TXURDINAGA ETA OTXARKOAGA ILUSIONISMOAREN ERDIGUNE BILAKATUKO DIRA HILAREN AMAIERARA ARTE, HOGEI MAGO, PRESTIDIGITADORE ETA ESKAPISTA INGURUREKIN, MAGIA TOPAKETEN HAMABIGARREN EDIZIOAN

Bilboko Udalak antolatu duen programak mago beteranoak eta magiaren munduan gero eta izen handiagoa lortzen ari diren gazteak elkartuko ditu, ikuskizun aukera zabala eskaintzeko, horien artean, ikus-entzuleen arteko pertsona biren hipnosia barne hartzen duen Jon Zabal euskal ilusionistaren ikuskizun berria.

Otxarkoagako Udaltegiak “Euskadiko eta Munduko izarren gala handia”, eta “Atera ezazu barruan daramazun magia!” Magia Amateurreko III. Lehiaketaren gala jasoko ditu. Azken horretan izena emateko epea zabalik dago oraindik MAIATZAREN 15era arte.

Txurdinaga auzoak emanaldi ikusgarrienak jasoko ditu MAITZAREN 29an, Kateatuta egonda urez betetako tanke batetik irten beharko duen Mago Sunek eskainiko duen eskapismo erronkarekin; eta Ismael Civiac fakirraren su jolasekin.

Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak ilusionismoaren barruti bilakatuko dira OSTEGUNETIK aurrera, Bilboko Udalak, Txurdinaga auzoko Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, antolatzen dituen Magia Topaketen hamabigarren edizioari esker. Topaketak hogei mago inguru bilduko ditu, gehienak gero eta izen handiagoa lortzen ari diren Estatu osoko gazteak, jende guztiarentzat eskainiko dituzten ikuskizun anitzekin, tailerrekin eta hitzaldiekin, hilaren amaierara arte, hainbat kaletan eta plazatan eta Otxarkoagako Udaltegian.

Aurreko edizioetan bezala, egitarauak oreka bilatu du ikus-entzuleekin harreman zuzena bilatzen duten kanpoko ikuskizunen eta, dituzten konplexutasuna eta ikusgarritasuna direla eta baliabide tekniko gehiago eskatzen duten barruko galen artean. Horrela, Otxarkoagako Udaltegiak programazioaren ikuskizun garrantzitsuenetakoa jasoko du MAITZAREN 20an, “Euskadiko eta Munduko Izarren Gala Handia”, hain zuzen ere.

Gala horretan Marsel Magoak, 25. Magia Kongresu Nazionalaren antolatzaileak, hartuko du parte, eta gainera aurkezle gisa ere arituko da. Berarekin batera, Eriz Magoa eta Amelie mago gazte madrildarra. Azken horrek, 2011n “une magikoak” nazio mailako saria eman zion ikuskizuna aurkeztuko du. Guztiak Enric Magooren aurretik arituko dira. Bartzelonako ilusionista beteranoak hiru hamarkada baino gehiago daramatza magiaren munduan. Nazioartean ezaguna da Frankenstein munstroaren pertsonaiarengatik. Pertsonaia horrekin Magiaren Munduko Txapelketa irabazi zuen Suitzan, oso zaila den espezialitatean, magia komikoan.

Kaleko ikuskizunei dagokienez, gehien itxaroten den ikuskizunetako bat, MAIATZAREN 29an topaketei amaiera emango diena izango da, eguerdiko 13:30etik aurrera, Garaiko Lorategien plazan, Mago Sunek eskainiko duen muturreko eskapismo erronka, hain zuzen ere. Euskal artista horren erronkek ikusgarritasuna gainditzen dute, eta edizio honetan erronka ur azpian egongo da. Mekanismoa xumea den arren, arrisku handikoa da, artistak urez betetako tanke batetik irtetea lortu beharko baitu, bertara lotuta eta kateatuta sartu ondoren. Ikus-entzuleak izango dira helburua lortzen duen ala ez ikusiko dutenak.

Egun horretan bertan, ikus-entzuleek Ismael Civiac aragoiarraren su ikuskizuna ere jarraitu ahal izango dute. “Fakir insolitoa” ikuskizun ikusgarria da, eta bertan, ikus-entzuleek, su mihi handiek artistaren gorputza zelan inguratzen duten edo bere ahoan suziak zelan pizten eta itzaltzen diren ikusi ahal izango dute.

MAGIAREN HISTORIA
Topaketen aurtengo edizioa ostegun honetan (MAIATZAREN 5ean) hasiko da Otxarkoagako Udaltegian, Iurgi Sarasa ilusionista profesionalak eskainiko duen hitzaldi – emanaldiarekin. Bertan ibilbidea egingo du zentzumenak engainatuz ilusioz betetzen duen artearen historiatik. Zetaren Ibilbideko trukoak, Estatu Batuetako Mendebaldeko tahurren tranpak, eta Egiptoko magia erakutsiko dira, eta baita zenbait objektu bitxi edo antzinakoak eta gaztelaniaz idatzitako lehenengo magia liburua (XVIII. mendea) ere. Ibilbidea magiaren sekretuetatik, zaleek erraz egiteko moduko zenbait joko ere erakutsiz.

Agertoki nagusia Udaltegia izango duen Otxarkoagako programazioan eskainiko direnak hauek izango dira: familia osoari zuzendutako “Emozioak” ikuskizuna aurkeztuko duen Madiber (MAIATZAREN 11n), antzerkia eta magia uztartzen dituzten David Blanco eta Asier Kidam “Mr White esan Alkazam” (MAIATZAREN 18an) ikuskizunarekin –euskaraz eta ingelesez–, Navarcadabra mago eta clownaren “Muérete de Magia” show dibertigarria (MAIATZAREN 21ean Ugarte Plazan) eta Jon Zabalen ikuskizun berria, “Basado en hechos reales” (MAIATZAREN 13an), ikus-entzuleen arteko bi pertsona hipnotizatuz amaituko den ilusionismo ikuskizun bitxia.

Txurdinagako programazioari dagokionez, aurten ere agertoki nagusiak Julian Gayarre Etorbideko plaza eta Garaiko Lorategien plaza izango dira. Ikusi ahal izango diren ikuskizunen artean Raúl Camagüey mago kubatarraren bi ikuskizun azpimarratu behar dira (MAIATZAREN 27an). Kubako Zirku Nazionalean prestatutako mago eta ilusionista kubatarra Italian bizi izan zen zenbait urtez, eta bertan hainbat sari eta aintzatespen lortu zituen. Oso ezaguna da, kaleko artista gisa, batez ere. Auzo horretako programazioa, Dramagiaren eta Toni La Salen “Famiglia Toronbolek” Italiatik egiten duen “bisitarekin” (MAIATZAREN 27an), Marsel Magoarekin (MAIATZAREN 28an), Eriz Magoarekin (MAIATZAREN 28an), eta Santanderreko Mago Xuso artistaren emanaldiarekin (MAIATZAREN 28an) osatuko da. Azken hori, Santanderreko Udalarekin dagoen kultur lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da. Aurten, hitzarmena Arte Eszenikoen alorrean zentratuko da.

Beste alde batetik, edizio honetan baita ere, Bizkaiko Ilusionismo Elkarteko eta la Bizkaiko Magia eta Ilusionismo Elkarteko (AVI+ AMIB) zenbait artistek “Magia Merkataritzara hurbilduz” ekimenean hartuko dute parte. Bertan, mago troupe batek Otxarkoagako (MAIATZAREN 10ean) eta Txurdinagako (MAIATZAREN 26an) zenbait leku bisitatuko ditu, bertan daudenak harrituta uzteko, euren magia trebeziekin eta jokoekin.

MAGIA LEHIAKETA
Hirugarren urtez jarraian, Magia Topaketek Zaleentzako Magia Lehiaketa antolatuko dute. “Atera ezazu barruan daramazun magia” goiburua eramango du, eta profesional izan barik, eszenatoki baten gainean magia efektu edo trukoren bat egiteko adina ezagutza eta praktika duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte. Interesatuek, 2 eta 10 minutu arteko iraupena duen bideoa bidali beharko dute, gutxienez bi magia efektu erakutsiz, www.kulturabarrutik/magia helbidera. Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea zabalik dago oraindik maiatzaren 15era arte.

Aukeratutakoek, MAIATZAREN 25ean, arratsaldeko 19:30ean, Otxarkoagako Udaltegian, egingo den ekitaldian hartuko dute parte. Bertan hiru sari emango zaizkie partaide hoberenei, Txurdinagako Merkatarien Elkartearen laguntzari esker. Gainera, aurten, ekitaldiak, iaz lehiaketaren irabazlea izan zen Camino Ibáñezek ekitaldi horretarako berariaz prestatu duen emanaldia jasoko du.

ERANSKINA: PROGRAMA

OTXARKOAGA

Maiatzak 5 Mayo, 19:30
Hitzaldia – Charla
¨Historia de la Magia de Forma Ilustrada¨
Hizlaria / Ponente: Iurgi Sarasa (Nafarroa)

Maiatzak 10 Mayo, 19:30
Kepa Enbeita plazako saltokiak
“Magia merkataritzara hurbilduz”. AVI eta AMIB

Maiatzak 11 Mayo, 18:00
Biblioteca Municipal / Udal Liburutegia (Otxarkoaga)
Madiber (Euskadi)
“Emozioak”. 60 min.

Maiatzak 13 Mayo, 19:30
Centro Municipal OTXARKOAGAko Udaltegia
Jon Zabal (Euskadi)
“Basado en hechos reales”. 90 min.

Maiatzak 18 Mayo, 19:30
Centro Municipal OTXARKOAGAko Udaltegia
David Blanco eta Asier Kidam (Euskadi)
“Mr. White esan Alakazam”. 60 min.

Maiatzak 20 Mayo, 19:30
“Euskadiko eta Munduko Izarren Gala Handia”. 90 min.
Marsel Magoa (Euskadi), Amelie (Madril), Eriz Magoa (Euskadi) eta Enric Magoo (Bartzelona).

Maiatzak 21 de mayo, 18:00
Ugarte plaza
Navarcadabra (Nafarroa)
“Muérete de Magia”. 60 min.

Maiatzak 25 Mayo, 19:30
Centro Municipal OTXARKOAGAko Udaltegia
Magia Amateurreko III. Lehiaketaren gala: “Atera ezazu barruan daramazun magia!”

TXURDINAGA

Maiatzak 26 Mayo, 19:30
Julián Gayarre Etorbideko eta Garaiko Lorategien plazako saltokiak
“Magia merkataritzara hurbilduz”. AVI eta AMIB

Maiatzak 27 Mayo, 17:00
Txurdinagabarri egoitza
Raúl Camagüey (Cuba)
“Magia para todos”. 50 min.

Maiatzak 27 Mayo, 19:30
Julián Gayarre Etorbideko plaza, 9
Raúl Camagüey (Kuba)
“Magia Negra”. 60 min.

Maiatzak 27 Mayo, 19:30
Garaiko Lorategien plaza
Dramagia eta Toni La Sal (Euskadi)
“La Famiglia Toronbole”. 50 min.

Maiatzak 28 Mayo, 19:30
Julián Gayarre Etorbideko plaza, 9
Marsel Magoa (Euskadi)
“Por Arte de Magia”. 60 min.

Maiatzak 28 Mayo, 13:00
Garaiko Lorategien plaza
Mago Xuso (Santander)
“Los Oscar de la Magia”. 60 min.

Maiatzak 28 Mayo, 19:30
Garaiko Lorategien plaza
Eriz Magoa (Euskadi)
“Emozioen Magia”. 60 min.

Maiatzak 29 Mayo, 12:30
Garaiko Lorategien plaza
Ismael Civiac (Aragoi)
“El Fakir Insólito”. 50 min.

Maiatzak 29 Mayo, 13:30
Garaiko Lorategien plaza
Mago Sun (Euskadi)
EL RETO: “Water Tank ”. 15 min.

+INFO:
94- 4 010 010
www.kulturabarrutik.eus
Facebook: kultura barrutik
Youtube: Bilbao Kultura