DOAKO BISITA GIDATUAK, BILBOKO HISTORIAKO EMAKUMEZKOAK ITSASADARRAREN ETA ZUBIEN BITARTEZ EZAGUTZEKO

2016 ko Martxoaren 9an “ITSASADARRA, ZUBIAK ETA EMAKUMEAK” izeneko ibilbide‑paseoak hasiko dira. Aurten, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak abian jarri ditu ibilbide gidatu eta antzeztuak uriko leku desberdinetatik. Itsasadarra izango da ardatza eta emakumeek uriaren historiari egin dioten ekarpena zein izan den jakitea eta ikusaraztea da helburua.

Izen-ematea martxoaren 1ean hasiko da. Parte hartu nahi dutenek 010 informazio telefonora edo 94 401 00 10 telefonora deitu beharko dute 08:00ak eta 20:00ak bitartean.. Hizkuntza ere adierazi behar da euskara edo gaztelania. Taldeko ibilbide horiek doakoak dira.