BILBAOESZENAK, ESZENAKO PROFESIONALEI ZUZENDUTAKO VIDEO MAPPING-ARI BURUZKO PRESTAKUNTZA TAILERTXORAKO IZEN EMATEA ZABALDU DU

ATAErekin batera antolatutako prestakuntza espezializatua abenduaren 16an eskainiko da, eta 2D eta 3D animazioa eszenan aplikatzeko teknika berri horretan sakonduko du.

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak eta Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE), “Video Mapping”-ari buruzko tailer espezializatua antolatu dute. Tailertxoa Bilbaoeszenaren instalazioetan eskainiko da, abenduaren 16an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

 

Ikastaroa, “Tailertxo teknikoak” izenekoen barruan sartzen da. Tailertxo horiek, zuzeneko ikuskizunetako profesionalei zuzendutako oinarrizko zenbait tresnari edo teknikari buruzko ezagutza zehatzak bertaratzen direnen esku jartzera bideratutako ekimena dira, denbora tarte laburrean eta oso prezio merkean.

 

25 pertsonak parte hartu ahal izango duten ikastaroa Fabián Morales Sánchezek eskainiko du, eta 10 euroko prezioa izango du ATAEko bazkideentzat eta Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat eta 15 eurokoa gainerako guztientzat.

 

Mapping delakoa animazio arloan dagoen teknika berria da. Duela gutxi arte, 2D eta 3Dko animazioak pantaila laukizuzen zurien gainean baino ez dira proiektatu izan. Gaur egun posible da hiru dimentsioko edozein euskarriren gainean proiektatzea, software espezifikoa erabilita. Efektu bisual anitzetatik hasita mugimendu eta hainbat dimentsio ilusioa sor dezakegu, arte eszenikoen ikuslearen pertzepzioarekin jolastuz.

 

INFORMAZIOA:

 

ATAE

Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao

T: 94 401 42 48

M: 615 731 729

Mail: [email protected]

 

BILBAOESZENA

Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao

T: 94 433 49 95

Mail: [email protected]

 

 

www.bilbao.net