MIREN AGUR MEABEK, AURORA LUQUEK ETA ANTONIO PRAENAK BILBAOPOESIAN PARTE HARTU DUTE “LOS CUERPOS ESCRITOS” ERREZITALDIAREKIN

  • BILBAOPOESÍA datorren ostegunera arte, martxoaren 24ra arte luzatuko da.

(Bilbon, 2022ko martxoaren 18an).- BILBAOPOESÍAK atzo arratsaldean, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, gaur egungo literaturako hiru izen handi bildu zituen: Miren Agur Meabe, azken Poesiako Sari Nazionala; Aurora Luque poeta eta itzultzailea; eta Antonio Praena poeta eta teologoa, Jaialdiaren 23. edizioaren barruan, “LOS CUERPOS ESCRITOS” izeneko errezitaldian,  non aditza poesian, gorputzean eta azal idatzian irudikatuko zen.

Miren Agur Meabek helduentzat zein haur eta gazteentzat idazten du. Besteak beste, Kritikaren Saria jaso du, 2001 eta 2011 urteen artean “Azalaren kodea” eta “Bitsa eskuetan” poema-liburuengatik; Gazte Literaturako Pemio Euskadi saria hiru aldiz; eta Espainiako Poesiaren Sari Nazionala 2021ean “Nola gorde errautsa kolkoan” poema-liburuarengatik.

Aurora Luque poeta eta poesia itzultzailea da, grekoko irakasle, artikulugile, editore eta “Generación del 27” Zentroko zuzendari gisa lan egin zuen 2008tik 2011ra. Gaur egun poesian bakarrik aritzen da: idazketa, itzulpena eta kritika.

Antonio Praenak “Historia de un alma” liburuagatik, Jaime Gil de Biedma Saria, Andaluziako Kritikaren Saria eta Valenciano de la Crítica saria jaso zituen 2018an. 2020an, bere lanak  “Cuerpos de Cristo” Emilio Alarcos Poesia Saria jaso zuen. 

Elkarrekin, irakurri eta hitz egin zuten poesia erabateko protagonista izan zen hitzorduan.

BILBAOPOESÍA datorren ostegunera arte, martxoaren 24ra arte luzatuko da.

  • Jaialdiaren txostena eta eskuragarri dauden materialak esteka honetan kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus