ezarritako zigorra bete ondoren, Marisol agentearen alargunari bere krimena aitortzeko erabakia hartzen du, damua adierazteko eta barka diezaiola eskatzeko, horrek bere bizitza kartzelan berriro lurperatzeko aukera bere eskuetan jartzea dakarrela jakinda.

Baina biak elkartzeak ustekabean hautsiko ditu Lukeren itxaropenak: Marisolen aurrean mutu eta liluraturik, ez da gai senarraren hiltzaileetako bat izan zela aitortzeko.

Emilio Alfarok (Mendigorria, Nafarroa, 1955) hainbat arlotan esperientzia duen kazetaria da, erakunde-komunikazioan eta Estatuko eta Euskadiko komunikabideetan. El Correo egunkarian hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta bertan, etapa ezberdinetan, kronikari politikoa, erreportaria eta erreportajeen koordinatzailea eta Iritzi-burua izan zen. El País egunkarian, lehen etapa batean, kronista politiko gisa lan egin zuen Madrilen, eta, ondoren, Euskadiko erredakzio-buru izan zen. ‘Matar, amar’ da bere lehen eleberria.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus