UDALAK IRAILEAN EKINGO DIO BERRIZ ERE “ESZENA KALERA” PROGRAMARI, BILBOKO AUZOETARA KALEKO ARTEEN 29 IKUSKIZUN ERAMANGO DITUENA

Bilboko Udalak ostiral honetan ekingo dio berriz ere “Eszena Kalera” programari, maiatza eta iraila bitartean hiriko hainbat auzotan antolatzen dena. Horrela, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handienak Bilboko plaza, kale eta txokoak arte eszenikoz beteko ditu datozen asteotan. “Eszena Kalera” ekimenaren azken fasea ostiral honetan hasi eta irailaren 25era arte luzatuko da, hainbat diziplinatako ikuskizunekin: zirkua, clowna, dantza, magia edo kale antzerkia, besteak beste.  

Iraila osoan zehar 29 emanaldi egingo dira programaren barruan, 17 talderen eskutik. Guztira, tokiko 22 konpainia protagonista dituzten 63 kultur proposamenek osatzen dute “Eszena Kalera” eta hilabete honetako kartelaren parte direnen artean honako hauek aurki daitezke: Proyecto Larrua, Eva Guerrero, Ganso & Cía, Deabrukeriak, Hortzmuga Teatroa, Rojo Telón, Malas Compañías Zirko Taldea, Maite Guevara, Xilipurdi Antzerkia, Magia En Zapatillas, Imaginaciones Nai, Haatik Dantza, Dikothomia Cía, Oihulari Klown, Sinvergüenzas Exprésate, Zirko Txosko, Jour De Fête Cie eta Barré Cía.

Hain zuzen ere, ostiral honetan, irailaren 2an, ekingo zaio berriro programazioari, Proyecto Larrua zein Eva Guerrero konpainiek eskainiko dituzten “Muda” eta “Gorpuztu laburra” ikuskizunekin. Emanaldiak (testurik gabe) Atxuriko Enkarnazio Plazan izango dira, 19:00etatik aurrera, eta ordu erdi inguruko iraupena dute. “Muda” antzezlana Proyecto Larrua konpainiak larruazalaren inguruan garatu duen triptiko baten parte da, eta bertan aldaketa prozesu bat hasi eta elkarrekin eraldaketarako bidea hasten duten bi emakumeren istorioa kontatzen da. Eva Guerrero konpainiaren “Gorpuztu laburra”, bere aldetik, dantza garaikideko ikuskizuna da, oreka bilatzeari eta lasaitasuna aurkitzeko borrokari buruzkoa, eta une zein erlijio jakin batzuetan gorputzaren erabilerari buruzko ikerketa bat du abiapuntu.

Asteburuan zehar, “Mambo Bingo” clown ikuskizunak emango dio jarraipena programa zabal honi, Ganso & Cia konpainiaren eskutik. Bingoan eta mambo musikan oinarritutako umore ikuskizun honetaz gozatu nahi dutenek larunbatean, irailaren 3an, egin ahal izango dute, 19:00etatik aurrera, Lehendakari Agirre Etorbidearen 184 zenbakian (Elorrieta). Azken batean, bingo-joko klasikoaren umore bertsio bat proposatzen zaio ikusleari, gag eta musika abesti ezagunez apaindua. 

“Eszena Kalera” familiei dago zuzentzen zaie nagusiki eta bertan euskaraz ekoitzitzako lan guztiek dute lekua, bestelako ikuskizun elebidun edo testurik gabekoekin batera. 

Horrelako proposamenen bidez, Bilboko Udalak hurbileko kultura-sareari emandako babesa indartzen du, beren lana erakusteko espazioak eskainiz, eta kultura hiriko auzo ezberdinetara hurbiltzeko apustua ere sendotzen du. “Eszena Kalera” ekimenaren programazio osoa doakoa da eta kaleko ikuskizun horiez guztiez esparru irekietan goza daiteke, aldez aurretik sarrera erreserbatu beharrik gabe.

Gainerako ikuskizun eta konpainiei buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke.

“ESZENA KALERA” EKIMENAREN IRAILEKO PROGRAMAZIOA

 

  • Irailak 2, 19:00etan. Atxuri (Enkarnazio Plaza) 

PROYECTO LARRUA + EVA GUERRERO – Muda + Gorpuztu laburra 

  • Irailak 3, 19:00etan. Elorrieta (Lehendakari Aguirre 184, Erreka Mari LHII ondoan) 

GANSO & CIA – Mambo Bingo 

  • Irailak 6, 18:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza) 

DEABRUKERIAK   – Plaza abordaia!!! 

  • Irailak 6, 19:00etan. Olabeaga (San Nikolas Eliza plaza) 

GANSO & CIA – Mambo Bingo 

  • Irailak 8, 19:00etan. Santutxu (Karmelo Plaza) 

HORTZMUGA TEATROA – Al fin del camino 

  • Irailak 9, 19:00etan. Ametzola (Ametzola Parkea) 

ROJO TELÓN – Nudo 

  • Irailak 10, 18:00etan. San Inazio (Levante Plaza) 

MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA – Zirkus 

  • Irailak 10, 19:00etan. San Inazio (Levante Plaza)

MAITE GUEVARA –  ¡Qué buen día! 

  • Irailak 11, 13:00etan. Betolaza (Plaza) 

XILIPURDI – Pepa eta Kutxo pailazokeiak 

  • Irailak 13, 18:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza) 

MAGIA EN ZAPATILLAS – DesEquilibrado 

  • Irailak 15, 19:00etan. Matiko (Uzturre Plaza) 

ROJO TELÓN – Nudo 

  • Irailak 15, 19:00etan. Santutxu (Karmelo Plaza) 

MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA – Zirkus 

  • Irailak 16, 18:00etan. Arabella (Plaza) 

IMAGINACIONES NAI – Tik Tak 

  • Irailak 16, 19:00etan. Basurtu (Sabino Arana 50) 

HAATIK DANTZA TALDEA – Errimak bi oinetan 

  • Irailak 16, 19:00etan. Zorrotza (El Ferial Parkea) 

DIKOTHOMIA CÍA. – [‘e.go] 

  • Irailak 17, 13:00etan. Uribarri (Eskolako landa) 

OIHULARI CLOWN – Hor konpon 

  • Irailak 17, 18:00etan. Masustegi (Eliza Parkea) 

XILIPURDI – Pepa eta Kutxo pailazokeiak 

  • Irailak 17, 18:00etan. Ibarrekolanda (Kontserbatorioaren ondoko plaza) SINVERGÜENZAS EXPRÉSATE – Lo que me sale de la concha 
  • Irailak 17, 19:00etan. Ibarrekolanda (Kontserbatorioaren ondoko plaza) 

ZIRKO TXOSKO – Oh-Pera 

  • Irailak 17, 19:00etan. Zurbaranbarri (Iturriondo Plaza) 

MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA – Zirkus 

  • Irailak 20, 18:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza) 

OIHULARI CLOWN – Hor konpon 

  • Irailak 23, 19:00etan. Txurdinaga (Garai lorategiak) 

GANSO & CIA – Mambo Bingo 

  • Irailak 24, 13:00etan. Txurdinaga (Garai lorategiak) 

JOUR DE FÊTE CIE. – Besteen kalea 

  • Irailak 24, 18:00etan. Txurdinaga. (Garai lorategiak) 

PANPOTX KULTUR ELKARTEA – Kattalinen bidaia 

  • Irailak 24, 19:00etan. Deustu (Botika Zaharra, Euskalduna Zubiaren ondoan) 

HORTZMUGA TEATROA – Bidearen amaiera 

  • Irailak 24, 18:00etan. Abusu-La Peña (Ibaizabal zelaia)
    DEABRUKERIAK – Plaza abordaia!!! 
  • Irailak 24, 19:00etan. Abusu-La Peña (Ibaizabal zelaia) 

OIHULARI CLOWN – Hor konpon 

  • Irailak 25, 12:00etan. Errekalde (Plaza) 

BARRÉ CÍA. Nao, Now, – Nau 

  • Irailak 25, 13:00etan. Txurdinaga (Garai lorategiak) 

OIHULARI CLOWN – Hor konpon 

 

SARE SOZIALAK