KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK, TULAR ELKARTEAREKIN LANKIDETZAN, IKUS-ENTZUNEZKO MEDIOEI ETA TXALAPARTARI BURUZKO IKASTAROEN EDIZIO BERRIA ESKAINIKO DU OTXARKOAGAN APIRILETIK AURRERA

Prestakuntza programaren barruan, bideo sorkuntzari eta reflex kameraren erabilerari buruzko bi monografikoz osatutako ikus-entzunezko ikastaroa sartzen da.

Izen ematea martxoaren 9tik 31ra egongo da zabalik, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.net.

Otxarkoagako auzoak, Tular Elkarteak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzaz, antolatzen dituen txalapartari eta ikus-entzunezko medioei (bideo sorkuntza eta reflex kamera) buruzko ikastaroen edizio berria jasoko du apiriletik aurrera. Izen ematea udaleko webgunearen (www.bilbao.net) bitartez egin ahal izango da martxoaren 9tik 31ra.

 

Programaren barruan, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko oinarrizko ikastaroa sartzen da, Bideo Sorkuntzari (apirilaren 13, 15, 20, 22, 27 eta 29an) eta reflex kameraren erabilerari buruzko bi ikastarok osatutakoa, biak ere Otxarkoagako udaltegian. Bigarren ikastaroa maiatzeko astearte eta ostegun guztietan emango da. Bi ikastaroen ordutegia 20:00etatik 22:00ak bitartekoa izango da.

 

Gaikako blokeen arteko lehena bideo-sorkuntzari buruzkoa izango da, eta oinarrizko ezagupenak izan arren, irudi digitalean esperientzia gutxi duten pertsonei dago zuzenduta. Horrela, ikastaroa bi partetan banatzen da, kameraren erabilera eta aukerak pixka bat hobeto ezagutu, bigarren pausoan bideo ediziora hurbiltzeko, Adobe Premier programaren CS bertsioa erabiliz.

 

Reflex kamerari buruzko monografikoari dagokionez, horrelako kameren erabilera eta funtzioak ezagutzeko interesa duten pertsonei dago zuzenduta, argazkiak egiteko zein bideoa grabatzeko. Programan hainbat gai landuko dira, kameraren funtzionamendua, objektibo motak, gaueko argazkiak, argiztapen artifiziala, grabaziorako osagaiak eta edizioari eta muntaketari buruzko parte bat. Bi monografikoak egiteko prezioa 45 eurokoa izango da (38 euro Tular elkarteko bazkideentzat).

 

Prestakuntza ikastaro horrez gain, txalaparta ikastaro intentsiboaren edizio berria ere antolatu da, hori ere Otxarkoaga auzoan, astelehenetan eta asteazkenetan, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara, maiatzaren 4tik 20ra. Pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu (15 euro, Tular elkarteko bazkideek). Badago hiru ikastaroak prezio murriztuan egiteko modua, eta horietako baterako matrikulatzeko aukera ere egongo da.

 

Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa egingo da, apirilaren 7an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian –Otxarkoaga – Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurretik.

 

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net