ATAEk – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, antolatu du eta Maite Gastañaga artistak emango du, BilbaoEszenaren instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.
BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, kartoian oinarrituta elementu eszenografikoak eta tresnak egiten ikasteko 20 orduko ikastaroa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza Bilbaoeszenaren instalazioetan eskainiko da, ekainaren 22tik 26ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara.
Ikastaroaren helburua, material ekologikoa eta ekonomikoa den kartoiak eskaintzen dituen aukerak eta eszenografia batean sar daitezkeen elementuak edo giroak (erakusleihoak, azokak…) sortzeko elementuak egiteko hainbat teknika erakustea, eta kartoiaren erresistentzia eta hainbat forma sortzeko duen gaitasuna erakustea da.
Prestakuntzaren hartzaileak zuzeneko ikuskizunen arloko teknikariak, eszenografiako profesionalak, tresneria arduradunak, jantzigintza eta karakterizazio-teknikariak, Arte Ederretako, Arte Eszenikoetako, antzerki eskoletako eta Lanbide Heziketako ikasleak dira. Ikastaroa Maite Gastañaga artista eta diseinugileak emango du. Materialari buruzko prestakuntza teorikoa eta alde teknikoa eskainiko ditu. Alde teknikoan partaideek hizkiak eta zenbakiak, mahaitxo bat eta beste bolumen batzuk egin beharko dituzte kartoiarekin.
Ikastaroan 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da. Prezioa 125 eurokoa izango da (80 euro ATAEko bazkideentzat eta 100 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).
INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]