BILBOKO UDALAK BIHAR, MARTXOAK 15, IREKIKO DU BLAS DE OTERO – ÁNGELA FIGUERA NAZIOARTEKO POESIA LEHIAKETAREN XV. EDIZIOA

(Bilbon, 2022ko martxoarean 14an).- Bilboko Udalak Nazioarteko Poesia Sariaren beste edizio baterako deialdia egin du, Bilboko Blas de Otero eta Ángela Figuera poeten omenez.

Lehiaketa honen hamabosgarren edizioak, BIHAR, ASTEARTEA, MARTXOAREN 15ean irekiko du, deialdian parte hartu nahi duten egileek beren poema-liburuak bidali ahal izateko epea. Bi modalitatetan parte hartu ahal izango dute: euskaraz eta gaztelaniaz. Deialdia MAIATZAREN 30EAN, ASTELEHENA, itxiko da eta bi modalitateetarako saria 5.500 eurokoa da.

Poema-bildumak helbide hauetara bidali behar dira:

Formatu digitalean bakarrik onartuko dira eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izan beharko dituzte. Gainera, lanen gaia, errima eta neurria librea izan ahal da.

Blas de Otero – Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Lehiaketan edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-bildumek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketetan sarituak izatea, eta accesitik lortu bakoak izan behar dira. Lehiaketan ez dira onartuko, halaber, lortu nahi den modalitatea ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Iazko edizioan, Ramón CresporenCuido una planta bella que ama y busca la sombra” obrak jaso zuen sari nagusia. Euskararen kasuan, irabazlea Angel ErrorenPoema liburu bat irakurtzeko jarraibideak” obra izan zen. Guztira, 879 proposamen jaso ziren.

SARE SOZIALAK