Laburmetraiak eta dokumentalak ABUZTUAREN 15era arte bidali ahal izango dira, zinemaldiaren web gunearen bitartez: http://zinebi.eus/57
Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren – ZINEBIren 57. edizioa martxan dago jada. ABUZTUAREN 15era arte zabalik dago, azaroaren 13tik 20ra ospatuko den hurrengo edizioan parte hartu nahi duten fikziozko animaziozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea.
Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 45 minutuko iraupena izango dute gehienez ere, baina ez da hori zinemaldian parte hartu ahal izateko baldintza bakarra. Proiektuak 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan beharko dira.
Izen ematea ekoizleek edo beraien lege ordezkariek egin beharko dituzte. Formularioa, filmari buruzko informazio osagarria eta filmaren kopia bat honako helbide honetara bidali beharko da: Colón de Larreátegui, 13, 3. ezk. 48001 Bilbao.
Bilboko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Kultura Ministerioaren (ICAA) laguntzarekin antolatzen du ZINEBI. Zimenaldiaren zuzendaritzak izendatutako nazioarteko epaimahaiak honako sari hauek banatuko ditu:
Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia (7.000 euro)
Euskal Zinearen Sari Nagusia (5.500 euro)
Zine Espainiarraren Sari Nagusia (5.500 euro)
Latinoamerikako Film Hoberenaren Sari Nagusia (4.000 euro)
Fikziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
Fikziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)
Dokumentalari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
Dokumentalari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)
Animaziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
Animaziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)
Informazio gehiago hemen: http://zinebi.eus/57