BILBAOESZENAK, ANTZEZLEEI HITZA ADIERAZPEN BIDE GISA BERRESKURATZEN LAGUNTZEKO ANTZEZPEN TAILER INTENTSIBOA ANTOLATU DU, BLANCO ROTO KONPAINIAREKIN BATERA

La Palabra” izenburua eramango duen tailerra sei asteburutan eskainiko da, UZTAILERA arte Kabia Espazioan eta Harrobian, arte eszenikoekin erlazionatutako hiru pedagogoren eskutik: Roberto Romei, Gemma Sangerman eta Laia Ricart.

Interesatuta dauden pertsonek euren matrikula egin dezakete jada [email protected] helbidearen bitartez.

BILBAOESZENAk – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Baliabide Eszenikoen Zentroak, Arte Eszenikoetako profesionalei zuzendutako interpretazio tailerra antolatu du, Blanco Roto konpainiarekin batera. “La palabra” izenburupean, hilabete honen amaieratik uztailera luzatuko da, eta Kabia Espazioan eta Harrobian eskainiko dute Roberto Romei, pedagogo eta eszena zuzendariak, Gemma Sangerman, antzezle eta pedagogoak, eta Laia Ricart, antzezle eta acting coach-ak.

“La palabra” datorren otsailaren 27an abiatuko da. Tailerra osatzen duen sei moduluetako bakoitzak 14 orduko iraupena izango du, eta ostiraletik igandera eskainiko da (lau ordu ostiralean –16:00etatik 20:00etara–; sei larunbatean –10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara–, eta lau igandean –10:00etatik 14:00etara–). Horrela, hilabete bakoitzeko asteburu batean, uztaileko lehenengo asteburura arte. Denbora horretan, hiru irakasleak helburu komun batekin arituko dira lanean: adierazpenerako duen gaitasuna itzultzea hitzari. Interesatuta dauden pertsonek euren matrikula egin dezakete jada [email protected] helbidearen bitartez.

Tailer intentsibo hori, prestakuntza testuala hobetzeko aurretik emandako ikastaroetan irakasleek hautemandako beharraren aurrean sortu da. Egitasmo pedagogikoaren helburua antzezlea auto-sufizientea izatea eta antzerkiko edozein testurekin lan egin ahal izatea da. Hitzak eguneroko adierazpen baliabide organikoa dira, eta komunikatzeko beharretik sortzen dira, ez dute inolako esfortzurik eskatzen. Antzerkiaren testuinguruan dagoen hitza behar beretik sortzen da. Ez da deklamatutako edo errezitatutako hitza.

Gemma Sangerman izango da prestakuntzari hasiera emango diona, otsailaren 27an, Kabia espazioan. Bartzelonako Unibertsitatean Filologia katalanean eta Bartzelonako Antzerki Institutuan Arte Dramatikoan lizentziatuta dagoen irakaslearen helburua, hitza eta hizkuntza gorputzaren parte direla ulertaraztea izango da, eta antzezleen hitzak norberaren barruan dagoena erakusteko beharra betetzen duela. Antzezleari laguntza emango dio testuko hitzez baliatzeko eta hitzak adierazpenerako dituen aukera mugagabeak garatzeko.

Martxoan (27, 28 eta 29an) Roberto Romei izango da erreleboa hartuko duena mugimenduaren eta hitzaren arteko harremana lantzeko, teknikari zein adierazpenari dagokienez, hitza eta mugimendua lotzen dituzten ariketen bitartez. Romei, pedagogo, eszena zuzendari eta entrenamendu fisiko, antzezpen, antzezleen zuzendaritza eta eszenifikazio irakasle da.

Apirilean (24, 25 eta 26an) Laia Ricarten txanda helduko da. Hitza-espazioa eta hitza-ekintza harremana lantzen lagunduko dio antzezleari. Bakoitzak testuarekin egin beharreko lana eszenara eramateko modua landuko du. 2012tik Blanco Roto konpainiaren kide-sortzailea da, Oskar Garcíarekin batera, eta une honetan, joan den urtarrilean P6 Bilbaon estreinatu zen “La noche árabe” lanaren zuzendarietako bat da.

Hurrengo saioak Kabia espazioan egingo dira maiatzeko azken asteburuan (29, 30 eta 31n) eta Harrobian ekaineko azken asteburuan (26, 27 eta 28an), eta uztaileko lehenengoan (3, 4 edo 5ean). Sei asteburuko ikastaro osoak 240 euroko prezioa du, baina badago modulu batean edo gehiagotan matrikulatzeko aukera. Bakoitzak 50 euroko prezioa izango du.

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA

Juan de Gardeazabal, 3 – lonja. 48004 Bilbao

T: 94 433 49 95

Mail: [email protected]

Mail:[email protected]