OTXARKOAGA AUZOAK PERTSONA NAGUSIENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN EDIZIO BERRIA JASOKO DU ASTEARTETIK AURRERA

ABENDUAREN 19ra arte luzatuko den Kultura eta Hezkuntza Sailaren programaren barruan, Bizkaiko eta Gipuzkoako pertsona nagusien zenbait elkartek eskainiko dituzten hainbat abesbatza emanaldi eta antzezlan jasoko dira.

Antzerki ikuskizunetara joateko beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako udaltegian.

Otxarkoagako auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTEARTETIK (abenduaren 9) aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Gipuzkoako pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde izango dira.

 

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak antolatzen du, eta Euskadiko Erretiratuen eta Pentsiodunen Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailen laguntza du.

 

Programa Asteartean, ABENDUAREN 9an, hasiko da, X. Abesbatza Astearekin. Abenduaren 13ra arte, Otxarkoaga – Txurdinagako, Boluetako, Zorrotzako, Trapagako, Durangoko, Lekeitioko, Santurtziko, San Adriango, Gernikako, Masustegiko eta Sopelako abesbatzek hartuko dute parte, eta, amaitzeko, The Upper Room gospel bikotearen kontzertua izango dugu. Emanaldi guztiak 19:30etan hasiko dira, 18:30etan hasiko den 13ko kontzertua izan ezik, eta Otxarkoagako udaltegian izango dira. Sarrera librea izango da.

 

Ondoren, abenduaren 15etik 19ra, XIII. Antzerki Astea ospatuko da. Bertan, Txurdinaga – Otxarkoagatik, Errenteriatik, Durangotik eta Gernikatik, etorritako taldeek hartuko dute parte. Amaitzeko, ikus-entzule guztiei zuzendutako “Tenemos que hablar” umore ikuskizuna eskainiko du Kolectivo Monstrenkok. Antzezlanak arratsaldeko 19:30etan izango dira, Otxarkoagako udaltegian, baita ere.

 

Antzerki programazioa astelehenean, abenduaren 15ean, hasiko da, Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteko BETI GAZTE Antzerki taldeak eskainiko dituen “El fotógrafo” eta “Secreticos de confesión” lanekin; ondoren, Errenteriako Beti-Bizkor Kultur Elkarteko AUXARDI Antzerki Taldeak “Madalena 22” eskainiko du, abenduaren 16an. Asteazkenean, abenduaren 17an, Durangoko pertsona nagusien Udal Zentroko GORATAGORA Antzerki Taldearen “La bodeguilla” ikusi ahal izango da, eta ostegunean, abenduaren 18an, Gernikako Erretiratuen Elkarteko Gure Arbola Zaharra Antzerki Taldearen txanda izango da, “Sólo será una noche” lanarekin.

 

Zikloari amaiera emateko, ostiralean, abenduaren 19an, Gasteizko Kolectivo Monstrenko taldeak, ikus-entzule guztiei eskainitako “Tenemos que hablar” umore ikuskizuna eskainiko du. Talde hori Txubio Fernández de Jáuregui, Ion Elola, Andrés Bezares eta Jasón Guerra euskal antzezleek osatzen dute. Umore absurduaren eta zorakeriaraino barregarriaren bitartez, “Tenemos que hablar” lanean eguneroko komunikazio falta intimoenari buruz hitz egiten du, ikus-entzuleak eszenografiaren beraren parte izanik.

 

Antzerki ikuskizunetara joateko beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako udaltegian. Biak ere Pau Casals Etorbidearen, 19. zenbakian daude. Emanaldi guztiak Otxarkoagako Udaltegian izango dira.

 

 

ERANSKINA / PROGRAMA:

NAGUSIENTZAKO XIII. ABESBATZA ASTEA

 

OTXARKOAGAKO UDALTEGIA (Pau Casals Etorbidea, 19-Bilbo) / ORDUA / HORA: 19.30

Asteartea 9

“Beti Gazte” – Otxarkoaga-Txurdinaga-Bilbo

Bolueta – Bilboko Elkarteko Abesbatza

“Mikel Deuna” – Zorrotza

 

Asteazkena 10

“Mendipe” – Trapaga

“Izar Gaztea” – Durango

“Eguzki Lorea” – Lekeitio

Osteguna 11

“San Jorge” Erretiratuen Elkarteko Abesbatza – Santurzi

“Gure Kabi” Abesbatza – San Adrian – Bilbo

“Gure Arbola Zaharra” – Gernika

Ostirala 12

“San Gabriel” Elkarteko Abesbatza – Bilbo

“Lagun Artea Abesbatza” – Sopela

“Otxarkoaga” Abesbatza Taldea – Bilbo

Larunbata 13

ORDUA / HORA: 18:30

The Upper Room bikotearen gospel kontzertua

IKUS-ENTZULE GUZTIENTZAT

 

NAGUSIENTZAKO XIII. ANTZERKI ASTEA

OTXARKOAGAKO UDALTEGIA (Pau Casals Etorbidea, 19-Bilbo)

 

Astelehena 15

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteko BETI GAZTE Antzerki taldea. “El fotógrafo”, “Secreticos de confesión”. Ordua: 19:30etan.

 

Asteartea 16

Errenteriako BETI-BIZKOR Kultur Elkarteko AUXARDI Antzerki Taldea. “Madalena 22”. Ordua: 19:30etan

 

Asteazkena 17

Durangoko pertsona nagusien Udal Zentroko GORATAGORA Antzerki Taldea. “La bodeguilla”

Ordua: 19:30etan

 

Osteguna 18

Gernikako Erretiratuen Elkarteko GURE ARBOLA ZAHARRA Antzerki Taldea. “Sólo será una noche”. Ordua: 19:30etan

 

Ostirala 19

IKUS-ENTZULE GUZTIENTZAKO umore ikuskizuna Kolectivo Monstrenkorekin. ”Tenemos que hablar“. Ordua: 19:30etan

 

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net helbidean