FANT LABURREAN sekzioko filmak 3.000 euroko Film Labur onenaren saria jasotzeko lehiatuko dira. Horrez gain, epaimahaiak beste bi sari emango ditu: Nazioarteko Film Labur Onenaren 3.000 euroko saria eta 2.000 euro jasoko dituen Euskal Film Labur Onenaren saria.
Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 24. edizioa 20:00etan hasiko da Campos Antzokian, zine aretoetara ekainaren 1ean helduko den gaur egungo lan zirraragarrienetako batekin, Johannes Roberts zinegile britainiarraren “Los extraños: Cacería nocturna” filmarekin.
Aurten ere, film laburrak presentzia azpimarragarria izango du Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 24. edizio honetan, FANT LABURREAN bi saiorekin, bihar eta larunbatean, eta horiei Panorama Laburrean saioa gehitu behar zaie. Ohikoa denez, biharko, OSTIRALEKO, saioa, euskal zinegileek egindako film laburrei egongo da eskainita, gaueko 23:00etatik aurrera, Campos Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren amaieran, eta lehiaketarako FANT LABURREAN sekzioaren barruan.
Lehiaketara aurkeztuko diren euskal film laburren erakusketak bi ordu baino pixka bat gehiago iraungo du, eta inaugurazioko filma amaitu ondoren hasiko da. Oraingo honetan inaugurazio ekitaldiko filma gaur egungo lan zirraragarrienetako bat izango da, Estatu osoko zine-aretoetara datorren ekainaren 1ean helduko den Johannes Roberts zinegile britainiarraren “Los extraños: Cacería nocturna” filmaren Bilboko premierea.
Horrez gain, inaugurazio ekitaldiak, “Gremlins” edo “El chip prodigioso” lanen arduraduna izan den Joe Dante zine zuzendariaren presentzia izango du. Zinemaldiaren ohorezko saria jasoko du, FANTastikoaren Izarra. Gero eta indar gehiago hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA saria ere bihar emango zaio bere lehenengo film luzea, “Errementari” (2018), estreinatu berri duen Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari.
EUSKAL FANT LABURRA gaur goizean aurkeztu da Bilbon, sekzio horretan lehiatuko diren zinegileetako batzuen presentziarekin. Horrela, hauek egon dira bertan: David Pérez Sañudo, Alessandro Novelli, Aritzeder Arregui, Javier Arriaga, Aritz Elguezábal Totoricagüena, Laura Silva, Ernesto Báez, Joshua Duran eta Aitzol Saratxaga. Zinegileekin batera, Justo Ezenarro FANTeko zuzendaria egon da.
Euskal zinegileek lehiaketara aurkeztuko dituzten 11 lanak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpi-tituluekin, Campos Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren eta filmaren ondoren. Ikusi ahal izango diren film laburrak hauek dira:
– “Aprieta, pero raramente ahoga”, David Pérez Sañudo
– “Contact”, Alessandro Novelli
– “El duelo”, Aritzeder Arregui
– “Ejecutor”, Javier Arriaga
– “June”, Arantza Ibarra Basañez
– “La noche de las sombras”, Aritz Elguezábal Totoricagüena
– “Pink Milk”, Laura Silva
– “Revolution (What´s Going on?)”, Two Maniacs (Ernesto Báez, Joshua Duran)
– “Tür”, Ernesto Báez
– “Versus”, Demetrio Elorz
– “Ziren”, Aitzol Saratxaga
Gainerako film labur gehienak, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Estatuko gainerako lekuetatik etorritako lan europarrak dira, eta baita Kanadatik bidalitako film labur bat ere. Nazioarteko film laburrak maiatzaren 5ean eskainiko dira, arratsaldeko 20:00etako saioan, Azkuna Zentroko Auditorioan.
Euskal atala eta nazioartekoa barne hartzen dituen FANT LABURREAN sekzioan parte hartzen duten film guztiek, bakoitzak 3.000 euro banatuko dituen bi sarietako bat lortu ahal izango dute, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusle-entzuleen iritziz Sekzio Ofizialeko onenak diren bi film laburrei zuzendutakoak. Zinemaldiaren xede nagusietakoa denez, zinegile berrien lana bultzatu nahi duten film laburren alorreko bi sari horiei, Panorama Fantastiko Laburrean saileko Film Labur Onenari emango zaion 1.500 euroko saria eta Euskal Film Labur Onenari emango zaion 2.000 euroko saria gehitu behar zaizkie. Horrez gain, Euskal Aktoreen Batasunak emango duen eta lehen aldiz Euskal FANT laburrean Sekzioko Antzezpen onena aintzatetsiko duen sari berria banatuko da.
Sekzio Ofizialeko Film Luze Onena, Nazioarteko Film Labur Onena eta Euskal Film Labur Onena aukeratzeko erabakia bere eskuetan izango duten adituen epaimahaia Joanes Urkixo idazle eta gidoilariak; nazioarteko hainbat zinemalditan, Cannesen, Donostian, Rotterdamen, Baficin, ZINEBIn eta baita FANTen ere (“Deus et machina” Film Labur Onena, 2013), aukeratutako eta saritutako lanak egin dituen Koldo Almandoz zinegile donostiarrak; eta Cinemanía aldizkariaren erredaktorea eta beste medio batzuetan ohiko kolaboratzailea den zinean espezializatuta Janire Zurbano kazetariak osatuko dute.
ERANSKINA
APRIETA, PERO RARAMENTE AHOGA
2017 / 15 min
Zuzendaria: David Pérez Sañudo.
Daniel lan elkarrizketa batera doa. Aukeratzen badute, Sigfried, Cosmeren txakurra, paseatzeaz arduratuko da. Baina Sigfried txakur ankerra da eta, jarraibide egokiak betetzen ez badira, errukigabea izan daiteke.
CONTACT
2017 / 8 min
Zuzendaria: Alessandro Novelli.
Emakume baten kontzientzia piztu egingo da, inguratzen duen mundua islatzen duen errealitatearen eta fantasiaren arteko barne bidaiaren bitartez.
EL DUELO
2018 / 8 min
Zuzendaria: Aritzeder Arregui
Adiskide izan ziren haurtzaroko oroitzapenen ondorioz denbora luzea haserre daramaten bi zaldunen istorioa.
EJECUTOR
2018 / 9 min
Zuzendaria: Javier Arriaga
Zure txanda heltzen denean, ez dago ihesbiderik.
JUNE
2018 / 8 min
Zuzendaria: Arantza Ibarra
June ez da baserriko neskato tipikoa…
LA NOCHE DE LAS SOMBRAS
2018 / 13 min
Zuzendaria: Aritz Elguezábal Totoricagüena.
Deabru batekin hitzarmena egiteak bere izatearen alde ilunenera eramango du gizon bat.
PINK MILK
2018 / 9 min
Zuzendaria: Laura Silva
Batzuen ustez pederasta eta beste batzuen ustez bere iraganaren biktima den pertsona batek, bere psikeak planteatzen dion labirintotik irteteko ahaleginean, bere buruan zehar egindako bidaia onirikoa.
REVOLUTION (WHAT’S GOING ON?)
2018 / 5 min
Zuzendaria: Two Maniacs (Ernesto Báez, Joshua Duran).
Serie hiltzaile batek burua moztu berri dio Sarah-ren mutil-lagunari komunetan. Sarah-k arineketan egin beharko du bere bizia salbatzeko…
TÜR
2018 / 10 min
Zuzendaria: Ernesto Báez
Mutil antzezle gazte batek plato batean casting proba bat egiteko hitzordua jaso du. Imajinatu ere ez du egingo infernuko ateak beretzat zabaltzear daudenik.
VERSUS
2017 / 8 min
Zuzendaria: Demetrio Elorz.
Bi tenis jokalari norgehiagoka berezia jokatzeko ari dira prestatzen. Jokoa lehenengo puntuan amaituko da, dagokion unea baino lehen. Ikus-entzuleek txalo zaparrada eskaini diote irabazleari.
ZIREN
2017 / 15 min
Zuzendaria: Aitzol Saratxaga.
Carolek duela denbora gutxi galdu du bikotea eta oraindik ezin izan du gertakari gogorra gainditu. Sendagile batek metodo esperimental berria proposatuko dio berriro ere bizia emateko. Carolek bizitza betirako aldatuko dion erabakia hartu beharko du.
FANT24ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus
PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]