ERREKALDE AUZOAK, KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ANTOLATUTAKO ZIRKUALDEREN, ZIRKUKO ARTEEN JAIALDIAREN, SEIGARREN EDIZIOA JASOKO DU ASTEBURU HONETAN

Zirkualde” programak, zirkuko diziplinetan espezializatuta dauden baina antzerkiarekin, umorearekin, clown-aren jolasarekin edo dantza akrobatikoarekin fusioa egiten duten zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu Errekalde plazara, EKAINAREN 5etik 7ra.

Errekaldeko VI. Zirku Jaialdia Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen kaleko programazio deszentralizatuaren parte da, eta helburua Hiriko auzoetara antzerkia, musika, magia eta zirkua eramatea da, ikus-entzule guztientzako akrobaziekin, malabareekin eta umorearekin.

Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren seigarren edizioa jasoko du asteburu honetan (EKAINAREN 5etik 7ra). Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializatutako zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu auzoko plazara: hiru Euskal Herrikoak izango dira, bi Kataluniakoak, bat Andaluziakoa eta beste bat Frantziatik etorritakoa. Ekimenaren helburua, udan gure hiriko kaleak animatzea eta hiritarrei kaleko zenbait arte eszeniko mota hurbiltzea da, oraingo honetan, zirkuko arteetan oinarritutako programaren bitartez.

Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak jasotzen dira, ikus-entzule guztientzat, zirku tradizionalaren hoberena, akrobaziak, malabareak edo orekak, kaleko antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin edo aireko jolasekin uztartzen dituzten zazpi konpainiaren eskutik.

Programa, Dikothomia euskal konpainiaren “Spazi…O” ikuskizunarekin hasiko da OSTIRAL honetan, arratsaldeko 19:00etan. Zirku garaikide ikuskizuna da, eta pertsonaiek euren bizipenak erakusten dituzte, binaka egindako mugimenduen, orekaren, objektuen manipulazioaren eta aireko tekniken bitartez. Inaugurazio jardunaldiak Zen del Sur andaluziarren “Heian” ikuskizuna ere jasoko du. Ikuskizun horrek, zuzeneko musika, dantza akrobatikoa eta zirkua fusionatzen ditu, ikus-entzuleari indarrez eta sentsibilitatez kargatutako proposamena eskaintzeko.

Hurrengo egunean, LARUNBATEAN, leku berean, Errekaldeko Plazan, programazioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, bata bestearen ostean eskainiko diren hiru ikuskizunekin, Cia Sainete, Compagnie Yi Fan eta La Corcoles taldeen eskutik. Oso proposamen eszeniko desberdinak eskainiko dituzte, bainuontzi baten inguruko clown jolasa, sokaren gainean egindako orekak, edo La Corcoles talde katalanak eskainiko duen “Gris”, dantza-antzerki, keinu eta ikus-poesia ikuskizuna, dantza-antzerkitik landuta dagoen eta ikus-entzule guztientzat egokia den funanbulismo bakarrizketa.

“Zirkualderen” aurtengo edizioa IGANDEAN amaituko da, beste bi talderekin. Ikus-entzuleek ondo ezagutzen duten Malas Compañías talde bilbotarrak, protagonista txatarra izango den ikuskizun berria eskainiko du, izan ere, metalezko ontziak gora eta behera dabiltzan mundua irudikatzen du, guztia ere akrobaziarekin, umorearekin eta kaleko antzerkiarekin uztartuta.

“Zirkualderen” edizio honi Kataluniako Companya Jordi Bertrán izenekoak emango dio amaiera, “Strada” ikuskizunarekin. Txotxongiloak eta pailazoak dituen zirku emanaldia da, eta bertan Chaplin, Fellini… bezalako maisu handien funtsa jasotzen da. Zirkuaren arriskua eta poetika, txotxongiloen samurtasuna eta pailazoaren askatasun izaera espazio eszeniko berean elkartzen diren oinordetza artistikoa eta gizatiarra.

EGITARAUA / ERREKALDEKO VI. ZIRKU JAIALDIA, “ZIRKUALDE”

EKAINAK 5 JUNIO
19:00 DIKOTHOMIA (Euskal Herria) Spazi…O
20:00 ZEN DEL SUR (Andaluzia) Heian

EKAINAK 6 JUNIO
18:00 CIA SAINETE (Euskal Herria) Lo que nos dejaron
19:00 COMPAGNIE YI FAN (Frantzia) Gritando sin hacer mucho ruido
20:00 LA CORCOLES (Katalunia) Gris

EKAINAK 7 JUNIO
18:00 MALAS COMPAÑÍAS (Euskal Herria) Txatarra
19:00 COMPANYIA JORDI BERTRÁN (Katalunia) Strada