“UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” PROGRAMAREN XXXII. EDIZIOAK EGUNGO PANORAMAKO AHOTS GARRANTZITSUENAK BILDUKO DITU SANTUTXUN

Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako programaren barruan, “Ez da kasualitatea” bertso-saio berezia jasoko da, biolinak eta gitarrak lagundutako lau emakume bertsolarirekin.

Bertso saioak MAIATZEKO hiru larunbatetan izango dira, 7an, 14an eta 21ean, Santutxuko Karmelo plazan, EGUERDIKO 13:00etatik aurrera. Programaren barruan, “Bertso-poteoaren” edizio berria ere izango da, maiatzaren 27an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

“Udaberriko Bertso Saioak”, Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak elkarrekin antolatzen duten bertsolaritzaren inguruko ohiko programak bere XXXII. edizioa zabalduko du datorren larunbatean, MAIATZAREN 7an, Santutxuko Karmelo plazan. Lehenengo eguneko luxuzko programazioan, gaur egungo Gipuzkoako eta Euskal Herriko Txapeldunak, Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus, hurrenez hurren, eta bi emakume ahots, Nerea Elustondo eta Ohiana Iguaran agertzen zaizkigu.

Aire zabaleko bigarren saioa hurrengo larunbatean, MAIATZAREN 14an, izango da. Ohikoa denez, hitzordua eguerdiko 13:00etan izango da, Karmelo plazan, baina oraingo honetan hitzordu berezia izango da, lau emakume bertsolari arituko baitira agertokian, aurkezleaz gain, duela denbora gutxi arte gizonezkoak nagusi izan diren kultur alor honetan oso ohikoa ez den gauza. “Ez da kasualitatea”, musikak lagundutako emakume bertso saioa izango da.

Horrela, Miren Amuriza, Ohiana Bartra, Onintza Enbeita eta Alaia Martinekin batera, Garikoitz Otamendi (biolina) eta Arkaitz Bikandi (gitarra) musikariak arituko dira. Saio desberdina, kasualitatetik ezer ez duena, izango da, eta bertsoaren tradizioan oinarrituz, umorea, jolasa eta zuzeneko musika eskainiko ditu, emakumeen arteko konplizitatea ere bilatuz, 90 minutuko pieza fresko eta dibertigarria eskaintzeko.

Karmelo plazan eskainiko den hirugarren eta azken saioa MAIATZAREN 21ean izango da, eta bertan Fredi Paia Bizkaiko txapelduna, Ibon Ajuria, Julio Soto eta Andoni Egaña handia, lau aldiz Euskal Herriko Txapeldun izandakoa, izango ditugu. Egitaraua MAIATZAREN 27an amaituko da, “Bertso – poteoaren”, edizio berriarekin, arratsaldeko 20:00etatik 23:00etara, Santutxu auzoko hainbat aisia gunetatik (El Rincón, Bastertxu, Guretxe eta Kiski’s tabernak). Bertso-poteoan Jone Uria, Jon Maia eta Arkaitz Estiballesek osatutako hirukotea arituko da.

Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, “Udaberriko Bertso Saioak” programak euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu nahi du eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak gure Hirian burutzen duen lana bultzatu nahi du.

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK – PROGRAMA

LARUNBATA, MAIATZAK 7
13:00 – Karmelo Plaza
Amets Arzallus
Nerea Elustondo
Beñat Gaztelumendi
Ohiana Iguaran

LARUNBATA, MAIATZAK 14
“Ez da kasualitatea”
Miren Amuriza
Ohiana Bartra
Onintza Enbeita
Alaia Martín

Garikoitz Otamendi (biolina) eta Arkaitz Bikandi (gitarra)

LARUNBATA, MAIATZAK 21
13:00 – Karmelo Plaza
Andoni Egaña
Fredi Paia
Ibon Ajuria
Julio Soto

OSTIRALA, MAIATZAK 27
“Bertso – Poteoa”
20:00 – 23:00 Santutxu auzoa
Jone Uria
Jon Maia
Arkaitz Estiballes

+ INFO: www.kulturabarrutik.eus