“BIDAIARIEN TXOKOA – RINCÓN DE LA GENTE VIAJERA” PROGRAMAK BIDAIAK PROTAGONISTA IZANGO DITU MARTXOAREN 1ETIK 11RA, BEGOÑAKO ETA SANTUTXUKO UDALTEGIETAN HITZALDI, DOKUMENTAL ETA ERAKUSKETEKIN

  • Bilboko Udalaren programak bidaiarietan jartzen du arreta, beren esperientzia pertsonala eta bidaiei eta abenturari buruzko ikuspegi desberdina emateko.
  • Ikus-entzunezko hitzaldietan protagonistek parte hartuko dute, eta publikoarekin hitz egingo dute beren esperientziei buruz. Beste batzuetan, Alex Txikon alpinista nabarmentzen da
  • Jarduera guztiak doakoak dira, edukiera bete arte. 

 “Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera” programa martxoaren 1etik 11ra bitartean ospatuko da Begoñako eta Santutxuko Udaltegietan, hainbat bidaiariren esperientziak jendeari hurbiltzeko, bidaiei eta abenturari buruzko ikuspegi hurbil eta desberdin batekin.

Bidaiarien Txokoa – Rincón de la gente viajera” hitzaldiz eta ikus-entzunezko solasaldiez betetako programa da, abentura eta periplo desberdinetako protagonistekin, eta bidaiaren inguruko erakusketak. Haurrentzako ipuin kontalarien saio bat ere egingo da, eta Mendi Film Festivalen parte izan diren hainbat dokumental proiektatuko dira. Hori guztia, bidaia hitzordu bakoitzeko izarra izanik.

BIDAIARIEN TXOKOA – RINCÓN DE LA GENTE VIAJERA 2022

– BEGOÑA UDALTEGIKO PROGRAMAZIOA-

  • DOKUMENTALEN PROIEKZIOAK

Dokumental guztiak saritu dituzte Mendi Film Festivalen azken edizioan, eta jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.

  • Martxoak 1, 19:00etan.

“LE CAVALIER MONGOL”. Zuzendaria: Hamid Sardar.
Darhat haranean, Mongolia iparraldean, tribu nomaden zaldiak desagertzen ari dira. Bidelapurrek zaldiak lapurtzen dizkiete jabeei eta errublo gutxi batzuen truke saltzen dituzte Errusiako hiltegietan.

  • Martxoak 4, 19:00 etan

“ACTION DIRECTE”. Zuzendariak: Zachary Barr eta Josh Lowell.
Melissa Le Nevé eskalatzaile frantziarra da ‘Action Directe’ zailtasuna 9. graduko bide ikonikoa eskalatu duen lehen emakumea.

“JÖTUNN”. Zuzendaria: Mikel Sarasola.
 Islandia, suaren eta izotzaren lurraldea, munduan ur-jauzi gehien dituen lekuetako bat da; muturreko kayaka egiteko erreferentziazko lekuetako bat beraz.

“TXANGO”. Zuzendaria: Tamara Lucarini Cortés.
 Lagunak diren bi neska gaztek beste bi adiskide gidatuko dituzte haien mendiko lehen txangoan, eta horrekin euren arteko adiskidetasuna indartuko da.

  • HITZALDIA + IKUS-ENTZUNEZKOA

Hitzaldi eta solasaldi guztiak Juanra Madariaga idazle, kazetari eta mendizaleak aurkeztuko ditu.

  • Martxoak 7, 19:00 etan

Hitzaldia. Aralia Loiterstein Lorenteren  AGUA DULCE, AGUA SALADA” liburuaren aurkezpena. 

2010ean, 20 urte zeukala, amets handi bat izan nuen: Atlantikoa zeharkatzea belaontzian. Une hartan ez zeukan ez erantzukizunik, ez obligaziorik, eta, axolazkoena, ez zeukan beldurrik. Egokiera ezin hobea zen joan-etorriko bidaia bat egiteko. Afrikan eta Amerikan zehar bidaiatu zen, eta egunkari batean idatzi zituen bizitakoak. Urtebete geroago, Kanariar Uharteetara itzuli zenean, hainbeste aldatu zen bere bizimodua, eze egunkari hori armairu baten gainean ahaztuta geratu baitzen. Hamar urte (10) igaro ziren aurkitu eta berrirakurri eta “Agua dulce, agua salada” liburua argitaratu zuen arte.

Autorea bertan izango da.

  • Martxoak 10, 19:00 etan

Hitzaldia – Ikus-entzunekoa. “LA MONTAÑA DESNUDA” proiekatuko da, Alex Txikonena eta bera izango da dokumentalaren aurkezpenean eta horren ostean publikoarekin ospatuko den hitzaldian.

Ali Sadpara pakistandarrak eta Alex Txikonek lehenengo bider igo dute Nanga Parbat, Simone Moro eta Tamara Lungerekin batera, 2016an. Filma Alex Txikonek egina da, denboraldi ezohiko batean, Himalaian itxialdian zegoela, 2020an; Euskal Herriko mendizale honek orain dela lau urte Nanga Parbat igo zueneko abentura kontatzen du.

  • Martxoak 11, 19:00etan.

Hitzaldia. Cristina Maruriren “CUÉNTAME UN CUENTO Y LLÉVAME A OTRO LUGAR” liburuaren aurkezpena.
Cristina Maruri abokatua, idazlea, argazkilaria eta bilbotar bidaiari solidarioa da. Bere bidaien alderdi interesgarriak lantzen ditu: nola prestatzen dituen, nora joaten den, zer bilatzen duen bidaietan eta zer ateratzen duen haietatik. Era berean, bere azken liburuaz jardungo zaigu, “Cuéntame un cuento y llévame a otro lugar” izenekoaz, Ediciones Escondidas argitaletxeak argitaratutakoaz.

  • IPUIN KONTALARIA
  • Martxoak 5, 12.00etan

5 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa ingelesez. “Bob ‘s Ever Best Friend”, Simon Bartran ilustratzaile eta idazle ingelesaren lana kontatuko dute.

  • ERAKUSKETA
  • Martxoaren 1etik 12ra.

“ARALAR MENDITIK ARARAT MENDIRA: SAKRATUAREN BILA”.
Munduko herri gehienetan mendi sakratu eta mitikoak aurki daitezke. Horietako asko ahozko tradizioetatik nobeletara, komikietara edo zinemara igaro dira. Begoñako Liburutegiak gai honi buruzko aukeraketa bat eskainiko du.

– SANTUTXUKO UDALTEGIAREN PROGRAMAZIOA-

  • DOKUMENTALEN PROIEKZIOAK

Dokumental guztiak saritu dituzte Mendi Film Festivalen azken edizioan, eta jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.

  • Martxoak 2, 19:00etan

“MELTING LANDSCAPES GLACIARES”. Zuzendaria: Pepe Molina Cruz.

Glaziarretan desagertzen den izotz partikula bakoitzak, ezezaguna den aldaketa batera garamatza poliki-poliki.

“AMAGANA”. Zuzendariak:  Jon Goikoetxea López de Alda eta Iker Larrañaga Peral zuzenduta.
Itziar Zabala Dimako eskalatzaile profesionalaren jaioterria eta kirol ibilbidea Bizkaiko paisaietan erroturik dago, beti ere, Baltzola babesgune izanda.

“BLACK ICE”. Zuzendariak:  Zachary Barr eta Peter Mortimer.

Ezerk ez ditu geldituko Memphisko (AEB) Tennessee auzo txiroko eskalatzaile beltzak-

  • HITZALDIA + IKUS-ENTZUNEZKOA

Hitzaldi eta solasaldi guztiak Juanra Madariaga idazle, kazetari eta mendizaleak aurkeztuko ditu.

  • Martxoak 3, 19:00etan

“GRANÍTO BUFFET – VAGABUNDOS PIRENÁICOS. Zuzendaria: Iñigo Iruretagoiena. 

Dokumental honetan, laburturik erakusten dira Iru eta Rouko getxoztar mendizaleek Pirinioetan eman zituzten 44 egunak, hiru milako 214 mendiak bata bestearen ostean igotzen, ez ibilgailurik, ez aterperik, ez kanpoko laguntzarik erabili gabe… Jardueran parte hartu ez zuten 12 lagunek kontatzen dute, guztiak ere mendiko profesionalak.

  • Martxoak 9, 19:00etan

Hitzaldia. “SALIMOS DE BILBAO: EL PRIVILEGIO DE VIAJAR ANTES Y DURANTE LA PANDEMIA”, Oscar Cacho, Izen bereko blogaren sortzailea.

Plazeragatik bidaiatzea pribilegioa da eta Bilbokoa izateak asko errazten ditu gauzak. Planeta aldatu egin da guztientzat 2020an, baina Bilboko youtubeko blog eta kanalarekin covid-a izan arren, hainbat kontinentetan zehar ibili da Athleticen kamiseta.

  • ERAKUSKETA
  • Martxoaren  1etik  31ra 

 “SANTUTXU MIRANDO AL MUNDO”, Cristina Marurirena.

Bilbotar argazkilari-idazlearen erretratu-bilduma, adin, arraza eta kultura guztietako pertsonen aurpegiak erakusten dituena, diren pigmeoak, etiopiarrak, nepaldarrak…). Gehienak, haien artean, oso bizimodu gogorra eta are krudela ere izandako gizakiak. Asmoa da “adieraztea gizaki guztiok garela oso antzekoak eta bereizten gaituen gauza bakarra aukerak direla.”

“Bidaiarien Txokoa – Rincón de la gente viajera” Radio Euskadiren eta Metro Bilbaoren laguntza du.

SEGURTASUN NEURRIAK

  • Maskara nahitaez erabili beharko da hitzordu guztietan.

SARE SOZIALAK:

ï BILBAO UDALA: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

ï BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM  

www.bilbaokultura.eus