Pop-rock modalitatean, Frank eta The Puzzles taldeak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira.
Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteria zerbitzuak antolatutako Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 26.edizioa amaierara heldu da asteburu honetan. The Saurs (Bartzelona), The Wizards (Bizkaia) eta Music Komité (Kadiz) izan dira Pop-Rock, Metal eta elektronika, eta Beste Joera Batzuk modalitateetako irabazleak. Sailkatze fasean bezala, Bilborockek azkeneko faseko kontzertuak jaso ditu.
Epaimahaia musika arloko 15 adituk osatu dute (bost modalitate bakoitzeko) eta modalitate bakoitzean finalera heldu ziren 10 taldeetako irabazleen izenak aukeratzeko ardura izan du. Gauzak horrela, Pop-Rock modalitatean Frank (Gipuzkoa) eta The Puzzles (Kantabria) taldeak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira. Metal modalitatean, Highlights (Bizkaia) eta The Descent (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren saria jaso dute.