UDAL MUSIKA ESKOLAK IKASLEZ BETEKO DU CAMPOS ANTZOKIA GAUR ETA BIHAR, MARTXOAREN 2AN ETA 3AN, BERE KONTZERTU DIDAKTIKOEKIN

Sinfonikoko eta Musika Tresna Moderno Sailetako irakasleek antolatu dituzte Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako lau emanaldiak

Horrez gain, BilbaoMusikak, ikus-entzuleei zabalduta egongo den talde handien kontzertua eskainiko du GAUR, martxoaren 2an, arratsaldeko 19:00etan

Bilboko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako 2.000 ikasle inguru gozatuko dira BilbaoMusikak GAUR asteazkenean, martxoaren 2an eta ostegunean, martxoaren 3an, Campos Antzokian antolatuko dituen lau kontzertu didaktikoez. Aurten ere, Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleek pedagogia eszenatokitik eskainiko dute. Emanaldi hauek, Galeran (Sorkunde kalea, 8) eta beste agertoki batzuetan antolatu ohi ditugun entzunaldi eta kontzertuen zerrenda luzeari gaineratu zaizkio.

Musikazaletasuna bultzatzea da, BilbaoMusikak ikasturtez ikasturte antolatzen dituen Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako Kontzertu Didaktikoen helburuetako bat. Aurten, kontzertuak martxoaren 2an, 9:30etan eta 11:00etan, eta martxoaren 3an, 10:00etan eta 11:30etan egingo dira Bilboko Arteria Campos Elíseos antzokian.

Bilboko Udal Musika Eskolako Sinfonikoen Saileko irakasleak arduratu dira gaurko kontzertuak antolatzeaz, 6 eta 10 urte tarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Ekitaldi honen bitartez, orkestra sinfonikoa osatzen duten instrumentuak hobeto ezagutu, musika-estilo desberdinak entzun eta zenbait obraren interpretazioan era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Egitarauan, Jesús Guridi-ren `Diez melodías vascas´, Ketélbey-en `En un Mercado Persa´, Henry Mancini-ren `The Pink Panther´ edo Badelt-en `Los Piratas del Caribe´ (B.S.O).

`Rock and rollaren historio bat´ kontzertua Bilboko Musika Eskolako Instrumentu Modernoen Saileko irakasleek programatu dute, ostegun honetan, martxoaren 3an, 10:00etan eta 11:30etan. Emanaldi hauek Lehen Hezkuntzako azken mailetako (5 eta 6) eta DBHko 1. mailako eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude.

Kontzertu didaktiko honetan, rockak Mississippiko Deltako bluesean dituen sustrai musikalak arakatuko dira, baita Chicagoko hiri-giroko bertsioen agerpena ere (Rhythm & Blues delakoa eta Country & Western tradizional amerikarra), euskal rock radikala zeritzonaren gaur egungo ondorengoetaraino, popa, heavy metala, punka edota musika teknologiko berria ere errepasatuz.

Taldeen Kontzertua

Bilboko Udal Musika Eskolak GAUR asteazkenean, martxoaren 2an, musika ikuskizun eder bat antolatu du ere, non bere eskolako sail ezberdinetako 100 ikasle baino gehiago igoko dira Campos Antzokiko eszenatokira. Bertan publiko zabalarentzako, ordu eta erdi inguruko kontzertua emango dute garai eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa interpretatuz.

Hitzordua 19:00etan izango da eta bertara joan nahi duenak gonbidapenak eskuratu beharko ditu, dagoeneko eskuragarri duelarik Campos Antzokiko txarteldegian (bi pertsona bakoitzeko).

Publikoak musika formazio ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahal izango du, orkestrak direla fanfarreak, Big Band, eta adin ezberdinetako saxo edo eskusoinu taldeak direla. Talde bakoitza Eskolako bere irakasleak zuzenduko du.

KONTZERTU DIDAKTIKOAK

1. Sinfonikoen Saileko Kontzertu pedagogikoa
Eguna: Martxoak 2, asteazkena
Ordua: 9:30etan eta 11:00etan
Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia

2. `Rock and rollaren historio bat´ Modernoen Saileko Kontzertu pedagogikoa
Eguna: Martxoak 3, osteguna
Ordua: 10:00etan eta 11:30etan
Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia

TALDEEN KONTZERTUA

Eguna: Martxoak 2, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Campos Elíseos Antzokia
Sarrera gonbipenarekin (2 pertsona bakoitzeko). Gonbidapenak Campos Antzokiko txarteldegian jaso daitezke.