BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, 3D INPRIMAGAILUEK ARTE ESZENIKOETARAKO DITUZTEN AUKEREI BURUZKO TOPAKETA TEKNIKORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Tailerra Iván Blascok eta Elisa Espinak emango dute, apirilaren 12an, BilbaoEszenaren instalazioetan, eta sarrera librea izango den arren, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, 3D inprimagailuei eta eszenaren eta artearen alorrean dituzten aukerei buruzko topaketa teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza Bilbaoeszenaren instalazioetan eskainiko da, apirilaren 12an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Tailerra Iván Blascok, Barne diseinatzaile eta ODAC Estudio Taller, S.L.-ko fabrikazio digital artisauan adituak eta Elisa Espinak, EHU/UPV-ko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko laborategiko teknikariak emango dute. Elisak, osasun arloko simulazioaren esanetara, zientziak, arteak eta teknologiak partekatzen dituzten gaiak aztertzen eta indarrean jartzen ditu.

Topaketa, 3D inprimaketa zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzera, ereduak sortzeko era modu praktikoan ikustera eta teknologia berri hori artearen alorrean zelan erabili daitekeen erakustera dago zuzenduta. Prestakuntza jarduera hori doakoa da, baina 25 plaza baino ez daudenez, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea [email protected] helbidearen bitartez.

INFORMAZIOA:
ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbo.
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]