‘BILBAO ARTE PORTUA’ AURKEZTU DA, URTERO MUNDUKO BAKARLARI, ZUZENDARI, ORKESTRA ETA KONPOSATZAILE OSPETSUENAK EKARRIKO DITUEN KONTZERTU HANDIEN ZIKLO BERRIA

Zubin Mehta izango da irailaren 16an, Euskalduna Jauregian, 2016/2017 denboraldia inauguratuko duena, Maggio Musicale Fiorentino Orkestraren buru gisa eskainiko duen kontzertuarekin.

Zuzendari ospetsuarekin batera, denboraldiak goi mailako beste batzuk ere jasoko ditu: Vladimir Spivakoven musika klasiko kontzertuak, Moskuko Birtuosoekin; Denis Matsuev Kazango Orkestra Sinfoniko Estatalarekin; Ivo Pogorelich Municheko Gärtnerplatz Orkestrarekin; eta René Jacobs Helsinkiko Orkestra Barrokoarekin.

Horrez gain, zikloak ‘CINEMA STARS SERIE’ sekzioa ere jasoko du, James Newton Howarden kontzertu bereziarekin. Hollywoodeko zuzendari eta konposatzaile nagusietakoa denak OSCAR sarietarako zortzi izendapen ditu, eta bere soinu banden artean ‘Los Juegos del Hambre’, ‘El sexto sentido’, ‘El bosque’, ‘Pretty Woman’, ‘Maléfica’ eta ‘El fugitivo’ daude, besteak beste. Oraingo honetan, eta Europan aurreikusita dagoen kontzertu bakarrean, Fernando Velázquez konposatzaile bizkaitarra (‘El orfanato’, ‘Ocho apellidos vascos’ eta ‘Lo imposible’), Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea arituko dira berarekin.

152 eta 385 euro arteko prezioa izango duten denboraldiko 6 kontzertuetarako abonuak otsailaren 28tik apirilaren 30era erosi ahal izango dira Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.net webgunean eta Kutxabank kutxazainetan. Abonua erosten dutenek beherapen nabarmena lortuko dute sarrera bakarraren prezioarekin alderatuz, eta baita beste onura batzuk ere, areto barruan lekua aukeratzeko orduan lehentasuna izateaz gain.

‘Bilbao Arte Portua’ kontzertu handien zikloa Goldberg Managementek antolatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza du; babesleak Bodegas y Viñedos ARTADI, El Correo, EiTB eta NH Villa de Bilbao hotela izango dira.

Euskalduna Jauregiak, Goldberg Management konpainiak antolatu duen “Bilbao Arte Portua” kontzertu handien ziklo berria jasoko du datorren irailetik aurrera. Zikloak mundu osoko bakarlari, zuzendari, orkestra eta konposatzaile ospetsuenak programatuko ditu Bizkaiko hiriburuan denboraldi bakoitzean. Horrela, lehenengo denboraldiak sei kontzertu bikain eskainiko ditu. Kontzertuen protagonistak Zubin Mehta, Vladimir Spivakov, Denis Matsuev, Ivo Pogorelich, René Jacobs eta James Newton Howard izango dira, Hollywoodeko konposatzaile ezagunena, ‘Los Juegos del Hambre’, ‘El sexto sentido’, ‘El protegido’, ‘El bosque’ eta ‘Maléfica’ bezalako soinu bandei esker.

Zikloak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza du; eta babesleak Bodegas y Viñedos ARTADI, El Correo, EiTB taldea eta NH Villa de Bilbao hotela izango dira.

Zikloaren aurkezpen ekitaldian, Ignacio Iturrarte Goldberg Management-eko koordinatzaileak –zikloa antolatu duen enpresa–, Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak; eta Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendariak, “‘Bilbao Arte Portua’ ekimenaren kultur maila eta nazioarteko oihartzuna” azpimarratu dute, eta baita, ekimen honek egiten duen bezala, “dagoen hoberena Bilbori eta Bizkaia osoari eskaini nahi dioten egitasmo pribatuak erakartzen jarraitzeak duen garrantzia ere”.

Iturrateren iritziz, “azken urteetan Bilbo erreferentzia puntu bilakatu da artearen alorrean, hiriko kultur estamentu guztiek egin duten lanari esker”, eta azpimarratu duenez, “Goldberg Management-etik, oraindik bete gabe dagoen eta hiriaren bizitza musikala elikatzeko eta aberasteko beharrezkoa den arloaren aldeko apustua egin nahi da, mundu osoko bakarlari, zuzendari, orkestra, konposatzaile… ospetsuenak ekarriko dituen Kontzertu Handien Zikloa eskainiz Bilbori”. Horrez gain, esan duenez, “gehien bat klasikoa izango den denboraldiaren barruan, CINEMA STARS SERIEa jasoko da, ikus-entzule eklektikoagoei eskainitako proiektua, musika klasikoa melomano generalistenari hurbilduz”.

Aldi berean, 152 eta 385 euro arteko prezioa izango duten denboraldiko 6 kontzertuetarako abonuak ere aurkeztu dira. Otsailaren 28tik apirilaren 30era erosi ahal izango dira Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.net webgunean eta Kutxabank kutxazainetan. Abonua erosten dutenek beherapen nabarmena lortuko dute sarrera bakarraren prezioarekin alderatuz, eta baita beste onura batzuk ere, areto barruan lekua aukeratzeko orduan lehentasuna izateaz gain.

Kontzertu bakarrerako sarreraren prezioa 29 eta 79 euro artekoa izango da, 40 eta 99 euro artekoa izango den Zubin Mehtaren inaugurazio kontzerturako izan ezik. Kontzertu bakoitzerako sarrerak, denboraldiko abonua eskuratzeko epea amaitu ondoren jarriko dira salgai.

Zubin Mehta eta James Newton Howard, ziklo berean

Zubin Mehta zuzendaria izango da irailaren 16an denboraldia inauguratuko duena. Maggio Musicale Fiorentino Orkestrarekin batera, Franz Schuberten “La inconclusa” si minorreko D759 Sinfoniak eta Anton Brucknerren re minorreko A 128 9 zk.-ko Sinfoniak osatuko duten programa eskainiko du.

Urriaren 23an, Vladimir Spivakov biolin jole eta zuzendariaren txanda izango da, Moskuko Birtuosoekin batera. Antonio Vivaldiren, Gioachino Rossiniren, Luigi Bocheriniren eta Pyotr Ilyich Tchaikovskyren lanez osatutako programa interpretatuko dute.

Abenduaren 7an zine kontzertua eskainiko da, Hollywoodeko zuzendari eta konposatzaile nagusietakoa den eta OSCAR sarietarako zortzi izendapen izan dituen James Newton Howardek zuzendutakoa. Soinu banda asko idatzi ditu, horien artean ‘Los Juegos del Hambre’, ‘El sexto sentido’, ‘El protegido’, ‘El bosque’, ‘Pretty Woman’, ‘Maléfica’ eta ‘El fugitivo’, besteak beste. Oraingo honetan, eta Europan aurreikusita dagoen kontzertu bakarrean, Fernando Velázquez konposatzaile bizkaitarra (‘El orfanato’, ‘Ocho apellidos vascos’ eta ‘Lo imposible’), Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea arituko dira berarekin. Eta, zelan ez, ‘Los Juegos del Hambre’ filmaren soinu banda ezaguna entzun ahal izango da Euskalduna Jauregian.

Kontzertu hori, entzule berriak erakartzeko asmoz konposatzaile handien bitartez urtero musika klasikoa eta zinearen mundua hurbildu nahi dituen CINEMA STARS SERIE sekzioko lehenengoa izango da.

Denis Matsuev piano jolea 2017ko otsailaren 4an egongo da Bilbon Kazango Orkestra Sinfoniko Estatalarekin eta Alexander Sladkovsky haren zuzendariarekin. Sergei Rachmaninoven re minorreko pianorako 3 zenbakiko Op.30 Kontzertua eta 2 zenbakiko Sinfonia interpretatuko dituzte.

2017ko apirilaren 30ean, Ivo Pogorelich piano joleak, Municheko Gärtnerplatz Orkestrarekin eta Marco Comin haren zuzendariarekin, Robert Schumannen re minorreko pianorako Op.30 Kontzertua interpretatuko du.

Denboraldi honetako azken kontzertua, 2017ko maiatzaren 21ekoa, René Jacobs zuzendariaren esku egongo da, Helsinkiko Orkestra Barrokoarekin eta Sophie Karthäuser sopranoarekin. Joseph Martin Krausen, Wolfgang Amadeus Mozarten eta Ludwig van Beethovenen lanak eskainiko dituzte.

Goldberg
Enpresa honek 1997az geroztik dihardu industria kulturalaren arloan lanean. Orain arte aurrera eraman dituen proiektuak argitalpenen munduan eta kontzertuen kudeaketa eta antolaketaren esparruan kokatu behar dira, eta aipatu beharra dago nazio zein nazioarte mailako erreferentzia izatea lortu duela jardunbide bietan. Hainbat urtez, enpresak Goldberg Magazine izeneko argitalpena kaleratu zuen, musika historikoan mundu mailako erreferentzia izatera iritsi zen aldizkaria: “merkatuko aldizkaririk interesgarriena, musika zaharraren alorrean”, Washington Post egunkariaren arabera. Bira eta kontzertuen antolaketaren esparruan, enpresa honek prestigio handiko bakarlari, zuzendari, orkestra, ganbera-musika talde zein konpositoreak ordezkatzen ditu. Orain, Bilbo Arte Portua proiektuaren sorrerarekin, beste aurrerapauso bat eman du kultura zabaldu eta hedatzeko hartuta duen konpromisoaren bidean.

Informazio gehiago www.bilbaopuertodearte.com webgunean