PETROS MÁRKARIS, ALMUDENA GRANDES, JOSÉ MIGUEL MULET EDO YASMINA KHADRA BEZALAKO IDAZLEAK IGAROKO DIRA BIDEBARRIETA KULTURGUNETIK BILBOKO LIBURU AZOKAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN

Bilboko Liburu Azokarekin elkarlanean, Bidebarrieta Kulturguneak hitzaldiak eta duela denbora gutxi hil den Ramiro Pinillari eskainiko zaion omenaldia jasoko ditu. Lehenengo jarduera BIHAR izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Petros Márkarisekin.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Bidebarrieta Kulturguneak, ostegun honetan ateak zabalduko dituen Bilboko Liburu Azokarekin elkarlanean antolatutako zenbait jarduera jasoko ditu ekainaren 11ra arte. Aurrerapen moduan, Bidebarrieta Kulturguneko ekitaldi aretoak, Azokak ematen duen Zilarrezko Luma 2015 saria jaso duen Petros Márkaris idazlearen hitzaldi bat jasoko du BIHAR.

Turkian jaiotako Petros Márkarisek Ekonomia Zientziak ikasi zituen Vienan eta Stuttgarten, eta ondoren Atenasera joan zen, eta bertan bizi da. Esan dudan bezala, telebistako gidoilari eta antzerkigilea da. Horrez gain, Greziako krisiari buruzko “La espada de Damocles” saiakera liburuaren egilea ere bada. Baina, Kostas Jaritos komisario greziar ironikoa protagonista duten polizia eleberriekin egin da ezagun. Bilduma horretako “Hasta aquí hemos llegado” azken lanarekin zabaldu du krisi greziar izugarrian girotutako sail arrakastatsua. Hitzaldiak sarrera librea izango du, Félix Linaresek aurkeztuko du eta aldibereko itzulpen zerbitzua izango du.

Ostegunean, EKAINAREN 4an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturgunea, duela denbora gutxi hil den Ramiro Pinillari eskainiko zaion omenaldi xumearen eszenatoki izango da. Bertan, Almudena Grandesek eta 1988tik “Frankfurter Allgemeine Zeitung” egunkarirako kultur korrespontsala den Paul Ingendaay idazle eta kritikari alemanak hartuko dute parte. Ekitaldia, kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak gidatuko du.

Ostiralean, EKAINAREN 5ean, Luis Alfonso Gámez kazetariak, janari osasungarria eta ekologikoa deitutakoari buruzko mitoak eta topikoak hankaz gora jartzen dituen “Los productos naturales ¡Vaya timo!” edo “Comer sin miedo” bezalako liburuen egilea den José Miguel Mulet dibulgatzaile eta ikerlari polemikoaren hitzaldia aurkeztuko du.

Hurrengo hitzordua EKAINAREN 9an izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, John Connolly idazle irlandarrarekin. Bere polizia eleberriengatik da ezaguna, Charlie Parker detektibea protagonista den lanengatik, batez ere. Bilboko Liburu Azokaren barruan egingo diren topaketa horiek EKAINAREN 11n bukatuko dira, Mohammed Moulessehol idazle eta militar ohi aljeriarraren emakumezko ezinena den Yasmina Khadrarekin. Une honetan gehien itzultzen den egile arabiarretako bat da, eta bere lanen artean Morituri, Las golondrinas de Kabul, El atentado eta bere azken eleberria, A qué esperan los monos, daude. Bi topaketa horiek aldibereko itzulpen zerbitzua izango dute.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.