“BILBOKO KALEALDIA” JAIALDIAK CASTING BAT DEITU DU, GASTEIZKO “KALDEARTE” JAIALDIAREKIN BATERA EKOIZTUTAKO EUSKAL ZIRKU IKUSKIZUN GARAIKIDERAKO TALDE ARTISTIKOA OSATZEKO

Antzezleen aukeraketa OTSAILAREN 23, 24 eta 25ean izango da, Bilboko Karola Zirko Espazioan, eta egun berberetan musikarien aukeraketa egingo da Arabako hiriburuan. Interesatuta dauden pertsonek aurretik euren curriculum vitaea bidali beharko dute helbide honetara: [email protected]

Lurrak” ikuskizuna Adrian Schvarzstein clown eta zirku eta antzerki zuzendariak zuzenduko du, eta 2016ko udaberrian estreinatuko da kaleko bertsioa, eta urte bereko udazkenean areto formatukoa.

Bilbon, 2015eko otsailaren 11n. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako kaleko arteen “Bilboko Kalealdia” jaialdiak casting bat antolatu du, Gasteizko Udalak sustatzen duen “Kaldearte” jaialdiarekin batera ekoiztuko duen zirku ikuskizun baterako artista taldea (antzezleak eta musikariak) aukeratzeko. Zuzeneko musika izango duen euskal zirku garaikide gisa ulertutako “Lurrak” ikuskizuna Adrian Schavarztein clown eta zirku eta antzerki zuzendari ospetsuak zuzenduko du. Kaleko bertsioa 2016an estreinatuko da, eta Bilboko Kalealdiko edizio horretako programazioan egongo da. Urte bereko udazkenean antzokietako aretoetara ere helduko da.

 

Castinga otsailaren 23, 24 eta 25ean egingo da Bilbon (zirkuko antzezleentzat) eta Gasteizen (musikarientzat). Aukeraketan parte hartu ahal izateko, interesatuta dauden pertsonek euren curriculum vitaea bidali beharko dute aurretik [email protected] helbidera, eta bertan, proiektu eszeniko horretan parte hartzeko duten prestasuna ere adierazi beharko dute. Horrela, hautagaien aurre-aukeraketa bat egingo da, eta aukeratutakoei castingean parte hartzeko egun eta ordu zehatza jakinaraziko zaie.

 

Proiektu eszenikoak, “Bilboko Kalealdia” jaialdiak horrelako ezaugarriekin eta dimentsioarekin bultzatutako lehenengo ekoizpen lanak, diziplina anitzetako zirku artistak behar ditu, zirkuko teknika bat baino gehiago menperatzen dutenak, eta baita iraupen luzeko proiektuari aurre egiteko prestakuntza fisikoa eta mentala duten musikariak ere. Hori dela eta, objektuen manipulazioa eta akrobazia (lurrekoa, eskuz-eskurakoa, kontortsioa…) menperatzen dituzten zirkuko artistak bilatzen dira.

 

Musikari dagokionez, ikuskizunak soinu euskaldunetan adituak diren musikariak bilatzen ditu, musika tresna tradizionalak eta modernoak jotzen dituztenak, musikak konposatzeko eta idazteko gai direnak, ikuskizunaren beharren arabera. Dantza edo kantua (a cappella) dira ikuskizunerako interesgarriak izan daitezkeen beste diziplina batzuk.

 

IBILBIDE LUZEA

Adrian Schvarzstein ikuskizunaren zuzendariari dagokionez, clown-a, antzezlea eta zirkuko eta antzerkiko zuzendaria da, energiaz betetako pailazo-showmana, eta 1989tik ari da antzerkiaren alorrean. Commedia Dell’Arte izenekoan ikasi zuen Antonio Favarekin, Italian, baina bere antzerki munduko prestakuntza Europa osoan jaso du. Europan hainbat kaleko antzerki konpainiatan aritu izan da lanean, eta ikus-antzerkitik, operatik, musika barrokotik eta publizitatetik ere igaro da.

 

Biran jarraitzen duen “Klezmer” zirku ikuskizunaren bultzatzaile nagusia da, Belgikako Ronaldo zirkuan ere hartu du parte ‘Fili’ eta ‘Brick a Barack’ lanekin. Bakarka egin zuen lehenengo sorkuntza lana “Greenman” izan zen, eta haren ondoren “The bed”, 1998ko Haifako jaialdiko antzezle hoberenaren saria, eta, protagonista nagusia ikus-entzuleak diren “Dans” kaleko ikuskizuna, etorri ziren. Kamchatka taldea sortu eta zuzentzen du.