BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA MARTXOAREN 21ETIK (ASTELEHENA) 27RA (IGANDEA)

(Bilbon, 2022ko martxoaren 18an).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, martxoaren 21etik (astelehena) 27ra (igandea), hitzordu hauek izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

  • Martxoak 24, 19:00etan.   Begoñako Udaltegia. 

Hamaika Teatro – La sirena varada
Pertsonaia-talde batek errealitate desengainagarri eta mingarritik ihes egin nahi du, bere babeslekua sortuz: bizitza berri bat asmatzeko lekua, diziplinarik gabekoa, irudimenaren ahalmenari bakarrik men egiten diona. Baina, maitasuna agertzen denean, dena aldatuko da errealitate gordinarekin talka egiten duen mundu irreal honetan.

ZINEMA

FANT

FANTeko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 28. edizioa maiatzaren 6tik 14ra ospatuko da. Jaialdiaren aperitibo gisa, PreFANTen zikloaz gozatzea proposatzen du.

  • Martxoak 24. Gólem-Alhóndiga Zinema

 “Frankenstein”, zuzendaria: James Whale

Klasikoa klasikoen artean. Kultuzko film honetan, Henry Von Frankenstein doktoreak esperimentu beldurgarri bati ekin dio: gizaki berri bat eraikitzea, gorpu zatietatik abiatuta. Fritz morroiaren laguntzarekin, herriko hilerrietan sartzen da gauez, behar dituen atalak ateratzeko. Ez daki, ordea, bere esperimentuan erabili duen garuna kriminal batena izan zela.

EUSKAL FOLKLOREA 

DANTZA PLAZETAN

DANTZA PLAZETAN” ekimenarekin, hiriko plazek tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. Programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei

  • Martxoak 26, 20:00etan: Erromeria Santiago Plazan (Ibaiondo) Salbatzaile Dantza Taldearekin.  

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, aldi baterako erakusketen zikloak hainbat erakusketa ibiltari eskainiko ditu udazkenean zehar auzoetako Udaltegietan zehar.

  • Aste osoan.

San Inazio Ibarrekolandako Udaltegia – Beart Elkartea – Margoa  

25 urte Bergarako arte elkarte bezala eta 250 urte margoari lotuta jarraitzen duen herri baten tradizioa bizirik mantentzen jarraitzen du Beart Elkarteak.

Begoñako UdaltegiaAna Isabel Portillo – Nire bizia kolorea zenean / Cuando mi vida era el color  Margoa 
Ana Isabel Portillo Bizkaiko Begisare Elkarteko kidea da. Berak dioen bezala, “ikusmena oso urrituta ere, ez zait itzali sortzeko gogoa. Nire bizia kolorea zen, baina ez zait itzali margotzeko gogoa”.

Centro Municipal de San Francisco – Marta García SusoRedescubrimientos – Argazkigintza

Artistak bahearekin irudiak eraldatzen ditu, desegiten ditu eta berreraikitzen ditu erreferentea galduta. Emakume artistek osatzen dute artista gidatzen duten haria, birritan txarto tratatuak, gizartearen aldetik eta Artearen Historiak ahazturik. Gentileschi, Blanchard edo Mendieta artistekin topaketa berria aitzakia da emakume artisten iraganeko eta egungo ikusezintasunaz solasa abiatzeko. “Bizian absente bagaude, nola lortuko dugu presente egotea heriotzaren ostean?”

Errekaldeko Udaltegia José Paredes Matías  – Lorratzak / Huellas – Margoa  

Iraganaren aztarnak helarazten dituzten objetuekin osatzen da erakusketa hau. Erakusketa honetan, artistak gonbidatzen zaitu giltzarrapo herdoilduak irekitzera, antzinako ateak igarotzera, gordetzen dituzten istorio eta sekretuak irudikatzera…Funtsean, bidaia hau berarekin egitera, denboran trabatuta geratu diren autoekin

Abandoko Udaltegia – Javier Lesaka – Margoa 
“Bere burua aditzen ez duenak, bilatu egiten du, jakin nahi du, auzitan jartzen ditu gauzak, konprenitzeko irrikaz, baina hitz soilek ez dute asetzen haren egarria, hor behean ilun dagoelako eta segundo bat baino ez baita geratzen ikusteko. Gomuta bakarrik, argi izpi soil bat, sentsazio bat iritzi bezain laster badoana, amairik gabeko borroka baten emaitza urria. Behin bateko erantzuna nahi dut, azken egia, berriro ere galdetu beharrik ez izateko, baina den guzti erraldoi baten ezdeuskeriak baizik ez ditu jasotzen, beleak, gogorarazten dutena gaitzak ez duela sendabiderik, beste milaka misterio gordetzen dituen misterio baten lorratz nahasiak”.

LITERATURA

BILBAOPOESÍA

BILBAOPOESÍAren 23. edizioa aste honetan hasiko da. Jaialdiak martxoaren 24ra arte luzatuko da, eta, hala, bertsoz eta poesiaz beteko du hiria. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusia lehen mailako poeten presentziaz gozatzeko eszenatoki bihurtu da, bai Estatuan, bai nazioartean, kalitatezko literatur izen eta proposamenez gozatzeko.

  • Martxoak 21, 19:00etan: Poesiaren Nazioarteko Eguna. BILBAOPOESÍA jaialdiko hitzordu nagusietako bat programatu du. Ekitaldian Ida Vitale eta Bernardo Atxaga arituko dira.
  • Martxoak 22, 19:00etan: Alberto San Juanek, ibilbide luzeko aktorea eta Animalario konpainiaren sortzaileak, “Te quiero, Benedetti, (La patria y el exilio)” proposamena aurkeztuko du, Fernando Egozocuerekin, Benedettiri omenaldi berezia. 
  • Martxoak 23, 19:00etan: Belar Ostoak: Walt Whitman” errezitaldia. Bertan Amaia Lasa, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Dani Venegas, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola arituko dira. Loraldia jaialdiarekin kolaborazioa.
  • Martxoak 24, 19:00etan: “Los nuevos novísimos” errezitaldia Paula Antía Rey, Oihana Arana, Rosa Berbel, Carlos Catena Cózar eta Mario Obrerorekin.

MUSIKA

BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE

Betiko musika eskainiko digu programa honek Otxarkoaga auzora, hainbat estilorekin: boleroak, Ebroko Erriberako herri gaiak, habanerak edo otxoteak.

  • Martxoak 26, 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

Ea Laukotea – Behotsik Orkestrako Hari Laukotea

Harizko laukotea Behotsik orkestrako kideek osatzen dute, eta formatu txikiko kontzertu bat eskainiko dute, askotariko errepertorioarekin eta jende askorentzat eskuragarri dagoena.

TXITXARRILOS

Txitxarrillo indartsu itzuli dira igande-arratsaldeak dantzaren inguruan Bilboko Casillako pabiloira. Ordu erdiko atsedenaldiarekin, tokiko dantza-orkestra entzutetsuenak izango dira.

AISIALDIA

-BIDAIARIEN TXOKOA – RINCÓN DE LA GENTE VIAJERA

“Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera” hainbat bidaiariren esperientziak jendeari hurbiltzea du helburu, bidaiei eta abenturei buruzko ikuspegi hurbil eta desberdina emanez, ikus-entzunezko hitzaldi eta proiekzioekin.

  • Aste osoan. Santutxuko Udaltegian.

 “Santutxu mirando al mundo”, Cristina Maruri.
Bilbotar argazkilari-idazlearen erretratu-bilduma, adin, arraza eta kultura guztietako pertsonen aurpegiak erakusten dituena, diren pigmeoak, etiopiarrak, nepaldarrak…). Gehienak, haien artean, oso bizimodu gogorra eta are krudela ere izandako gizakiak. Asmoa da “adieraztea gizaki guztiok garela oso antzekoak eta bereizten gaituen gauza bakarra aukerak direla.”

SEGURTASUN NEURRIAK

  • Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da barrualdean antolatzen diren ekitaldi guztietan.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus