Ikus-entzunezko lan horretan hamaika emakumeren lekukotza jasotzen da, Bilboko gizartean azken 50 urteotan izan diren aldaketen lekuko eta protagonista izan baitira.
Aurkezpena martxoaren 7an, astelehena, aurkeztuko da, Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa, aretoa bete arte.
Aurten, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak, “Bilboko Emakumeak, Nosotras contamos” dokumentala ekoitzi du. Lan horren bidez, herritarrek uriko historia ezagutu ahal izango du emakumezkoen lekukotzarekin. Emakume horiek Bilboko gizartean azken 50 urteotan izan diren aldaketen lekuko eta protagonista izan dira. Dokumentala martxoaren 7an, astelehena, aurkeztuko da, arratsaldeko 18:30ean, Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.
Ikus-entzuneko lan honetan hamaika emakumek gaur egungo Bilboren eraiketaren inguruan izan dituzten memoria, balorazioak eta esperientziak jasotzen dira.
Iazko azaroan eta abenduan egin diren elkarrizketak 40 minututan laburtu dira eta bertan azaltzen da Bilboko gizartearen aniztasun handia, oso profil desberdineko emakumeak agertzen baitira: Carmen Urruela, feminista, irakasle erretiratua; Pili Gil, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartearen fundatzailea, erretiratua; Begoña Arnaiz, Erriberako Merkatuko saltoki baten jabea, erretiratua; Ma Ángeles Villa, Julia tabernaren jabea, Laguna kaleko jatetxea (Gorteko ingurua), erretiratua; Milagros García Crespo, Ekonomiketako katedradun erretiratua, Espainiako Kontu Auzitegiko presidente ohia; Adela Asua, Zuzenbideko katedraduna eta Auzitegi Konstituzionaleko kidea; Mertxe Martin, industriako langile erretiratua (Artiach); Benita González Mitxelena, langilea, etxekoandrea, unibertsitateko ikasle heldua; Matilde Renobales, langilea, etxekoandrea; Carmen Mijangos, kimikaria eta ikerketako irakaslea Polimeroen Institutuan, CSICen; eta Mari Puri Herrero, pintorea eta Marijaiaren egilea.
“Bilboko Emakumeak. Nosotras contamos” dokumentalak hiru ardatz dauzka. Lehenik eta behin, Bilboko eraldaketa; bigarrenik, Bilboko gizartearen eraldaketa soziala, kulturala eta politikoa 50eko hamarkadatik gaur egun arte; eta, azkenik, emakumeak gizartean daukan zereginaren aldaketa.
Era berean, dokumentalak uriaren mugimenduzko argazki bat izan nahi du. Izan ere, emakumezkoen ahotsen bitartez Bilbon izan diren aldaketa urbanistikoak, moralak, hezkuntzakoak, ohituretakoak, lanekoak, kontsumokoak eta aisialdikoak islatzen dira.
Udalak, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren bidez, oroimenaren zati txiki horiek zentzu pedagogiko batekin bildu ditu, etorkizunerako tresna baliagarria izango delakoan. Dokumental honen proiekzioan jakingo dugu zein izan den hamaika emakume horiek Bilboren eraiketan izan duten ekarpena, haien kontakizunen, begiraden eta lanaren bidez. Gainera, zalantza batzuk proposatzen dizkigu gaur egungo gizartea inplikatzeko. Adibidez, zer egin lekuko horrekin? Zeintzuk dira desafioak? Edo, zer aurrerapen ari gara lortzen?
“BILBOKO EMAKUMEAK. NOSOTRAS CONTAMOS” DOKUMENTALAREN AURKEZPENA
Eguna: 2016ko martxoaren 7a, astelehena
Ordua: 18:30
Lekua: Bidebarrieta Liburutegia
Doako sarrera. Plaza mugatuak. Aretoa betetzen denean ezin izango da barrura sartu.