BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK 10.000 IKUS-ENTZULEEN MUGA GAINDITUZ ITXI DU BERE 23. EDIZIOA, 2016AN BAINO %9 GEHIAGO

10.064 pertsona hurbildu dira zine emanaldietara, eta horiei, jarduera paraleloetara joandako 1.770 pertsonak gehitu behar zaizkie. Horien artean daude Guggenheim Museoarekin batera antolatutako Art After Dark saioa, Rob Zombieren omenezko kartelen erakusketa edo Aranzazu Callejarekin egindako Dj saioa.

FANT 23k aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zuen Eduardo Casanovaren “Pieles” filma eskaini zen inaugurazio ekitaldian eta Sekzio Ofizialeko “La Noche del Virgen” lana ikusteko eta FANT Maisuak sekzioko “La Residencia” filma jarraitzeko.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, 10.064 ikus-entzulerekin itxi du bere 23. edizioa, hau da, 2016an, Bilboko Udalak antolatzen duen zinemaldiaren historian orain arteko ikus-entzule gehieneko urtean, baino %9 gehiago. Zinemaldiak sei urte daramatza etengabe hazten, programatutako zine orduei dagokienez zein aretoetara doan ikus-entzule kopuruari dagokionez.

Datu bikain horiei, zine egitaraua osatu duten jarduera paraleloetan parte hartu zuten beste 1.770 pertsonak gehitu behar zaizkie. Horien artean daude Guggenheim Museoarekin batera, Carlos Bayonarekin antolatutako Art After Dark saioa –ekitaldi horretarako sarrera guztiak agortu ziren–, Azkuna Zentroan Rob Zombieren omenez egin zen kartelen erakusketa edo Aranzazu Callejarekin egindako Dj saioa.

Programatutako 50 emanaldi baino gehiagoetatik, aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zen Eduardo Casanovaren “Pieles” filma eskaini zen inaugurazio ekitaldian, Sekzio Ofizialean lehiatu zen Roberto San Sebastíanen lehenengo film luzea den “La Noche del Virgen” lana ikusteko saioan, Azkuna Zentroko auditorioan, eta FANT Maisuak sekzioaren barruan “La Residencia” filmaren, Chicho Ibáñez Serradoren lan klasikoaren, emanaldian.

Horrez gain, %80tik gorako sarrerak izan zituzten “El Ataud de Cristal”, “The Void”, “My father Die” nazioarteko film laburrek; amaiera ekitaldiko “PET” filmak, Trailer Faltsuen saioak, eta Panorama sekzioko film batzuk, “La sexta alumna”, “The Wailing” edo “Into the Forest” lanek, besteak beste; DokuFANTeko “SPUTNIK” lanak, edo Fantastikoaren Maisuak sekzioko “Quien puede matar a un niño”, “El fantasma del paraíso” eta “La furia” klasikoek.

Aipatzekoa da, baita ere, arratsaldeko lehenengo saioak izan duen harrera bikaina, 16:15ean, Golem – Alhóndiga aretoetako 1. aretoan. Amaitzeko, azpimarragarria da 1.114 pertsona joan zirela Pre-FANTeko emanaldietara, zinemaldiaren aurreko astean –2016an baino ia 400 gehiago–, eta 1.566 ikasle hurbildu zirela FANTEskola saioetara.