LUIS ALBERTO DE CUENCAK ETA JULIO MARTÍNEZ MESANZAK PARTE HARTU DUTE BILBAOPOESIAN, “EUROPA, POR FUERTES Y FRONTERAS” ERREZITALDIAREKIN.

(Bilbon, 2022ko martxoaren 17an).- BILBAOPOESIA bete-betean sartu da XXIII. edizioan, eta “Zeharkaldiaklelopean, bertsoz eta lehen mailako poeten presentziaz beteko du hiria, atzo gertatu zen bezala.

Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak, Jaialdiko eszenatoki nagusiak, poesiako bi izen handi hartu zituen atzo arratsaldean: Luis Alberto de Cuenca eta Julio Martínez Mesanza, biak edizio ezberdinetan Poesiako Sari Nazionalaren irabazleak.

“Europa, por fuertes y fronteras” izeneko errezitaldian, bi poeta hauek, klasiko garaikideak, euren bertsoak errezitatu zituzten eta hausnarketa ezberdinak partekatu zituzten José Fernández de la Sota poetarekin batera.

Luis Alberto de Cuencak Poesiako Sari Nazionala jaso du 2015ean, “Cuaderno de vacaciones” lanagatik, eta 2021ean, Federico García Lorca Nazioarteko Saria lortu zuen, egindako ibilbideagatik, besteak beste.

Bestalde, Julio Martínez Mesanzak Poesiako Sari Nazionala jaso zuen 2017an.

BILBAOPOESIA martxoaren 24ra arte luzatuko da.

Jaialdiaren txostena eta eskuragarri dauden materialak esteka honetan kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus