- “Expodistrito” programaren edizio berri honen laginak San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Santutxu, Alde Zaharra, Abando eta Errekalde udaltegietan ikusi ahal izango dira.
- Programazioa María Raquel Bartolomé Gutiérrez, Lorena Pazos Rojo, Begoña Rodríguez, Conchi Artero, Santiago Ortega Sánchez-Diezma, Carmen Ruiz Zaldibar eta Javier Trapero Alonsoren eskutik helduko da.
- Ekimen hau Bilboko Udalaren eskutik dator eta hiriko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berri eta ezagunen lana jendaurrean aurkeztu nahi du.
(Bilbon, 2022ko abuztuaren XXean).- Bilboko Udalak antolatutako Expodistrito aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa irailean itzuliko da argazki- eta pintura-proposamen berriekin. Edizio berria irailaren 1ean hasiko da eta urtarrilaren 11ra arte iraungo du.
Edizio berri honetan, bilbotarrek Expodistritoko proposamen artistikoez gozatu ahal izango dute Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio – Ibarrekolanda, Santutxu eta San Frantziskoko Udaltegietan. Guztiak doakoak dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira.
Bilboko Udalaren programa dekano honetan parte hartzen duten artistak María Raquel Bartolomé Gutiérrez; Lorena Pazos Rojo; Begoña Rodríguez; Conchi Artero; Santiago Ortega Sánchez-Diezma; Carmen Ruiz Zaldibar; eta Javier Trapero Alonso dira.
- Expodistrito programari buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke: www.kulturabarrutik.eus.
ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK
- MARÍA RAQUEL BARTOLOMÉ GUTIÉRREZ – Nire bizitzako koloreak
Margoa
“Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak.
Irailak 1-15 – San Inazio – Ibarrekolanda
Urriak 3-14 – San Frantzisko
Urriak 18-28 – Errekalde
Azaroak 2-15 – Santutxu
Azaroak 17 – Abenduak 20 – Castaños
Abenduak 22 – Urtarrilak 11 – Abando
- BEGOÑA RODRÍGUEZ – Nostalgia
Argazkigintza
Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”
Irailak 1-15 – Castaños
Irailak 19-29 – Santutxu
Urriak 3-14 – Errekalde
Azaroak 2-15 – La Bolsa Eraikina
Azaroak 17 – Abenduak 20 – Begoña
Abenduak 22 – Urtarrilak 11 – San Inazio-Ibarrekolanda
- LORENA PAZOS ROJO – Hemen!
Argazkigintza
Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari.
Irailak 1-15 – San Frantzisko
Irailak 19-29 – San Inazio-Ibarrekolanda
Urriak 18-28 – Otxarkoaga
Azaroak 2-15 – Begoña
Azaroak 17 – Abenduak 20 – Errekalde
Abenduak 22 – Urtarrilak 11 – La Bolsa Eraikina
- CONCHI ARTERO
Margoa
Zerua da artistahonen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.
Irailak 19-29 – Begoña
Urriak 3-14 – La Bolsa Eraikina
Irailak 18-28 – Santutxu
Azaroak 17-30 – Otxarkoaga
Abenduak 1-20 – Abando
Abenduak 22 – Urtarrilak 11 – Castaños
- SANTIAGO ORTEGA SÁNCHEZ-DIEZMA
Margoa
El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.
Irailak 1-23 – Abando
Urriak 3-14 – Begoña
Urriak 18-28 – San Frantzisko
Azaroak 2-15 – Castaños
Azaroak 17 -20 – San Inazio-Ibarrekolanda
Abenduak 22 – Urtarrilak 11- Santutxu
- CARMEN RUIZ ZALDIBAR
Margoa
Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.
Irailak 1-15 – Begoña
Irailak 19-29 – Castaños
Irailak 3-14 – San Inazio–Ibarrekolanda
Azaroak 2-15 – Errekalde
Azaroak 17-30 – La Bolsa Eraikina
Abenduak 2-20 – Santutxu
Abenduak 22 – Urtarrilak 11- San Frantzisko
- JAVIER TRAPERO ALONSO
Argazkigintza
“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.
Irailak 1-15 – Santutxu
Irailak 19-29 – Errekalde
Urriak 3-28 Castaños
Azaroak 2-15 – San Inazio-Ibarrekolanda
Abenduak 2-20 – Otxarkoaga
Abenduak 22 – Urtarrilak 11- Begoña
EXPODISTRITO
EXPODISTRITO programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.
Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.
SARE SOZIALAK