BILBOKO LIBURUTEGI SAREAK BAT EGINGO DU ASTEAZKENEAN EUSKARAREN EGUNAREN OSPAKIZUNAREKIN, JENDE GUZTIARI ZUZENDUTAKO JARDUERA BEREZIEKIN

Goizeko 11:00etan bertso saioa antolatu da Bidebarrietako Liburutegian, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza bertsolariekin.

Horrez gain, “Euskaraz Irakurtzen” lehiaketak, irakurleek gehien atsegin izan dituzten euskarazko liburuak azpimarratuko ditu.

Bilboko Liburutegi Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu datorren ASTEAZKENEAN, abenduaren 3an, ospatuko den Euskararen Eguna dela eta. Alde batetik, bertsolari saioa egingo da Bidebarrietako Liburutegian, abenduaren 3an bertan, goizeko 11:00etatik aurrera. Bertan, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza bertsolari ezagunek hartuko dute parte. Saioa jende guztiarentzat zabalik egongo da, leku guztiak bete arte. Gonbidatutako euskaltegietako ikasleak bertara hurbilduko dira.

Horrez gain, ”Euskaraz Irakurtzen” lehiaketa ere antolatuko da. Lehiaketa horretan sariak zozketatuko dira Udal Liburutegi Sarearen blogean, partaideek gehien atsegin izan duten euskarazko liburuari buruz jasotzen diren iruzkinen artean. Iruzkin horietan, liburu horren irakurketa gomendatzeko zergatia ere adierazi beharko da. Iruzkinak helbide honen bitartez bidali beharko dira: www.bilbao.net/blogs/bibliotekak.

“Euskeraz Irakurtzen” lehiaketak hiru kategoria izango ditu: A kategoria, 7 eta 11 urte arteko umeentzat; B, 12 eta 16 urte arteko gazteentzat; eta D, 17 urtetik gorako partaideentzat. Kategoria bakoitzak, 2014ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan gehien saldu diren lanez osatutako liburu bik eta musika CD batek osatutako opari sorta jasoko du.

Izena emateko epea abenduaren 3an bertan zabalduko da, eta urtarrilaren 3ra arte bidalitako iruzkinak onartuko dira. Zozketa Bidebarrietako liburutegian egingo da urtarrilaren 9an. Oinarriak liburutegien blogean eta webgunean kontsultatu ahal izango dira: www.bilbao.net/bibliotecas.

Euskararen Egunaren helburua hainbat ekimenen bitartez gure hizkuntzaren erabilera zabaltzea da. Bilboko Udal Liburutegi Sareak umeei eta gazteei zein helduei zuzendutako hainbat kultur jarduera antolatzen ditu urte osoan zehar, euskaraz batez ere, gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko eta euskaraz idatzitako literatura irakurtzera animatzeko.