BILBOKO ZIRKUITUAK ASTEAZKEN HONETAN HASIKO DU BERE HAMALAUGARREN EDIZIOA, APIRILAREN AMAIERARA ARTE EUREN ANTZERKI PROPOSAMENAK AURKEZTUKO DITUZTEN BERTAKO HAMAIKA KONPAINIAREKIN

“Erdaldun berrien kluba”, AED Elkarteak ekoiztu duen, Olatz Pagaldayk antzeztuko duen eta umorez beteta dagoen euskarazko bakarrizketak zabalduko du aurtengo edizioa asteazken honetan, Begoñako Barrutian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Bilboko Zirkuituak, programan jada beteranoak diren konpainiak eta lehen aldiz arituko diren Ane Lekanda eta Itxaso Gil bezalako antzezleak jasotzen ditu. Ibarrekolandako Arte Eszenikoetako Batxilergo Institutuko ikasle ohi horiek, 2014an estatu mailako emakume antzezle hoberenen Coca Cola Fundazioa – Buero Vallejo saria lortu zuten.

Talde amateurrei eta erdi-profesionalei euren lanak antzezteko aukera emateaz gain, Kultura eta Hezkuntza Sailak kultur eskaintzaren deszentralizazioan sakontzen du, bestelako proposamen eszenikoak heltzen ez diren auzoetan emanaldiak eskainiz.

BILBOKO Zirkuituaren XIV. edizioa martxan dago jada. Arte eszenikoen alorrean bertako taldeen (amateurren edo erdi-profesionalen) jarduera bultzatu nahi duen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ASTEAZKEN honetan emango dio hasiera urteko lehen faseari, apirilaren amaierara arte luzatuko den egitarauarekin.

 

Erdaldun berrien kluba”, Arrasate Euskaldundu Dezagun Elkarteak ekoiztu duen eta Olatz Pagaldayk antzezten duen euskarazko bakarrizketak zabalduko du aurtengo edizioa, Begoñako Udaltegian. Baina datozen asteetan beste hamar lan eskainiko dira, Otxarkoagako, Abando-Barrainkuako, Altamirako, San Frantziskoko, Basurtuko eta Errekaldeko udaltegietan, Solokoetxeko institutuan eta, berrikuntza gisa, Antzerkiaren Munduko Egunarekin bat etorriz, emanaldi bat eskainiko da BilbaoEszenan.

 

Ohikoa denez, edizio berri honetan Bilboko Zirkuituaren eszenatokira igoko diren konpainien artean, egitarauan jada ezagunak diren batzuk, Luna Llena, Totum edo Burbujas, eta antzerki zirkuitu honetan lehen aldiz parte hartzen duten beste batzuk ikusi ahal izango ditugu, horien artean Alanbike, Happy End, Artebi edo Ane Lekanda eta Itxaso Gil, Ibarrekolandako Arte Eszenikoetako Batxilergo Institutuko ikasle ohiak, 2014an nazio mailako emakume antzezle hoberenen Coca Cola Fundazioa – Buero Vallejo saria lortu zutenak, Carmen Pomberoren “Pater Matris” lanari esker. Antzezlan hori ikusi ahal izango da Bilboko Zirkuituan; apirilaren 17an izango da, Abando-Barrainkuako udaltegian.

 

Datozen hilabeteetarako aurreikusitako programazioaren barruan azpimarragarria da, baita ere, Artebi, Musika, Arte Eszeniko eta Ikus-Arteetako Bilboko Eskola, buru duen proposamena. Martxoaren 5ean Solokoetxeko Institutuan eskainiko den eta Antzerki Eskolen Jaialdiaren aurreko edizioan emakumeen antzezpen hoberenaren eta moldaketa hoberenaren sariak lortu zituen “Baile de huesos” antzezlana izango da.

 

UMORE UGARI

Hiruhileko honetarako proposamenen artean, ikus-entzulearen barrea sortzeaz batera, kontzientzia pixka bat astindu eta gaurkotasuna duten zenbait gairi buruz gogoeta egitea bultzatu nahi duten zenbait komedia daude. Hori da Hypoycondrias taldearen “Macho – Maris” antzezlanaren kasua, batez ere gizonezkoei zuzendutako show-a, autokritikarako deia izan nahi duena, euren hezkuntzan jaso zituzten kode matxisten kontra errebelatzen ahalegintzen ari diren eta emakumezkoekin berdintasuna lortu gura duten gizonezkoei eskainitako lana.

 

Komedia da, baita ere, baina komedia beltza, Happy End taldeak eskainiko duen “Suicidio en 55 minutos” ikuskizuna. Bertan, bikote bat krisialdian dago, eta kide biak jende aurrean euren buruaz beste egiteko prest daude. Hori dela eta, jende guztia euren buruaz beste egite hori ikustera gonbidatu nahi dute, une hori nolabaiteko ikuskizun bilakatzeko. Eta antzezpenaren munduan duten ildoari jarraituz, Luna Llena taldearen “Amigas… ¿para siempre?” lan berriak, eguneroko bizitzako egoerei buruzko komedia lehergarria proposatzen digu.

 

Berrikuntza gisa, Bilboko Zirkuituaren aurtengo edizioak emanaldi bat jasoko du BilbaoEszenan, Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroan, Antzerkiaren Munduko Egunarekin bat etorriz, martxoaren 27an. Izan ere, hilabete hauetan emakumeei zuzendutako tailerra ari da ematen BilbaoEszenan. Tailerraren helburua, historiak merezi duten garrantzia eman ez dien zenbait emakume berreskuratzea da. Horrela, pertsonaiari buruzko azterketa egingo da, testua edo dramaturgia sortzeko, hori eszenan garatzeko. Eszenan jartzea jende aurrean egingo da, “Históricas” izeneko ikuskizunean, Mama Crea taldeko Nuria Moranen zuzendaritzapean.

 

BALANTZEA

Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Baliabide Eszenikoen BilbaoEszena Zentroak antolatutako BILBOKO ZIRKUITUA programa, benetako aukera da sortzaile berriek eta antzerki eta dantza taldeek euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzez ditzaten. Halaber, Bilbon sortutako azken proposamen freskoenak ikusteko aukera hoberena da.

 

Duela hamarkada bat baino gehiago programa martxan jarri zenetik, hedatuz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Horrela, Denborarekin, egitaraua ia hiriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten barruko Arte Eszeniko eskaintza bakarra da.

 

BILBOKO ZIRKUITUA, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Gure hiriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukera eskaintzeaz gain, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizatzen ere laguntzen du.

 

Kultura eta Hezkuntza Sailak, programa honen bitartez, argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita konpentsazio ekonomikoa ere. Programazioak, euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko diren formatu txikiko antzezlanak jasotzen ditu. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak otsaileko, martxoko eta apirileko ASTEAZKEN, OSTEGUN eta OSTIRALETARAKO programatu dira, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da.

 

ZIRKUITUA PROGRAMA 2015EKO OTSAILA-APIRILA

 

OTSAILAK 18: “Erdaldun berrien kluba” (Olatz Pagalday) Begoñako udaltegian.

OTSAILAK 19: “Punto Medio” (Burbujas) Errekaldeko udaltegian.

OTSAILAK 27: “Perpetuum Mobilem” (Alanbike) Otxarkoagako udaltegian.

MARTXOAK 4: “Baile de huesos” (Artebi) Solokoetxe Institutuan.

MARTXOAK 5: “La mujer sola” (Beatriz Insa) Basurtuko udaltegian.

MARTXOAK 11: “Pensar en alto” (Totum) Begoñako udaltegian.

MARTXOAK 12: “Macho – Maris” (Hipoycondrias) Altamirako udaltegian.

MARTXOAK 26: “Lili y Marlen en Loop” (La dinámica eta Oh my god!) Otxarkoagako udaltegian.

MARTXOAK 27: “Historicas” (Mama Crea) BilbaoEszenan. Antzerkiaren Nazioarteko Eguna.

APIRILAK 15: “Suicidio en 55 minutos” (Happy end) Begoñako udaltegian.

APIRILAK 16: “Lili y Marlen en Loop” (La dinámica eta Oh my god!) San Frantziskoko udaltegian.

APIRILAK 17: “Pater matris” (Ane Lekanda) Barrainkuako udaltegian.

APIRILAK 23: “Amigas ¿para siempre?” (Luna Llena) Otxarkoagako udaltegian.

APIRILAK 24: “Erdaldun berrien kluba” (Olatz Pagalday) Errekaldeko udaltegian.

 

 

Funtzio guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

 

 

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net eta www.badbilbao.com