BILBOKO UDALAK “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA” KONTZERTU DIDAKTIKOEN PROPOSAMEN BERRITZAILEAREN EDIZIO BERRIA JARRIKO DU MARTXAN OSTIRAL HONETAN

Egitaraua maiatzeko lau ostiraletan eskainiko da, Barrainkuako udaltegian, helduei zuzendutako hiru kontzerturekin eta OSTIRAL HONETAN familia guztiari zuzendutako batekin.

Kultura Sailaren ekimenaren helburua musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara ikus-entzule berriak erakartzea da. Saio guztiek sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak “Musika dibertigarria da” programaren edizio berria jarriko du martxan OSTIRALEAN, Maiatzaren 6an. Ekimen berezi horren helburua gure hiriko biztanleen artean musikarako eta, batez ere musika klasikorako, zaletasuna piztea da. Maiatzean, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, helduei zuzendutako hiru kontzertu didaktiko eta familia osoarentzat bereziki diseinatutako saio bat eskainiko ditu.

Izan ere, bederatzigarren ediziora heldu den kontzertu didaktikoen zikloaren helburu nagusia entzuleak musika klasikora –eta hainbeste jarraitzaile ez dituzten beste batzuetara– hurbiltzea, musika genero horren ezagutza eta gozamena bultzatuz, eta txikienen artean musika genero horretara ikus-entzule berriak erakartzea da.

“Musika dibertigarria da” egitaraua ostiral honetan, MAIATZAREN 6an, hasiko da, familia osoari eskainitako “Gaueko entziklopedia koxkorra” Euskarazko ikuskizunarekin. Pilarik gabe funtzionatzen duten jostailuzko musika-tresnekin egindako musika, estetika pop minimalista eta poesia sortzaileak osatutako letrak dira 2princesesbarbudes taldeak interpretatzen dituen abestien osagaiak. Ikuskizunak clowna eta objektuen antzerkia gure garaiko eta beste garai batzuetako abestiekin eta musika erritmo anitzekin uztartzen ditu. Horrez gain, “Gaueko entziklopedia koxkorra”, gauari buruz hitz egiten duten 13 abesti jasotzen dituen eta Helena Casasen irudiak dituen disko-liburua ere bada.

Bigarren kontzertu didaktikoa ostegunean, MAIATZAREN 13an, eskainiko da, arratsaldeko 19:30ean, eta protagonista Khantoria soka hirukotea izango da. Hirukotea klabezinak (Virginia Gonzalo), biolinak (Ander Berrojalbiz) eta biolak (Maider López) osatzen dute, eta “Klabezinbaloa lagunduz” ikuskizuna eskainiko dute. Existitu zela adierazten duten testigantzak dauden arren, ez da ilustrazio garaiko kamerako musika instrumentalaren partiturarik kontserbatu Euskal Herrian. Hala ere, musika kultuaren eta musika herrikoiaren alorretako teklarako iturriak kontserbatzen dira. Hori dela eta, eta garai hartako kamera musika gehiena teklarako musikan oinarrituz idazten zela jakinda, Khantoriak “Klabezinbaloa lagunduz” ikuskizuna aurkezten du, ikus-entzuleak XVIII. eta XIX. mendeen arteko euskal kamerako musikaren soinu mundu posible hartara hurbiltzeko helburuz.

MAIATZAREN 20an izango den hurrengo saioak lirikaren inguruko kontzertu pedagogikoa proposatzen du, Vodevil hirukotearen “Life is a cabaret” ikuskizunarekin. Ikus-entzuleak azken urteetan garrantzia irabazten ari den generora hurbiltzea bilatzen duen ikuskizuna da: Musikalera. Aukera bikaina genero horretako pieza ezagunenak formatu intimoan eta gertukoan gozatzeko, interpretazio kalitate bikainarekin, Iñaki Belaskok pianoan lagunduko dituen Leire Rivas sopranoarekin eta Adhara Martínez mezzosopranoarekin.

Kontzertu didaktikoen aurtengo edizioa MAIATZAREN 27an amaituko da, euskal musika herrikoiaren soinu eta musika-tresna tipikoei eskainitako proposamenarekin, Juan Mari Beltrán Hirukotearen gidaritzapean. Kontzertu horretan, Juan Mari Beltran musikologo eta euskal musika herrikoiak duen figura garrantzitsuenetakoaren eskutik, zenbait musika-tresnaren funtzionamendua eta jatorria ezagutuko ditugu: xirula, txistua, dultzaina, danbolina, txalaparta, Ttun-Ttuna, rabela edo alboka, besteak beste.

Kontzertu didaktiko guztiek sarrera librea izango dute aretoko leku guztiak bete arte.

EGITARAUA: MUSIKA DIBERTIGARRIA DA

MAIATZAK 6
18:00 2PRINCESESBARBUDES
“Gaueko Enziklopedia Koxkorra”
FAMILIARENTZAKO IKUSKIZUNA
(Euskaraz)

MAIATZAK 13
19:30 KHANTORIA
Klabezinbaloa lagunduz
Virginia Gonzalo: klabezina.
Ander Berrojalbiz: biolina.
Maider López: biola
(Euskaraz eta gaztelaniaz)

MAIATZAK 20
19:30 VODEVIL HIRUKOTEA
Life is a cabaret
Leire Rivas: sopranoa
Adhara Martínez: mezzosopranoa
Iñaki Belasko: pianoa
(Gaztelaniaz)

MAIATZAK 27
19:30 JUAN MARI BELTRAN HIRUKOTEA
Euskal Herriko musika eta soinu – tresnak
Juan Mari Beltran.
Ander Barrenetxea: perkusioa eta txalaparta 
Errege Belda: akordeoia
(Euskaraz eta gaztelaniaz)

LEKUA: Abando-Barrainkuako udaltegia
Sarrera dohainik. Leku kopuru mugatua. Leku guztiak bete eta gero ezin izango da kontzertura sartu.