BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU OSTEGUNEAN, JENDE GUZTIARI ZUZENDUTA DAGOEN, BAINA EZAUGARRI NAGUSI GISA PROFESIONALTASUNA ETA ZORROZTASUN ZIENTIFIKOA DITUEN ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMA

Programaren barruan bi hitzaldi emango dituzte Ambrosio García Leal eta María Martinón Torres doktore eta zientifikoek, ARRATSALDEKO 19:00etatik aurrera, helburu gisa zientziaren hedapena eta liburuaren eta literaturaren sustapena dituen Bidebarrieta Kulturgunea udal espazioko ekitaldi aretoan.

Darwinen eguna” Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren, EHU/UPV-ko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean antolatutako programa da, El Correo egunkariaren, Aula Espacio Gelaren eta Bizkaia Fundazio Biofisikoaren laguntzarekin.

Bidebarrieta Kulturguneak, Charles Darwin, Alfred Russel Wallacerekin batera eboluzioaren teoriaren asmatzaileetako bat, jaio zeneko 206. urteurrena ospatuko du datorren OSTEGUNEAN, otsailaren 12an. Jende guztiari zuzenduta dagoen eta ezinbestean espezializatuta egotea ezinbestekoa ez den arren, ezaugarri nagusi gisa zorroztasun zientifikoa eta profesionaltasuna dituen programaren bederatzigarren edizioa da. Horrela, ohikoa denez, zientziaren hedapenerako topaketa egingo da eta, bertan, ospe handiko bi doktore eta zientzialarik aukeraketa naturalari eta sexuen arteko desberdintasunari buruz hitz egingo dute. Hitzordua datorren OSTEGUNEAN, otsailaren 12an, izango da, arratsaldeko 19:00etan, liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Hizlariak hauek izango dira: Ambrosio García Leal, biologoa, zientziaren filosofian doktorea eta idazle zientifikoa; eta María Martinón, doktorea medikuntzan eta kirurgian eta paleoantropologoa, 1998tik Atapuercako taldeko kidea eta une honetan Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana (CENIEH) izenekoaren hortzetako antropologiaren ikerketa taldearen arduraduna. Topaketari amaiera emateko mahaingurua egingo da.

TOPAKETA ZIENTIFIKOA

Konferentziak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, Ambrosio García Leal (Barbate, Cadiz, 1958) biologo, zientziaren filosofian doktore eta idazle zientifikoak emango duen “Selección sexual: la evolución de las diferencias entre los sexos” hitzaldiarekin. Hitzaldi horretan aukeraketa naturalaren ondorioz arrak eta emeak euren morfologiaren, fisiologiaren eta jokaeraren arabera bereizten direla azalduko da. Bereizketa horiek espezieek, gizakiek barne, ugalketarako dituzten estrategia desberdinekin daude erlazionatuta.

Azken urteetan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik filosofian doktore den biologo horren interesak biologiaren filosofiara bideratu dira, sexuaren bilakaerak Darwinen teoriarako planteatzen dituen arazoetara, batez ere. “La conjura de los machos”, “El sexo de las lagartijas” eta “El azar creador”, liburuen egilea da. Guztiek ere kritikaren aipamen bikainak jaso dituzte.

Ondoren, María Martinón Torres medikuntza eta kirurgia doktore eta paleoantropologoaren txanda izango da. “Neandertales. ¿Crónica de una muerte anunciada?” izeneko hitzaldian azalduko du orain arte neandertalei buruzko eztabaida haien jomugaren eta haien desagerpenaren arrazoietan zentratu dela. Hala ere, Atapuercako Hezurren Leizean izandako aurkikuntzen ondoriozko azken ikerketak direla eta, arreta neandertal horien jatorrira eta kontinentean leinu bat baino gehiago bizi izanaren aukerara bideratu da. Garai hartan Europako klimak izan zituen gorabehera gogorrek ondorioak izan zituzten, eta adimenduna izateaz gain ikuspegi fisikotik ondo egokituta zegoen giza espeziearen desagerpena eragin zuten.

Martinón Torres Atapuercako taldeko kidea da 1998tik, eta une honetan Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana (CENIEH) izenekoaren hortzetako antropologiaren ikerketa taldearen arduraduna da.

“Darwinen eguna” Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren, EHU/UPV-ko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean antolatutako ekimena da, El Correo egunkariaren, Aula Espacio Gelaren eta Bizkaia Fundazio Biofisikoaren laguntzarekin. Bilboko Udalak Charles Darwinen jaiotza ospatzen duen bederatzigarren urtea da hau. 2007tik zientzia eta hedapen alorreko pertsona ezagunek hartu dute parte, Francisco J. Ayalak, Pilar Carbonerok edo Manuel Tohariak, besteak beste, eta, ondorioz, ezinbesteko hitzordu bilakatu da zientzia eta kultura zale guztientzat.

AGENDA

OTSAILAK 12- DARWINEN EGUNA

19:00 – “Selección sexual: la evolución de las diferencias entre los sexos”, Ambrosio García Leal, biologo, zientziaren filosofian doktorea eta dibulgatzailea.

19:45 –  “Neandertales. ¿Crónica de una muerte anunciada?”, María Martinón Torres, Giza Eboluzioa Ikertzeko Zentro Nazionaleko (CENIEH) ikertzailea.  

20:30: Mahai Ingurua.