BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, “EL PEQUEÑO LIBRO DE LA SUPERACIÓN PERSONAL” JOSEF AJRAM KIROLARI ETA BURTSAKO TRADER KATALANAREN ARGITALPEN BERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte.

Bilbon, 2016ko maiatzaren 3an. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Josef Ajram kirolari eta burtsako trader katalanaren “El pequeño libro de la superación personal” (Ed. Alienta) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegun honetan, MAIATZAREN 5ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Argitalpena, pertsona anonimoek eta pentsalari handiek idatzitako ehun esaldi, aipamen eta esaera bilduma da. Esaldi horietan, muturreko probatan aritzen den kirolariak, enpresariak eta coachak bere erronkak eta helburuak lortzeko indarra eta motibazioa aurkitu ditu.

Orrialde bakoitzean, irakurleak esaldi bat, irudi bat eta egilearen azalpen bat aurkituko ditu. Aukeratutako glosa batzuk hauek dira, adibidez: Thomas Alba Edisonen “Ezinezkoa dela esaten dutenek ez ligukete trabarik eragin behar ahalegintzen ari garenoi”, edo Bill Nyeren “Zerbait ez dago ondo bizikleta estatikoan muntatzeko gimnasiora automobilez doan gizartean”, eta baita egile ezezagunen beste batzuk ere: “ametsak ameslaria hiltzen bada baino ez dira hiltzen”.

Aita siriarra eta ama espainiarra dituen Josef Ajramek (Bartzelona, 1978) aitaren aldeko aitonari zor dio bizikletan ibiltzen hasi izana. Bizikletarekin zenbait Titan Desert eta Andalucía Bike Race izenekoak egin ditu, mendiko bizikletan egiten diren proba gogorrenak, beste askoren artean.

Burtsako day traderra da, baina ezaguna da, batez ere, muturreko exijentzia duten kirol probetan parte hartzen duelako. Bere filosofia ez da irabaztea, ehuneko ehuna eman duela sentitzea baizik. Where is the Limit? eta Caltal bolsa sortu ditu, eta hainbat liburu idatzi ditu, “No sé dónde está el límite pero sí sé dónde no está” (Alienta, 2012) eta “Bolsa para Dummies” (Para Dummies, 2013), besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren hedapena duen gunea da.