BILBAOESZENAK, MOLDERIK BEHAR EZ DUEN IMPACTODAN BALIABIDEA ERABILIZ, MASKARAK, OBJEKTUAK ETA TOKATUAK EGITEKO TAILERRERAKO IZEN EMATE EPEA ZABALDU DU

Batez ere zuzeneko ikuskizunetako teknikariei zuzendua dagoen tailerra José Alberto Maldonadok emango du MARTXOAREN 9tik 12ra, BilbaoEszenako, Kultura Saileko Baliabide Eszenikoen Zentroko, instalazioetan.

BILBAOESZENA – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Baliabide Eszenikoen Zentroak, molderik behar ez duen impactodan baliabidea erabiliz “Maskarak, objektuak eta tokatuak eraikitzeko” ikastarorako izen emate epea zabaldu du.

 

Tailerra martxoaren 9tik 12ra emango da, (goizeko 09:30etatik 14:30etara), eta zuzeneko ikuskizunetako teknikariei, eszenografia diseinugileei, eszenografoei, tresnazainei, jantzi eta karakterizazio teknikariei eta Arte Ederretako ikasleei, besteak beste, dago zuzenduta, batez ere.

 

ATAEk, Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarte Profesionalak, BilbaoEszenaren laguntzarekin, antolatutako tailerraren helburua, ikuskizunen alorreko profesionalak impactodan baliabidearen erabileran prestatzea eta moldeak erabili behar barik elementuak sortzeko eta eraikitzeko dauden teknikak erakustea da, lodiera anitzeko plantxak modelatuz, ikasleek aurretik egindako zirriborroan oinarrituz.

 

20 ikastordu izango dituen prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3 –Fika izkina–) emango du José Alberto Maldonado irakasleak. Prezioa 110 eurokoa izango da Bilbao Eszenako erabiltzaileentzat eta Artekaleko bazkideentzat, eta 135 eurokoa gainerako guztientzat.