BILBOPOESÍA BERE 23. EDIZIOAREN ERDIARI AURRE EGITEN DIO, BERE PROGRAMAZIOAN IDA VITALE POETA HANDIAREKIN TOPAKETA, KONTZERTUAK ETA ERREZITALDIAK NABARMENTZEN DIRELA

  • BILBAOPOESÍA martxoaren 24ra arte luzatuko da.
  • Astelehenean, hilak 21, Jaialdiak Ida Vitale poeta uruguaitarraren ahotsaz gozatzeko aukera eskainiko du. Vitale poeta uruguaiarra, 45eko belaunaldikoa, eta Cervantes saria 2018an, poesiaren munduko emakume errespetatuenetako bat da. 
  • Hilaren 19an, larunbata, Christina Rosenvingek Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusira eramango du bere musika; eta hilaren 22an, asteartea, Mario Benedettiren omenezko errezitaldia egingo da, Alberto San Juan aktorea protagonista dela. Bi hitzorduek online sarrerak agortu dituzte, baina Bidebarrietan sarrera kupo txiki bat eskuragarri izango da ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.

(Bilbon, 2022ko martxoaren 17an).- BILBAOPOESÍA, Bilboko Udalak poesiarekin urtero antolatzen duen topaketak, 23. edizioa jarri zuen abian martxoaren 15ean, «Zeharkaldiak» lelopean. Jaialdiak ostegunean, hilak 24, agurtuko du Uria, eta, ordura arte, hitzordu berezi eta anitzak izango ditu, hala nola errezitaldiak, poeta handiekin topaketak edo kontzertuak.

Gaur arratsaldean, 19:00etan, Miren Agur Meabek, Poesiako azken Sari Nazionala; Aurora Luque poeta eta itzultzaileak; eta Antonio Praena poeta eta teologoak Los cuerpos escritos”, non aditza poesian gorpuztuko den izeneko errezitaldia eskainiko dute.

Ostiralean, hilak 18, Vicente Gallego, Raquel Lanseros eta Carlos Marzal, esperientziaren poesiaren erreferente diren poeten txanda izango da. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian errezitatu eta hitz egingo dute elkarrekin.

Larunbatean musika izango da protagonista Christina Rosenvingeren eskutik, sarrera online guztiak agortu dituenak. Kantautore hispanodaniarrak bere konposizioak eta “Debut”, bere liburuaren irakurketak txandakatuko ditu. Hitzordu honetarako tiket kupo txiki bat egongo da eskuragarri Bidebarrietan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago

Astelehenean, hilak 21, Poesiaren Nazioarteko  Egunean, BILBAOPOESIAk Jaialdiko hitzordu garrantzitsuenetako bat programatu du. Bertan, Ida Vitalek eta Bernardo Atxagak hartuko dute parte. Uruguaiko poetak, euskal idazlearen eskutik, poesiaren dekanoaren ibilbide bizi eta literarioan barrena ibilaraziko du publikoa, bere poemarik enblematikoenen irakurketa delikatuarekin. Hitzorduak gonbidapenak agortu ditu. baina kupo txiki bat egongo da eskuragarri Bidebarrietan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.

Ida Vitale, 45eko belaunaldiko poeta uruguaitarra eta poesia esentzialistaren ordezkaria, mundu hispanoamerikarreko ahots poetiko garrantzitsuenetako bat da. Abangoardia historiko amerikarraren tradizioan txertatua, bere poesiak hizkuntzaren alkimia aztertzen du. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Octavio Paz Saria (2009), Alfonso Reyes Saria (2014), Reina Sofia Saria (2015), Federico García Lorca Nazioarteko Poesia Saria (2016), Max Jacob Saria (2017) eta Cervantes Saria (2018), “Bere hizkera, gaztelaniaz gehien ezagutzen denetako bat” baloratzen zuena. Berarekin batera Bernardo Atxaga izango da, euskal literatura nazioarteko mapan jarri zuen eta Vitalek miresten duen idazlea. Elkarrekin, beren poesia eta bizitza ezagutuko dituzte elkarrizketan. 

BILBAOPOESÍA saioak beste hitzordu berezi bat eskainiko du asteartean, hilak 22, arrakasta handia izan duena. Alberto San Juan, ibilbide luzeko aktorea eta Animalario konpainiaren fundatzailea, Bilbora iritsiko da “Te quiero, Benedetti, (La patria y el exilio)” proposamenarekin, Mario Benedettiri eskanitako omenaldia. Honen bitartez, bere poema eta prosengatik, omenaldia da Latinoamerikako eta Espainiako literaturako beste ahots batzuei. Eta horien guztien bidez, miseria edo jazarpen politikoa gainditzeko beren lurretik, ozeanoaren bi aldeetan, erbesteratu behar izan zuten pertsonei.  Bidaia honetan Fernando Egozocue gitarrista eta konpositorea ere izango da. Emanaldi honetarako sarrerak online agortuta daude, baina Christina Rosenvingeren kontzertuarekin gertatzen den bezala, sarrera kopuru txiki bat izango da eskuragarri Bidebarrietako Liburutegian, 5 euroko prezioan, ekitaldia hasi baino ordubete lehenagotik.
 

BILBAOPOESÍA jaialdiaren azken txanpa Loraldiarekiko lankidetza baten eskutik iritsiko da hilaren 23an, asteazkenean. “Belar Ostoak: Walt Whitman” izeneko emanaldiarekin. Bertan, Amaia Lasa, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Dani Venegas, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola izango dira.

Martxoaren 24an, ostegunean, poesia-jaialdia gaur egungo poesiaren ahots gazteenekin amaituko da: Paula Antía Rey, Oihana Arana, Rosa Berbel, Carlos Catena Cózar eta  Mario Obrero, errealitatearekin eta tradizioarekin hain lotuta dauden poetak beren bertsoak errezitatuko dituzte Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

  • Jaialdiaren dosierra eta eskuragarri dauden materialak esteka honetan daude.

SEGURTASUN NEURRIAK

  • Maskara derrigorrezkoa izango da Bidebarrietako Liburutegian egiten diren ekitaldi guztietan

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus