BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ADELA MUÑOZ-EN “BRUJAS: LA LOCURA DE EUROPA EN LA EDAD MODERNA” AURKEZTUKO DU ASTELEHEAN, HILAK 28

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
  • Idazlearekin batera Marta Macho matematikari eta dibulgatzaile zientifikoa egongo da

(Bilbo, 2022ko otsailaren 24a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Adela Muñoz-en “Brujas: La locura de Europa en la Edad Media”, saiakeraren aurkezpena hartuko du, HURRENGO ASTELEHENEAN, HILAK 28. Berarekin Marta Macho dibulgatzaile zientifikoa egongo da.

Saiakera hau Errenazimenduko sorginen ehizatik abiatzen da, gaur egun oraindik entzuten den emakumeen aurkako gerratik. Nola merezi izan du historialarien aldetik Europa eta Amerikako milaka emakumeren ehizak bezalako sarraskiak hain interés gutxi izatea? Nork egin zuen basakeria hori? Zer dakigu kondenatuei buruz? Nortzuk izan ziren salazaileak? Eta nortzuk borreroak? Eta, batez ere, zerk azaldu dezake emakumeen aurkako izu-kanpaina hau? Adela Muñoz-ek galdera hauei guztiei erantzuten die eta emakumearen estigmatizazioa ekarri zuen prozesua aztertzen du, baita gaur egungo gizarteetan ikuspegi horren, gurre aurreiritzien eta herentzia patriarkalaren inguruan geratzen dena ere.

“Brujas: La locura de Europa en la Edad Media” saiakerak galdera hauei erantzunak ematen dizkie eta Elizak mendeetan zehar antolatutako prozesua aztertzen du, emakumeak gizarte izugarri misogino baten bekatari bihurtu zituena. Uste ohi denaren aurka, jazarpekin oldarkorrenak ez ziren gertatu Estatuan, zigorrik krudelenak ez zituzten ezarri Elizako auzitegiek, eta Inkisizioa ez zen ehizaren beso betearazlea izan, ehizaren aurkari nagusia baizik. Testuak, gainera, heresiak, Aita Santuaren buldak, grimorioak, exorzismoak eta sorginkeriak jasotzen ditu, eta Salem eta Zugarramurdiko sorginen epaiketak gogorarazten ditu, bai eta haien jazarleen eta defendatzaileen historia ere.

Adela Muñoz Páez Kimika Ez-organikoko katedraduna da Sevillako Unibertsitatean, eta kimika ez-organikoa, materialen zientzia eta espektroskopia irakatsi ditu bertan. Irakaskuntza eta ikerketa lanekin batera, zientzia-dibulgazioko lan handia egin du. Bere liburuen artean, besteak beste, “Historia del veneno. De la cicuta al polonio” (Debate, 2012), Marie Sklodowska-Curie zientzialariaren eta Antoinie Lavoisier kimikaren aitaren biografiak (RBA, 2013-2015) eta “Sabias. La cara oculta de la ciencia” (Debate, 2017) saiakera nabarmentzen dira. Emakumea Hirugarren Munduan gaiari buruz eta emakume zientifikoei buruz luze eta zabal argitaratu du, eta gai horiei buruzko hitzaldi ugari eman ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude. 

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming  bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

SEGURTASUN-NEURRIAK

  • Musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da barneko ekitaldi guztietan.

SARE SOZIALAK:

ï         BILBAO UDALA:          YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM       

ï         BILBAO KULTURA:     YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

www.bilbaokultura.eus