LARUNBAT HONETAN HASIKO DA “MUSIKAUZO”, MAIATZEAN ETA EKAINEAN HIRIKO BARRUTI GUZTIAK FANFARREEN ETA KALEKO MUSIKA BANDEN ERRITMOZ BETEKO DITUEN BILBOKO UDALAREN EKIMENA

DJak, trikitixa, marching band-ak, dantzaldietako orkestrak, fanfarreak eta batukada edo funki taldeak, 63 emanaldi eskainiko dira ekainaren amaierara arte, ostiraletan eta larunbatetan, batez ere.

 

Larunbat honetan emango zaio hasiera Bilboko Udalak antolatzen duen “Musikauzo” programaren beste edizio bati. Ekimen horrek fanfarreaz eta kaleko musikaz beteko ditu Hiriko barruti guztiak, ekainaren amaierara arte. Programazioari hasiera ematearen arduradunak, goizez eta arratsaldez Txurdinagako Artazuriñe plaza animatuko duten Adiskideak eta Crazzy Jazzers taldeak eta 12:30etik aurrera Indautxun arituko diren La Casa de la Troula izango dira. Horrez gain, 14:00etan, Maiatzaren 2ko kalean txalaparta eta musika elektroniko saioa egongo da.

Udaberri honetan ere hitzordua izango dugu fanfarre klasikoaren soinuekin eta animazioarekin, erritmo garaikideagoak dituzten nazioarteko bandekin, folk musikarekin, jazzarekin, marching band ezagunekin edo euren emanaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituzten perkusio banden algarekin. Guztira 63 emanaldi, musikaz eta jaiaz kalean gozatzeko Hiriko barruti guztietan.

Musikauzoko edizio honetan Hiriko ia berrogeita hamar musika taldek hartuko dute parte. Hauek, besteak beste: Euskotarrak Abesbatza, Arangoitiko Batuke Bulegoa, Deustuko Gaiteroak, Deustuko Fanfarrea, Belle & Blue Orkestra, Orkresta, La Casa de Troula, Trikitixa Trikileku, Trikitixa Bidebieta, DJ KI, Dixiemuleando, Ardoa Barrura, Sugarri, Molto Vivace Brazztet, Crazy Jazzers, Bitxo Do Samba, Dunbots Fanfarrea, Tarumba Percusión, Ku-Klux, Gazte Leku, Guretzat Fanfarrea, The Flanagans, Bilboko Gaiteroak, Gaztediko Txistulariak, Adiskideak, eta baita Txistulari Bandak eta BilbaoMusikako beste talde batzuk ere.

AGENDA (MAIATZA)

MAIATZAK 5
12:00etan ADISKIDEAK, TXURDINAGA (Artazuriñe Plaza)
12:30ean LA CASA DE TROULA, INDAUTXU KALEA
14:00etan TXALAPARTY (SAN FRANTZISKO)
16:00etan CRAZY JAZZERS, TXURDINAGA (Artazuriñe Plaza)
MAIATZAK 10
18:00etan EUSKOTARRAK ABESBATZA (ARANGOITI)
19:00etan BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (ARANGOITI)
MAIATZAK 11
19:30ean ARANGOITIKO BATUKE BULEGOA (ARANGOITI)
MAIATZAK 12
12:00etan BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (ZABALA)
19:30ean DISKODANTZA (ZABALA)
20:30ean ORKRESTA (ARANGOITI)
MAIATZAK 13
11:00etan DEUSTUKO GAITEROAK (ARANGOITI)
MAIATZAK 18
19:30ean GURETZAT, ZURBARANBARRI (Iturriondo plaza)
MAIATZAK 19
12:00etan BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (BUIA)
19:30ean THE FLANAGANS (MIRIBILLA)
22:30ean DJ KI (TXURDINAGA)
MAIATZAK 20
11:00etan ARDOA BARRURA FANFARREA (OTXARKOAGA)
MAIATZAK 25
19:00etan BILBAOMUSIKAKO TRIKI TALDEA (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)
20:00etan KU-KLUX (URETAMENDI)
MAIATZAK 26
12:00etan BILBAOMUSIKAKO TXISTU TALDEA (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)
13:00etan BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (SAN ADRIAN)
18:00etan GALEA ORKESTRA (SAN ADRIAN)
18:00etan TRAKA MATRAKA (SOLOKOETXE)
19:00etan TARUMBA PERCUSIÓN (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)
19:30ean DISKODANTZA (SOLOKOETXE)
20:30ean JAUZI TA JO TALDEA (CASILDA ITURRIZAR PARKEA)

Ordutegiei eta programazioari buruzko informazio osoa helbide honetan: www.kulturabarrutik.eus