BILBAOPOESIA ABIAN JARRI DA SABINA DE LA CRUZ ETA BLAS DE OTERORI OMENALDIA EGINEZ

  • Bidebarrietako Areto Nagusian hasi zen atzo BILBAOPOESIAREN edizio berria “Recordando a Sabina de la Cruz” berbaldiarekin, Blas de Oteroren jaiotzaren 106. urteurrenarekin bat eginez.
  • Hitzorduan Paco Ibáñez-ek eta Fanny Rubio-k hartu dute parte, biak poeta bikotearen lagun handiak, eta Sabina de la Cruz-en alderik pertsonalena nabarmendu dute, garai hartako beste emakume asko bezala, senarraren itzalean bizi izan baitzen.

(Bilbo, 2022ko martxoaren 16a).- BILBAPOESÍAk atzo arratsaldean jarri zuen abian 23. edizioa, Bidebarrietako Areto Nagusia agertoki nagusi zela. Emanaldi berri honen inaugurazioa, ohi bezala, Blas de Oteroren Egunarekin bat dator, izan ere, atzo, martxoak 15, 106 urte beteko zituen. Egun berezi honetarako, jaialdiak omenaldia egin nahi izan dio Sabina de la Cruz-i, poeta bilbotar ospetsuaren alargunari.

2020ko azaroan hil zen eta, Sabina ere poeta zen, baina, bere garaiko beste hainbat emakume bezala, bere izena bere bikotekidearen itzalean geratu zen eta betiko bere figurarekin lotuta. Bigarren maila batetik, bere ibilbidean lagundu zion eta, hil ondoren, bere bizitza bere ondarea gordetzen eta bere obraren zaindaria izaten eman zuen. Bere bizitza ospatzeko, bikotearen bi lagun elkartu dira: Paco Ibáñez, Blas de Oteroren poemen interprete mitikoa, familiaren laguna eta bere ondareari buruz asko dakiena; Fanny Rubio poeta eta irakaslearekin mintzatu da.

Biek bikotea gogoratu dute, elkarrekin eta bakoitza bere aldetik, eta anekdotak partekatu dituzte poesia protagonista izan duen elkarrizketa batean. 

BILBAOPOESIA datorren ostegunera arte luzatuko da, martxoaren 24ra arte, eta “Zeharkaldiak” lelopean, bertsoak, errezitaldiak eta lehen mailako tokiko, estatuko eta nazioarteko poeten topaketak ospatuko dira.

Jaialdiaren txostena eta eskuragarri dauden materialak esteka honetan kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus