BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN JAIALDIAK – ZINEBIK EKOIZTUTAKO “BILBAO – BIZKAIA. EXTERIOR – DÍA” TALDE FILMAK INAUGURATUKO DU OSTEGUN HONETAN EUSKAL ZINEGILE BERRIEI BURUZKO ZIKLOA MADRILGO BERLANGA ARETOAN

Martxoaren 16ra arte luzatuko den programazioaren barruan Asier Altunaren “Amama”, Jose Maria Goenagaren eta Jon Garañoren “Loreak” edo Roberto Castónen “Ander” bezalako lanak ere eskainiko dira.

Film laburra balioan jartzeko eta Bilbo errodatzeko leku gisa erakusteko helburu bikoitzaz Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiak – Zinebik ekoiztu duen “Bilbao – Bizkaia. Exterior – Día” talde filmak inauguratuko du OSTEGUN honetan, Madrilgo Berlanga Aretoan, SGAE Fundazioak antolatutako Euskal Zinegile Berriei buruzko zikloa.

Sketch filmen modu klasikoan egindako ekoizpen lan bitxi honek elkarren artean oso desberdinak diren gaiak eta ezaugarri formalak dituzten zazpi fikzio biltzen ditu –zine musikala, garaikoa eta egungo drama eta komedia, besteak beste–. Horien guztien ezaugarri komuna, Hiriak eta Bizkaiak azken 30 urteetan izan dituzten eraldaketak irudikatzeko nahia da. Lan bakoitza egiteko, Zinebik hiru zinegile belaunaldiren ekarpen desinteresatua eta gogotsua izan zuen.

“Bilbao – Bizkaia. Exerior – Día”, lana osatzen duten film laburrak Pedro Olearen “Zonbi Eguna”, Javier Rebolloren “El amigo imaginario”, Enrique Urbizuren “Misterio en el parque de Doña Casilda”, Mikel Ruedaren “Caminan”, Luis Maríasen “Amatxu Maitea”, Imanol Uriberen “Parpadeos” eta Sra. Polaroiskaren “Los ocho pecados capitales” dira. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta amaitzean solasaldia izango da zuzendariekin.

Martxoaren 16ra arte, azken aldian egindako beste ekoizpen lan batzuk ere eskainiko dira Euskal Zinegile Berriei buruzko zikloan, Asier Altunaren “Amama” edo Jose Maria Goenagaren eta Jon Garañoren “Loreak” txalotuak, besteak beste. Baina, horrez gain, euskal zineak film laburrari egindako ekarpen handia ere gogoratu nahi du zikloak, estudio eta enpresa handietatik aparte hainbat animazio lan egin zituen Isabel Hergueraren irudiaren –Euskal Zinearen Sari Nagusia Zinebiren azken edizioan “Amore d’inverno” lanarekin– edo Oskar Alegríaren “La casa de Emak Bakia” zine esperimentalaren bitartez.