BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO ANTZERKIKO BALIABIDEEN ZENTROAK, BUFOIAREN ARTEAREN INGURUKO TAILERRERAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Datorren ekainaren 14an izango da, 16:00etatik 20:00etara, San Frantziskoko Udaltegian. Izen ematea BilbaoEszenaren helbide elektronikoaren bitartez ([email protected]) egin ahal izango da ekainaren 9ra arte.

Bilbon, 2017ko maiatzaren 17an. BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, bufoiaren artearen inguruko tailerra antolatu du, Dxusturi Teatroko Eneritz Artetxe antzezleak emango duena. Prestakuntza ekainaren 14n izango da, San Frantziskoko Udaltegian, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Tailerra euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da, eta doakoa izango den arren, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, BilbaoEszenan, ekainaren 9a baino lehen.

Ikastaroaren helburua bufoiaren mundura pixka bat hurbiltzea da. Une batez, ikastarora hurbiltzen diren pertsonak energia berezi eta misteriotsu horretan murgilduko dira. Ikastaroak lau orduko iraupena izango du, eta arropa erosoa eta kuxin batzuk eroatea gomendatzen da.

Bufoiaren izpiritua marjinala da. Misterioaren ur sakonetan sortutako izpiritua eta, ondorioz, gizarteak bere espaziotik kanpo uzten du. Hala ere, distantzia horretan, bufoiak, bere gorrototik sortutako ironia, umorea, kritika eta sarkasmoa sortzeko ikuspegi ezin hobea aurkitzen du.

Prestakuntza Eneritz Artetxe antzezleak eskainiko du. Basauriko Antzerki Eskolan eta Londoneko Philippe Gaulier eskolan diplomatutakoa da, eta Magisteritza eta Piano ikasketak ere baditu. Zenbait antzerki talderekin aritu da lanean, Maskarada, Gorakada do Txamuskina…, eta Arriaga Antzokiaren ekoizpen lanetan ere hartu du parte, “Los enamorados”, “El equivoco stravagante”, “Una casa de muñecas” edo “El sueño de una noche de verano” antzezlanetan, besteak beste.

Tailerra, ekainaren 15ean, arratsaldeko 20:00etan, San Frantziskoko Udaltegian, ikus-entzuleek jarraitu ahal izango duten Dxusturi Teatroren “Karramarroa” ikuskizunarekin osatuko da. Antzezlaren helburua, Eneritz Artetxek berak sortutako konpainiaren lehenengo lana izan zen “Konpota” antzezlanarekin hasitako bufoiaren lengoaian sakontzea da. Bi jarduera horiek, ekainean abangoardiako proposamen anitzak Ibaiondoko barrutira eramango dituen Bilboko Udalaren BLV-ART programaren barruan daude.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Mail: [email protected]