UDALAK “KULTURA SENTITU” URTEROKO AGENDA AURKEZTU DU, BILBO KULTURAZ BETEKO DUTEN EHUN PROPOSAMEN BAINO GEHIAGOREKIN

  • Agenda honek honako hauei buruzko informazioa biltzen du: antzerki-, zinema-, musika- eta multimedia-jaialdiak, literatura-lehiaketak eta jardunaldiak, jarduera artistikoak, dibulgaziozkoak eta ondarea sustatzekoak, sorkuntza ikastaroak eta tailerrak, deialdiak eta lehiaketak; kultura erdigunean dela.
  • Bilbo hitzordu kulturalen agertokia da urteko 365 egunetan.
  • Agendak kulturaz egunero gozatzeko oinarrizko informazioa jasotzen du; ekitaldi bakoitzari buruzko informazioa ematen du, baita non eta noiz ospatuko diren ere.

Bilboko Udalak bere kultura leloa berreskuratuko du berriro 2022 honetan: kultura urteko 365 egunetan. Berriz ere, Uriak lehen mailako tokiko eta nazioarteko kultur proposamenez beteko da, bilbotarren aisialdia kalitatezko jarduera aberasgarriz betetzea bilatzen dutenak.

“Kultura funtsezkoa da gure hiriarentzat. Horregatik, Udalak apustu sendoa egin du gure auzoak kalitatezko proposamenez beteko dituzten ekimen kulturalei balioa emateko. Udalarentzat nahitaezkoa da, urtero egiten dugun bezala, herritarrek kultur programazio askotariko, irisgarri eta, gehienetan, doakoa izan dezaten erraztuko duten ekimenak sustatzea eta babestea. Une zaila eta ziurgabetasunez beterikoa igarotzen ari gara, baina kultura zuzenean bizitzeko emozio hori berreskuratzea funtsezkoa da, eta guztion artean lortzen ari gara. Horrela, bilbotarrak kultura hurbiletik sentitzera gonbidatzen ditut, gure kale eta barrutietan, 2022 osoan zehar” adierazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.

Informazio guztia herritarren eta Bilboko bisitarien eskura egon dadin modu ordenatu eta errazean, Udalak “Kultura sentitu” agenda argitaratu du, Uriko kultura-jardueraren eta aisialdiaren funtsezko eduki guztiak biltzen dituena. Horrela, dokumentu honek, auzo eta espazio kultural desberdinetan antolatuko diren jarduerei buruzko informazioa biltzen du 50 orrialde ingurutan: antzerki, zinema eta musika jaialdiak, literatura lehiaketa eta jardunaldiak, jarduera artistikoak, dibulgaziozkoak eta ondarearen sustapenekoak, sorkuntza ikastaroak eta tailerrak. “Kultura sentitu” agendak egunero kulturaz gozatzeko oinarrizko informazioa du, baita ekitaldi bakoitza non eta noiz egingo den ere.

Urteko katalogo berri hau 10 talde handitan egituratzen da: Arte Eszenikoak; Museoak; Arte Bisualak; Diseinu eta Industria Sortzaileak; Literatura; Gizartea eta Ezagutza; Ikus-entzunezkoa; Musika, Ondarea eta Izaera; Aisi Kulturala eta Gertutasun Kultura.

“Arte Eszenikoak. Eszena Laztanduz” atalean, ezin dira falta hiriko espazio eszenikoak, publikoak zein pribatuak, hala nola Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia, Pabellón 6, BBK Aretoa, La Fundición, ZAWP edo Zirkozaurre. Atal honetan, BLV – Art, Kalealdia eta BAD bezalako jaialdiak ere badaude.

Bilboko museoak ere badute atal nabarmena, hiriko bizitza kulturalaren traktore gisa eta Bilboren esentzia bera izateagatik: gure sustraiei eta tradizioei lotutako museoak; hala nola Euskal Museoa, Arte Berreginen Museoa, Arte Sakratuaren Museoa edo Arkeologia Museoa; eta bi pinakoteka nagusiak; Guggenheim Museoa eta Arte Ederren Museoa, alegia.

Arte bisualei dagokienez, gida honetan hainbat espazio agertzen dira, hala nola BilbaoArte Fundazioa, Rekalde Aretoa edo Azkuna Zentroa, arte garaikideko proposamenen erreferentzia; baita MEM, FIG eta Basquedok bezalako jaialdi eta ekitaldiak ere.

Diseinu eta Industria Sortzaileak: Sorkuntza Dastatuz” atalak Espacio Open, BIAAF edo Bilbao Maker Faire bezalako ekimenak biltzen ditu.

LITERATURA, ZINEMA ETA MUSIKA

Literaturak, zinemak eta musikak espazio nabarmena dute “Kultura sentitu” agendaren barruan; izan ere, asko dira Bilbok diziplina hauekin programatzen dituen jarduerak.

Bilbok Udal Liburutegien Sare handia du, adin guztietarako milaka liburu, CD, film eta aldizkari bilbotarren eskura jartzen dituena. Gainera, hiriak urteko hainbat Liburu Azoka eta literatur lehiaketak hartzen ditu.

Bidebarrieta Kulturgunea astero literaturari buruzko hainbat aktibitate eskaintzen dion espazioa da; aurkezpenak, gaurkotasunarekiko zikloak edo liburuak, egileak eta literaturaren munduko figura garrantzitsuak barne duten bestelako ekitaldiak, alegia. Izan ere, Bilboko bizitza kulturalean literaturak ohorezko postua dauka, BilbaoPoesía, Gutun Zuria edo JA! Bilbao jaialdiekin.

FANT eta ZINEBI edizio berri banarekin itzuliko dira 2022an. Lehenengoa beldurrezko eta fantasiazko generoaren zaleen gozamenerako, eta film laburren eta dokumentalen jarraitzaileen gozamenerako bigarrena. Baina ez dira bakarrik egongo: Gizazinea, Caostica edo BBK Mendi Film Fest bezalako erakusketak ere ohiko egunetan programatuko dira.

Musika. Arima entzunez” atala ere informazioz beteta dago; alde batetik, musika-egutegia genero guztiei eskainitako jaialdiak – Musika Música, Bilbao BBK Live, Bilbao Ars Sacrum, etab.- eta bestetik, urte osoan genero guztietako kontzertuak programatzen dituzten ekipamendu publiko eta pribatuak, hala nola Bilborock Aretoa, Kafe Antzokia, Sociedad Filarmónica, Bilboko Koral Elkarteak, BilbaoMusika eta Bilbaina Jazz Club.

“Kultura sentitu” agendak gure sustraiak mimatzen dituzten ekimenei ere tarte bat eskaintzen die, “Ondarea eta identidatea” atalean: Udal Artxiboa, Bizkaiko Foru eta Euskadiko Artxibo Historikoa, Euskararen Etxea edo Ondare Aretoa.
Ildo horretan, Udalak urteko antolatzen du bere Bilbainaden lehiaketa, Dantza Plazetan programa, Udaberriko Bertso Saioak edo Bilbao Izan, besteak beste, Bilboko auzoetan oinezko bisitak eginez Bilboko ondarea zabaltzen duten proposamenak.

Gida honetako azken kapituluak “Aisialdi Kulturala eta Gertutasun Kultura”-ri buruzkoak dira. Lehenengoan ezin ziren falta Aste Nagusia, Inauteriak edo Gau Zuria, gustu eta adin guztietarako hamarnaka hitzordu dituzten proposamenak.

Gertutasun kulturari dagokionez, “Kultura sentitu” programak hurrengo ekitaldei buruzko informazioa jasotzen du: Bilbao Distrito Escénico – kale antzerkia, magia, zirkua eta klown-a – , Bilbao Distrito Musical – jazza, abesbatzen kontzertuak, ikastaroak, zikloak – , Kultur Gabonak eta Bilbao Distrito Ocio, auzoak agertoki nagusi direla, kultura eta aisialdiko ekitaldiak eskaintzen dituen programa urteko 365 egunetan.

Bilboko Udalak 8.000 ale argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz, eta doan banatzen hasi dira Udaltegietan, Udal Informazioko Bulegoetan, liburutegietan, elkarteetan eta bestelako gizarte-, kultura- eta hezkuntza-ekipamenduetan. Modu digitalean ere udal webguneetan deskarga daiteke.

Bestalde, Kultura Arloak argitaratzen duen hileko agendan harpidetuta daudenek ere jasoko dute posta elektronikoz. Urteko programazioaren hurrengo edizioak jaso nahi izanez gero, Bilbao Kulturaren hileko agenda eguneratuaz eta zabalduaz gain, posta elektroniko bidez ere eskatu ahal izango da: [email protected].

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus

kulturabarrutik.eus

BILBOKO UDALEKO PROGRAMAZIO KULTURALA

Datozen hilabeteak adin talde eta gustu guztientzat pentsatutako jarduerez beteta datos, proposamen abagoardistenetatik hasi eta erdian tradizioa eta folklorea dituzten ikuskizunetara.

2022an, honako proposamen hauek itzuliko dira Bilbora:

  • ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

  • Auzoetan. Urtarriletik maiatzera eta urritik abendura

BILBOKO ZIRKUITUA Udaltegietara iritsiko da, herriko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko. Antzeri eta dantza talde berriek beren lanak jendaurrean taularatu eta antzezteko aukera ematen du programa honek.

BILBAO ESZENAKO TAILERRAK

  • Otsailetik maiatzera

Tailer hauek antzerki talde amateurren, dantza edo antzerki elkarteen eta abarren lana garatzea eta sustatzea dute helburu. Oraingo honetan, bi dira: Javier Liñerak emango duen dramaturgia laborategia, antzerkian eta idazketan interesa duten pertsonei zuzendua; eta historiako emakume ahaztuei ahotsa eman nahi dieten emakumeei zuzendutako tailer eszenikoa, pieza-homenaje bat sortu ondoren.

UMOREZKO ANTZERKIAREN X. ERAKUSKETA

  • Errekaldeko Udaltegia. Otsailaren 10etik martxoaren 3ra.

Umorea ardatz hartuta, programa honek helduentzako lau antzerki eta umore proposamen ekarriko ditu Errekalderaino.

DEUSTUALDEKO KLOWN JAIALDIA

  • Deusto eta San Inazioko udaltegiak. Otsailaren 17tik martxoaren 4ra.

Deustualdeko Klown Jaialdiak clowna handiei eta txikiei hurbiltzea du helburu. Diziplina hau tradizio handikoa da Euskadin; izan ere, konpainia askok egiten dute beren lan eszenikoa umorea egiteko modu horretan, eta hori ez da soilik haurren kontua, baizik eta oso modu interesgarrian, sakonean eta konplexuan hurbiltzen dizkie barreak gazteei zein helduei.

ARTISTAK EGOITZAN

  • Deialdia martxoan. Egoitzak ekainetik urrira.

Udal-deialdi honen helburua eszena-eremuetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatu nahi dituzten Euskadiko erakunde artistikoei eta banakako artistei laguntzea da, baliabide ekonomikoak eta azpiegiturak erraztuz.

  • Karrikan – Sorkuntzarako deialdiak. Urteko lehen hiruhilekoa.

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Kalealdia Jaialdiak eta Pirinioetako bi aldeetako beste erakunde batzuek osatutako plataforma da, Euskadin sortzen ari diren artisten sorkuntza eta zabalkundea kaleko arteetan bultzatzeko. Urteko lehen hiruhilekoan sorkuntzarako Karrikan laguntzen bostgarren deialdia egingo da.

BLV -ART

  • Bilbo Zaharra eta San Frantzisko. Apirileko 1etik 10ra.

BLV – ART abagoardiako adierazpide artistikoei lotutako programa da ,eta Udalaren Plan Bereziaren barruan kokatzen da, kulturaren aldeko apustuarekin, Bilbo Zaharra eta San Frantsizko dinamizatzeko eta birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa.

ESZENA KALERA

  • Auzoetan. Maiatza, ekaina eta iraila.

Antzerkia eta kaleko arteen zirkuitia da hau, BIlboko barruti guztietako auzoetan maiatzetik uztailera eta irailean ospatzen dena. Ekitaldi honek zirku garaikideko, clowneko, magiako, ekintza parte-hartzaileetako eta publiko guztientzako kaleko antzertiko emanaldiak ditu barne.

MAGIA TOPAKETAK

  • Otxarkoaga eta Txurdinaga. Maiatza

XVIII. edizio honek hogei bat mago bilduko ditu, bertakoak, estatukoak eta nazioartekoak; eta ikuskizun sorta zabala eskainiko dute publiko guztientzat maiatzean. Otxarkoaga eta Txurdinagako kale eta plazetan eta Otxarkoagako udaltegian.

BALLET DAY

  • Maiatza

Bilboko ballet eskolan kalera aterako dira diziplina honetako ikasleen proposamenak hiritarrekin partekatzeko.

CLOWN ZORROTZA

  • Zorrotza. Ekainaren 9tik 12ra.

“Clown Zorrotza” Ferialeko Parkera itzuliko da XIII. edizioarekin. Konpainiek eta artistek publiko guztiei zuzendutako ikuzkizunak auzo honetako bizilagunei beren clown proposamenak hurbilduko dizkiete.

BILBOKO KALEALDIA

  • Casilda Iturrizar Parkea. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra.

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia, udaren hasieran urteko ospatzen dena Bilbon.

IBAIONDO DANTZAN

  • La Peña. Irailaren 15etik 18ra.

Dantza garaikideko emanaldien erakusketa Abusu auzoan.

ZIRKUALDE

  • Errekalde. Irailaren 22tik 25ra.

Zirkualde da, gaur egun, Euskadin zirkuko arteei eskainitako jaialdi bakarra. Programazioak askotariko ikuskizunak eskaintzen ditu publiko guztientzat, zirku tradizionalaren onena, akrobaziak, malabareak edo orekak konbinatzen dituztenak, kaleko antzerkiarekin, musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin edo aireko jokoekin uztartuz.

BILBON ESKOLATIK ANTZERKIRA

Bilbon Eskolatik Antzerkira ekitaldiak arte eszenikoetarako publko berrien prestakuntza bultzatzea du helburu, baita txikienen artean antzerki-sorkuntza sustatzea ere.

BAD

  • Urriaren 17tik 27ra.

BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen ajaildiaren XXIV. edizio honek abangoardiaz beteko du Bilbo dantza garaikidearen, arte bizien, antzerkiaren, performancearen, dramaturgia berrien eta tailerren proposamenekin.

KULTUR GABONAK

  • Azaroa eta abendua

Gabonak beti dira kultura-eta aisialdi-proposamenez betetako datak, egun berezi horien ilusioa helarazteko diseinatuak.

  • ZINEMA

FANT

  • Maiatzaren 6tik 14ra.

FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak maiatzean beste edizio bat ospatuko du, urtero bezala, generoa maite dutenen gozamenerako. 

ZINEBI

  • Azaroaren 11tik 18ra  

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak generoaren proposamen interesgarrienak eta abangoardistenak ekartzen ditu urtero Bilbora.

 

  • ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO 

  • Auzoetan.  Urte osoan.

Bilboko Udalak urtero barrutietako Udaltegien bidez antolatzen duen aldi baterako erakusketa ibiltarien zikloa da Expodistrito.

  • FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN

  • Auzoetan.  Urte osoan.

Ekimen honekin, hiriko plaza eta kaleek hartuko dute Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat. “Dantza Plazetan” programaren helburu nagusia euskal herri-folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, plaza publikoetan erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta kalejirak ospatuz.

NEGUKO SANTUTXU KOLOREA

  • Santutxun. Otsailaren 11tik 13ra.

Proposamen hau “Santutxu Kolorea” programaren aperitiboa da. Duela bost urtetik, ekainean ospatzen da Santutxun, euskal dantzak eta folklorea sustatzeko eta balioesteko. Santutxu Gaztedi Dantzari Taldeko dantza-taldearen laguntza du ekimen honek. Aurten, sortu zeneko 70+1. urteurrena ospatzen da.

BILBAINADEN LEIHAKETA

  • Apirilatik – ekainera.

Uriaren gaur egungo gaiei buruzko abesti berriak sortzera bultzatzeko eta Bilboko kanta herrikoiaren jai-espiritua eta tradizioa mantentzeko asmoz, lehiaketa hau zabalik egongo da, beste urtebetez, nahi duten autore guztientzat, inolako mugarik gabe. Abenduan urteko gala egingo da eta bertan parte hartu ahalko dute lehiaketako konposizio irabazleek.

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK

  • Santutxu. Larunbatetan, maiatzaren 21etik ekainaren 11ra. 

Udalak Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatzen duen bertsolaritzari buruzko programa tradizionala. Udaberriko Bertso Saioak Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, euskaltzaleen topaleku bihurtu nahi du, eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak herrian egiten duen lanari lagundu. Gainera, Udalak programa honetan emakumeak egotea lehenesten du.

SANTUTXU KOLOREA

  • Santutxu. Ekainaren 2tik 5era.

Ekaineko lehen asteburuan Santutxun folklorea sustatzeko programa, Gaztedi Dantzari Taldearekin batera antolatua. Programaren helburua da folklore tradizionala bultzatzea eta dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko harreman modu berriak erakustea ikuskizun paregabeen bidez.

PLAZARIK PLAZA

  • Basurtu. Irailaren 15etik 18ra.

Folklore tradizionala sustatzeko asmoz, programa hau Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearekin batera antolatu da, Basurtun folklorez betea, alardekin eta kalejira erraldoi eta buruhandiekin.

  • LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

  • Bidebarrietako liburutegia. Urte osoan.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu. 2022an, Bidebarrietako Aretoa Nagusia liburu-aurkezpenez beteta egongo da, eta hainbat ziklo ospatuko dira: “Literaturarekin elkarrizketak”; “Bidebarrieta Zientifikoa”; “Gaurkotasunarekiko topaketak”; “XXI. Mendeko emakume idazleak”; “Matematikak eguneroko bizitzan”; “Kultura- eta pentsamendu-zikloa” edo “Emakumeek zientzia egiten dute”.

Bidebarrieta Kulturgunean ere ospatzen dira hurrengo efemerideak: Darwin eguna (otsailaren 14a); Blas de Otero eguna (martxoaren 15a); Liburuaren eguna (apirilaren 23a); Unamunoren eguna (irailaren 29a); Gabriel Arestiren eguna (urriaren 14a); Liburutegien Eguna (urriaren 24a); Ángela Figuera eguna (urriaren 24a) edo Euskararen Eguna (abenduak 3).

BILBAOPOESÍA

  • Bidebarrieta Kulturgunea. Martxoaren 15etik 24ra.

BilbaoPoesía jaialdia Bilbo urtero poesiarekin egiten duen topaketa handia da. Bidebarrieta Kulturgunean ospatzen da literatur jaialdi hau.

  • LITERATURA LEHIAKETAK

Urtarriletik maiatzera

Aurten ere hiriko hiru literatur sariketetarako handien deiaialda egingo da.

Gabriel Arestiren Ipuin Lehiaketa (deialdia urtarrilaren 15etik martxoaren 30era irekita dago); Miguel de Unamuno Saiakera lehiaketa (deialdia otsailaren 15etik apirilaren 30era irekita dago); eta Blas de Otero- Ángela Figuera Poesia sariketa (deialdia zabalduko da martxoaren 15etik maiatzaren 30era).

  • MEMORIA HISTORIKOA – ONDAREA

BILBAO IZAN. 

BISITA GIDATUAK ETA TXIO TA TXIO BIDEOAK.

Auzoetan. Maiatzetik irailera.

Bilbao Izan izenarekin, Bilboren funtsa osatzen duten hedapen-programa guztiak biltzen dira: ibilbide historikoa, ondarea, pertsona ezagunek utzitako arrastoa, ondare historiko-artistikoa, hiri-eraketa, auzo bakoitzaren historia berezia, kaleak eta txokorik enblematikoenak.

Bilbao Izan batez ere hiriko biztanleentzat da, baina bisitatzen gaituzten pertsona guztientzat eta arrazoi desberdinengatik gure hiriaren ezagutzan sakondu nahi duten guztientzat ere zabalik dago. Ekimen hau “Ezagutu oinez” programek osatzen dute, Bilboko auzoetan zehar ibilbide gidatuak eginez; eta “Txio Ta Txio”, Bilboko gizarte-sareek hainbat bitxikeriarekin, pertsonaia garrantzitsuekin eta hainbat auzorekin lotutako pasadizoekin partekatzen dituzten bideo labur eta dibulgatiboak dira protagonistak; baita Argazkineta ere.

ARGAZKINETA

  • Auzoetan. Urritik abendura.

Auzo bateko hainbat lekutan dabilen furgoneta da ekimen honen protagonista. Ibilgailua auzoko hainbat tokitan kokatzen da, eta zuri-beltzean edo koloretan argazkiak, diapositibak eta negatiboak, bideoak edo filmak, edo bestelako materialak (planoak, zirriborroak edo ebakinak, esaterako) partekatu nahi dituzten guztien bisitaren zain geratzen da, auzo jakin baten azken urteetako historia modu kolektiboan kontatzeko.

  • MUSIKA

BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE

  • Otxarkoagako Udaltegia. Urtarrilaren 29tik apirilaren 9ra.

Boleroak, Ebroko Erriberako herri gaiak, habanerak edo otxoteak entzun eta gozatu ahal izango dira Otxarkoagan zenbait larunbatetan.

BILBAO DISTRITO JAZZ

  • Auzoetan. Otsailaren 4tik martxoaren 11ra, ostiraletan

Programa hau Bilbaina Jazz Club-en lankidetzarekin antolatu da, eta hiriko auzo ezberdinetara hurbilduko ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, askotarikoak, gaur egungoak eta kalitatezkoak diren proposamenekin.

MUSIKA MUSICA

  • Martxoaren 4tik 6ra.

Bilbon urtero egiten den nazioarteko musika jaialdia. Jaialdiaren ezaugarri nagusia izaera tematikoa da, edizio bakoitzean emanaldiak garai, estilo edo konpositore jakin bati buruzkoak baitira.

POLTSIKO MUSIKA

  • Bertendona Institutoa. Ostiraletan, martxoaren 18tik apirilaren 18ra.

“Poltsikoko musika” programaren edizio berri batek tokiko hainbat talde hurbilduko ditu Bertendona Institutura. Hala, Udalak kultura-sektoreari laguntzeko eta 0. kilometroko kultura herritarrei hurbiltzeko egindako apustua sendotuko da.

BILBOKO GANBERA KORUA ETA MUSIKA ORKESTRA SAKRATUAREN KONTZERTUA

  • Encarnación Elizan. Apirilaren 1ean.

Atxuri auzoko Encarnación Elizan, Bilboko Koruak eta Ganbera Orkestrak Gabriel Fauréren re minorreko Réquiema, Op. 48 interpretatuko dute.

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA

  • Bertendona Institutua. Apirilaren 22tik maiatzaren 13ra.

Programa honetan hainbat musika taldek parte hartuko dute, biztanleen artean musikarako zaletasuna sustatzeaz gain, musika klasikoa eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuk ikusleengana hurbiltzeko.

MUSIKAUZO

  • Auzoetan. Maiatzetik irailera.

MusikAuzo programak Bilboko auzoetako kaleak eta plazak musikaz eta umore onez bete nahi ditu. Eguraldi onaren heltzearekin, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, kaleko musika-bandek beren errepertorioak kalez kale hurbilduko dituzte, familia guztiaz gozatzeko.

BAZTERFEST#8

  • Bilborock. Azaroaren 5ean. 

Eskina Feminista BazterFest-ekin batera antolatuta, protagonismo guztia ematen die emakumeei, eta hip hopean jartzen du arreta. Izan ere, horixe da Bazter Fest-ek 2015etik aldarrikatzen duen helburuetako bat: Ibaiondo Barrutiko kultura-ekimenak ezagutaraztea eta babestea, eta emakumeek musika-genero horretan egiten duten lana, presentzia eta ikusgarritasuna sustatzea.

MILA MUSIKA HARI

  • Bertendona Institutua. Azaroa eta abendua.

Hari instrumentuen inguruan sortzen den musika multzoari eskainitako musika zikloa.

GABONETAKO ABESBATZEN KONTZERTUA

  • Auzoetan. Azaroa eta abendua

“Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak” programa Bilboko barrutietako elizetan egingo da, Bilboko bizilagunek jai-giroaz gozatzeko moduko kontzertuekin.

  • AISIALDIA

KULTUR TAILERRAK

  • Udaltegietan. Maiatzera arte.

Eskulangintzako, arte aplikatuetako, arte plastikoetako eta ikusizko arteetako tailerrak, bai euskaraz bai gaztelaniaz, herritar guztientzat.

BIDAIARIEN TXOKOA – RINCÓN DE LA GENTE VIAJERA

  • Begoñako eta Santutxuko Udaltegietan. Martzoaren 1etik 11ra.

“Bidaiarien Txokoa – Rincón de la gente viajera” programak hainbat bidaiariren esperientziak jendeari hurbiltzea du helburu, bidaiei eta abenturei buruzko ikuspegi hurbil eta desberdina emanez, ikus-entzunezko hitzaldi eta proiekzioekin.