Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena OTSAILAREN 23tik MARTXOAREN 7ra luzatuko da. Hogei jarduera baino gehiago egongo dira Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta barruti horretako beste leku batzuetan.
Egitarauaren barruan, beste jarduera batzuen artean, “ipuin poteoak” egongo dira, narratzaileekin, bertsolariekin eta musikariekin, raguko –umorezko bakarrizketan oinarritutako denbora pasako jarduera japoniarra–, Carlo-Mô & Mr. Di konpainiaren esku egongo den clown ikuskizun bat eta umeei eta helduei zuzendutako ahozko narrazioko hainbat saio.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, barruti bakoitzean erreferentziazko ekimena eskaintzeko helburuarekin jarraituz, ahozko tradizioaren inguruko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren bigarren edizioa jarriko du martxan datorren OTSAILAREN 23an. Guztira, doako 26 jarduera eskainiko dira, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan, eta Barrutiko beste gune batzuetan.
Programazioa ASTELEHENEAN, OTSAILAREN 23an, hasiko da, jaioberriei eta 3 urte arteko umeei eta haien gurasoei zuzendutako oso ipuin saio bereziarekin. Saioaren helburua elkarren arteko maitasuna eta samurtasuna sustatzea eta indartzea da, ahotsaren, musikaren eta abestien bitartez. Euskaraz egingo den saio hori arratsaldeko 18:00etan hasiko da Castañoseko Udaltegian. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.
Beste urte batez, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS”, aisiarako jarduera izateaz gain, adin tarte guztietara zuzendutako prestakuntzarako eta sorkuntzarako ekimen gisa aurkezten da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egingo diren jardueren bitartez. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzeko profesionalak arituko dira, Itsaso Paia edo Beñat Vidal bertsolariak, Joxemari Carrere eta Félix Albo bezalako ipuin kontalari ezagunak, Alabazan taldeko kideak edo Hiromi Yoshida japoniarra, besteak beste.
RAGUKO JAPONIARRA
Hiromi Yoshida izango da, hain zuzen ere, helduei zuzendutako jarduera berezienetako baten protagonista, OTSAILAREN 28an (19:00etan) Matikoko Auzo Factory aretoan, euskaraz eskainiko duen raguko saioarekin. Ragukoa, jatorria XVII. mendean duen umorezko bakarrizketetan oinarritutako denbora pasa japoniarra da. Antzezlea belauniko dago kuxin baten gainean, kimono batez jantzita. Oraingo honetan, Tokion euskara ikasten hasi zen eta Euskadin 20 urte baino gehiago daramatzan Hiromi Yoshidak, ahozko arte japoniarra euskarazko eta gaztelaniazko testuekin uztartuko du, Axen Escaladaren, Arantzazu Maizen eta Maider Ibarguenen partaidetza ere baduen ikuskizun sortzailean.
Datozen bi asteetarako programazioak, aipatutakoaz gain beste jarduera batzuk ere jasoko ditu, mikro-kontakizun tailerrak eta sormena sustatzeko saioak, adin guztietarako eta umeentzako ipuin-kontalariak, ahozko narrazio ikuskizuna eta clown ikuskizun bat, “aWish”, Carlo – Mô & Mr. Di konpainia katalanaren eskutik.
Aurreko edizioan lortu zuen arrakasta handia ikusita, aurten ere “Ipuin poteoa” sartu da egitarauan. Proposamen horrek ahozkotasuna hurbildu nahi dio jende guztiari, ohikoak ez diren lekuetan ipuinak eta bertsoak eskainiz. Aurten, musikaz –Udal Txistulari Banda eta Trikitixa Bidebieta– lagundutako ibilbidea izango da, Moraza plazaren eta Funikularraren plazaren artean, eta Traukoko oinezkoen gunean, otsailaren 28an eta martxoaren 7an, larunbatez, eguerdiko 12:30etatik aurrera.
Artxandako Funikularrean bertan (mende bat betetzen duen urtean) eta inguruetan, saioak egingo dira martxoaren 1ean eta 8an, igandez, Hirian eta bere ingurunean hain entzuna den ondare elementu hau bezalako leku ezagun baina aldi berean ez ezagun horietan zer ezkutatzen den ikusteko. Horrela, martxoaren 1ean, “Beldurraren funikularra” izenburupean, ohikoa bezain lasaia izango ez den bidaia proposatzen da, beldurrezko istorioez lagunduta.
Saio horretarako, eta baita tailerretarako eta leku kopuru txikia duten beste jarduera batzuetarako, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.net webgunearen edo 94 401 00 10 telefono-zenbakiaren bitartez. Bide horien bitartez posible izango da, bi egun aurretik gutxienez, doako haurtzaindegi zerbitzua eskatzea, gurasoek, helduentzat prestatutako jardueretan parte hartu ahal dezaten.
Beste alde batetik eta auzo horietako elkarteak eta taldeak inplikatzeko helburuz, ipuinetan inspiratutako pintxo lehiaketa antolatu da, barrutiko “Auzoa berritzen” merkatarien Elkartearen laguntzarekin. Ipuin-pintxoak, elkarteko kide diren tabernetan eskainiko dira. Bertan, “ipuin” jangarri horiek dastatzeko eta baloratzeko aukera izango dugu. Sari banaketa, eta beste ezusteko batzuk, MARTXOAREN 7AN, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Irazabal–Matiko Auzo Factoryn egingo den amaiera ekitaldian izango dira.
AURRETIAZKO JARDUERAK
Programa hasi aurretik zenbait jarduera egin dira barrutian. Horrela, alde batetik, hilabete honetako lehenengo hamabostaldian, 2. barrutiko ikastetxe publikoetako (Viuda de Epalza, Zurbaranbarri, Zurbaran eta Uribarri) umeek eta Moraza plazako Gazteguneko gazteek, istorioak sortzeko tailer kolektiboetan hartu dute parte, euren pertsonaiei bizia emanez eta auzoetan lekutuz. Sorkuntza espazio horien emaitza gisa, istorio horiek eta dagozkien marrazkiak jasoko dituen liburua argitaratuko da, eta jardunaldietan zehar aurkeztuko den ikus-entzunezkoa egingo da.
Beste alde batetik, auzokideekin, otsailaren 11n, 12an eta 13an Zurbaranbarriko Udaltegian egin den eta BIHAR, ostegunean eta ostiralean Castañosekoan egingo den “Gogoratzen dut…” ekimenaren helburua, auzoarekin erlazionatutako oroimenak berreskuratzea da, Kultura Barrutiken Facebookeko gunera igoko den argazki batean jasotzeko.
AGENDA
23 FEBRERO
18:00 – 19:00 Castañoseko Udaltegian
“Egunik garrantzitsuena”
Haur eta guraso maitagarrientzako ipuin saioa
24 FEBRERO
18:00 – 19:00 Castañoseko Udaltegian. Liburutegian
“Geure kontuak” Umeentzako ipuin-saioa
19:00 – 20:00 Hogar de Jubilados de Zurbaranbarri
“Historias abiertas”. Espectáculo de Narración Oral para público adulto
25 FEBRERO
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko Udaltegian
“Itzalekin kontukontari” Sormen gunea
19:00 – 21:00 Centro Municipal Castaños. Salón de Actos
“Taller de microrrelatos- La Vida en pocas líneas”
Espacio creativo
26 FEBRERO
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko Udaltegia, Liburutegian
“Marilurrek 5722630 ipuin dakizki” Umeentzako Ipuin-saioa
19:00 – 20:30 Centro Municipal Castaños, Salón de Actos
“Tertulia literaria: Ignacio Aldecoa”
27 FEBRERO
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko Udaltegian
“Mundipurdiko ipuinak” Familia osoarentzako. ipuin-saioa
19:00 – 20:05 Centro Municipal Castaños, Salón de Actos
“aWish” Clown gestual. Espectáculo Clown
28 FEBRERO
10:00 – 13:00 Centro Municipal Castaños, Salón de Actos
Introducción a la Narración Oral. Espacio de reencuentro con los cuentos
12:30-14:30 Moraza enparantzatik Artxandako Funikular plazaraino
“Ipuin Poteoa”
19:00 – 20:00
Irazabal-Matiko AUZO FACTORYN “Japoniar ragukoa euskaraz”
Mintzaldia eta ipuin-saioa
1 MARZO
20:00 – 21:30 Funicular de Artxanda
“Un Funicular de Miedo” Espectáculo de Narración Oral para
público adulto
2 MARZO
19:00 – 20:00 CENTRO MUNICIPAL ZURBARANBARRI
La agresividad y el cuento infantil. Charla y coloquio
3 MARZO
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko Udaltegia
“The queen of kisses”. Sesión de cuentos infantiles en inglés
4 MARZO
18:00 – 19:00 Castañoseko Udaltegia, Liburutegian
“Nesken alde, Denon alde” Umeentzako ipuin-saioa
19:00 – 21:00 Centro Municipal Zurbaranbarri
“Taller de microrrelatos- La Vida en pocas líneas” Espacio creativo
5 MARZO
18:00 – 19:00 Zurbaranbarri Udaltegia, Liburutegian
“Printsesak, bai zera!” Umeentzako ipuin-saioa
18:00 – 19:00 Castañoseko Udaltegian
“Ipuinak BIraka” Sormen gunea
19:00 – 21:00 Irazabal-Matiko AUZO FACTORY
“D´Contar en casa” Actividad formativa
6 MARZO
18:00 – 19:00 Castañoseko Udaltegia, Areto Nagusian
“Izarren bitakora” Familia osoarentzako ipuin Saioa
19:00 – 20:00 Centro Municipal Zurbaranbarri
“Faros” Espectáculo de Narración Oral
7 MARZO
10:00 – 13:00 Centro Municipal Zurbaranbarri
Introducción a la Narración Oral
Espacio de reencuentro con los cuentos
12:30 – 14:30
Trauko kaleko oinezkoen gunea / zona peatonal de la calle Trauko
“Ipuin Poteoa” Sesión de Narración Oral para todos los públicos
18:00 – 20:00 Irazabal-Matiko AUZO FACTORY
Gala “Istorio BIziak”
12:00 – 14:00 Artxandako FUNIKULARrean
“Bilbao BIzirik” Sesión de Narración Oral para todos los públicos
+ INFO: www.kulturabarrutik.net / 94 401 00 10 / 010