UDALAK EUSKAL KONPAINIEN ALDEKO APUSTUA EGINGO DU BLV – ART BILBOKO ARTE ESZENIKOEN JAIALDI GARAIKIDEAREN EDIZIO BERRIAN

  • Apirilaren 1etik aurrera, BLV – ART jaialdiak Bilbo Zaharrera Input, DOOS Colectivo eta Gheada konpainien hiru erabateko estreinaldi ekarriko ditu eta Quemar las Naves konpainiaren Euskadiko estrainaldia.
  • XVI. edizio honetan Formol Laborategia eta Mamiak Kolektiboaren euskarazko proposamenak ere nabarmentzen dira.
  • Abagoardiako adierazpide artistikoei lotutako programa hau Zubirik Plana, Udalaren Plan Bereziaren barruan kokatzen da. Programa honek kulturaren aldeko apustua egiten du Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko elementu eragile gisa.
  • Auzoa, kokalekuetan ez ezik, parte hartzen duten hamaika konpainia eta artistetatik zazpi – Ana Capilla, Gheada, Javier Liñera, Dani Hernández, DOOS Colectivo, Baseline eta Carla Roisin – inguru horretan bizi direlako edo bertan lan egiten dutelako ere badago.
  • Auzoak ez du parte hartzen jaialdian bere espazioekin bakarrik, parte hartzen duten hamaika konpainia eta artistetatik zazpi – Ana Capilla, Gheada, Javier Liñera, Dani Hernandez, Doos Colectivos, Baseline eta Carla Roisin – inguru horretan bizi edo lan egiten baidute.

Bilboko Udalak apirilaren 1etik 10era jarriko du abian BLV – ART jaialdiaren XVI. edizioa, Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakusteko. Aurten ere, proposamen eszeniko berritzaile onenez gozatu nahi duten persona guztien topagune bihurtuko da jaialdia.

BLV – ART 2007an sortu zen “Bilbo Zaharra, Kulturarako Zubia” izenarekin, Udalaren kultura-estrategiaren barruan programa aitzindari gisa, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat abian jartzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez auzoari balioa eman nahi zaio, Bilboko biztanle guztien programazioarekin erakargarri eginez, eta, aldi berean, Bilboko gainerako auzokidekiko komunikazioa sustatu nahi da kulturaren bidez. Urteek aurrera egin ahala, BLV- ART jaialdiaren bidez, Bilbo Zaharrean aurkeztu dira diziplina guztietako arte-proposamen berritzaileenak eta, kulturaren bidez, bilbotarrei eta bisitariei auzoaren kultura-interes zabala ezagutaraztea lortu da. 

Euskal konpainiek guztiz osatutako edizio berri honetan dantza garaikidea, performancea, musika eta dramaturgia berriak dira nabarmen. Proposamen horiekin batera, kontzertu-performanceak, musika esperimentala edo bideo-dantza egingo dira.

San Frantziskoko Udaltegiak, Bilborock Aretoak, BilbaoArteko espazioek eta Berreginen Museoak, besteak beste, hamaika proposamen berritzaile izango dituzte. Horien artean, hiru erabateko estrainaldi nabarmenduko dira – Input konpainiaren “Play”, DOOD Colectivoren “Within” eta Gheadaren “El mejor de los mundos” -, eta Euskadiko estreinaldi bat – “Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto”, Quemar las Naves konpainiarena.

AUZOKO KONPAINIAK

Gainera, aurten, Bilbo Zaharrak ez du parte hartzen jaialdian bere espazio eszenikoekin bakarrik, BLV-ART kartela osatzen duten hamaika konpainiak eta artistatik zazpi – Ana Capilla, Gheada, Javier Liñera, Dani Hernandez, Doos Colectivos, Baseline eta Carla Roisin – bertan bizi edo lan egiten baidute

-PROGRAMAZIOA-

BLV – ART apirilaren 1ean, ostirala, hasiko da Berreginen Museoan, Dani Hernández, Dereko Van Der Bulcke eta Emilio Manzanoren “La Grieta” kontzertu performatiboarekin.

“La Grieta” lanean, artista hauek kontzertu analogiko/elektroniko bat eskainiko dute, soinu-artea, performancea eta argiztapena nahasten dituena, ikerketa teoriko-praktiko batean oinarrituta: “Ensayo sobre Grieta y Experimentación”.

ERABATEKO ESTRAINALDIAK ETA ESTREINALDIAK EUSKADIN

  • ERABATEKO ESTREINALDIAK 

Larunbatean, hilak 2,  BLV – ART jaialdiko edizio honetako lehenengo erabateko estreinaldia. Berreginen Museoan egingo da 19:00etan, Input-ek egingo du eta “Play” izenburuko dantza ikuskizuna izango da. “Play” bi gorputzen arteko harremanean oinarritutako duoa da; bi masa horiek elkarri entzutetik eta biek partekatzen duten desiotik abiatuta erlazionatu nahi dute, bestearen gorputza indarra erabili gabe nola mobilizatu ulertzeko jakin-mina dute. Jakin-min horrek mugimenduz beteriko diskurtso bat osatzera daramatza, non bi interprete hauek irudi, ekintza eta unez beteriko elkarrizketa batean murgiltzen diren.

Bigarrena apirilaren 6an izango da BilbaoArten, eta DOOS Colectivo-ren eskutik dator. “Within” dantza intertaktiboko proposamena da, metabertsorako lehen euskal bideodantza. “Within” bidaia bat da, mugimendutik sortzen duen norbaiten buru barrura egindakoa. Esperientzia murgiltzailea, non zer sekuentzia ikusi aukeratu ahal den, Eva Guerrero inspiratzen duten ideiak entzun eta sentitu ahal diren, eta teknologia birtual batean ingurune erreal batekin esperimentatu ahal den.

Pertsona bakar batentzako emanaldiak izango dira: hilaren 6an, 19:30etik 20:30era; eta hilaren 7an eta 8an, 17:00etatik 20:30era. Gainera, apirilaren 6an aurkezpen publikoa egingo da 19:00etan. BilbaoArteko emanaldietarako gonbidapena esteka honetan.


Raquel Durán eta Rut Brionesek
sortutako Gheada konpainia BLV – ART jaialdiko hirugarren erabateko estreinaldia da. “El mejor de los mundos” lanarekin iritsiko da jaialdira larunbatean, hilak 9, 20:00etan Bilborock-en. “El mejor de los mundos” emanaldian ikusleak zuzeneko ikus-entzunezko autorretratu baten eraikuntzaren lekuko dira, eta interpretearen eta teknologiaren arteko elkarrizketa bat sortzen da, non protagonistak bere bizitzaren, bizitako esperientzien eta egungo egoeraren ebaluazioa egiten duen, bizitzako une desberdinetan zituen itxaropenen eta errealitatearen arteko balantzea eginez. 2021ean, BilbaoEszenako “Artistak Egoitzan” programak beka eman zion proiektuari.

Sarrerak esteka honetan eta emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroren truke. 

  • ESTREINALDIA EUSKADIN

BLV – ART jaialdiak agurra esango dio Bilbo Zaharrari apirilaren 10ean, igandea, Quemar las Naves konpainiaren Euskadiko estreinaldiarekin. “Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto” (19:00etan Bilborocken) “bularreko do bat saiakuntza-lokalean proiektagailu batekin eman nahi dute; bateria ukitu eta hautsi”. Hitzordu honekin itxiko da BLV – ART jaialdiko 2022ko edizioa. Sarrerak esteka honetan eta emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroren truke.

EUSKARAZKO PROPOSAMENAK ETA GAINERAKO PROGRAMAZIOA

Gainerako programazioan euskarazko bi proposamen nabarmentzen dira:

Alde batetik,  Formol LaborategiaÁlbum” proposamenarekin (apirilak 7, Bilborocken 19:00etan). Horrelako galderak egiten ditu konpainiak ”Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? 

Millenialei buruz hitz egiten dute, eta horiek honela definitu dituzte: haurrak, prekarioak, frustrazio intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galdutakoak, gainformatuak. Formol Laborategiak bere sorbaldetan kargatzen ditu adjektibo horiek guztiak, eta beren belaunaldiko etiketa guztien jabe egiten dira. Sarrerak esteka honetan eta emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroren truke.

Bestetik, “Ogiak hizketan balekiapirilak 8,ostitrala, 19:00etan San Frantziskoko Udaltegian, Mamiak Kolektiboa izango da. Kazetariza performatikoa da eta publikoa 1836an kokatzen du, lehen karlistaldian. Josefa Mugikakoa alarguntzear dago. Hiru egunen buruan, hiriaren erdigunea okupatuko duten eta senarra, Jose Elosegi okina, hil beharko duten tropa ingelesek, Gasteizko Plaza Zaharrean. 

BLV – ART jaialdiaren XV. edizioko kartela osatzen dute Baseline eta Carla RoisinerenMi reino por un caballo  dantza performancea eta musika esperimentalarekin (apirilak 2, 20:00etan Berreginen Museoan); igandean, hilak 3, Berreginen Museoak bi dantza proposamen hartuko ditu. Lehenengoa, “Room” izango da, 12:30ean, Almudena Perezen eskutik; eta 13:00etan, “Humans”, Ana Capilla artistarena.

Bilborock-en apirilaren 5ean, asteartea, 19:00etan Javier Liñeraren “Barro rojo” aurkeztuko da, bidaia bat protagonistaren istorioan eta haren osaba gayaren istorioan zehar. Istorio bat beste istorio baten barruan. Kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan gay izateagatik giltzaperatu zuten osaba baten istorioa. Iraganeko errealitate biren istorioa: Hitlerren Europa, eta Francoren Espainia. Sarrerak esteka honetan eta emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroren truke.

BLV – ART edizio berri hau Berreginen Museoan agurtzeko, larunbatean, hilak 9, 19:00etan, Oihane Vesga eta bere “ Altzoan altzoan esaten dit/ Bragas y Celine” dantza ikuskizunarekin; eta igandean, hilak 10, 12:30ean, Carla Roisinen pop-rock bertsio kontzertu batekin.

SARRERAK ETA ERRESERBAK

Jarduera guztiak doakoak izango dira lekuak bete arte, Bilborock-eko emanaldiak izan ezik.

  • Bilborock-eko sarrerak Sarrerak esteka honetan eta emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroren truke.
  • DOOS Colectivo “Within” Bilbao Arten izango den emanaldietarako gonbidapena esteka honetan.

ZUBIRIK 2021 – 2025 PLANA

BLV-ART, abangoardiako adierazpen artistikoei lotua, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko Plan Bereziaren barruan kokatzen da. “Zubirik 2021-2025 Plana” orain arte egindako planen testuinguruan garatutako lanei jarraipena eman eta osatu nahi die. Aurreko dokumentuetan planteatzen ziren ekimenak alde batera utzi gabe, plan berri honek bere jarduera eta ekimenen ardatz nagusitzat auzoetan bizi diren pertsonei beste elementu bat ematen die: bizi-kalitatea, eta, beraz, auzoen dinamizazio sozialean zentratuta dago.

BLV – ART programaren informazio guztia hemen dago eskuragarri

SARE SOZIALAK:

ï BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM 

ï BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM  

www.bilbaokultura.eus