Saioa Bidebarrietako Liburutegian izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta Sofía Castañón filmaren zuzendaria bertan egongo da. Lan horretan hogei emakume poeta inguruk hartu dute parte, horien artean, Elena Medel, Erika Martínez, Yolanda Castaño edo Miriam Reyes.
Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, egungo poesia panoramari genero ikuspegia ematen dion “Se dice poeta” (95 min. 2014) dokumentala jasoko du datorren astelehenean, MARTXOAREN 9an. Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta Sofía Castañón filmaren zuzendariak hartuko du parte ekitaldian. Lanak hogei bat emakume idazleren laguntza izan du, gehienak, nazio mailan proiekzio handia duten emakume poeta gazteak, Elena Medel, Erika Martínez edo Martha Asunción Alonso, besteak beste.
Lan horretan, Sofía Castañónek 1974 eta 1989 artean jaiotako 21 emakume elkarrizketatzen ditu, poesiarekin, kritikarekin eta euren lanaren banaketarekin duten erlazioari buruz berba egiteko. Abiapuntu gisa, gaztelaniaz, poetisa hitza erabiltzea nahiago izateari buruzko galdera egiten zaie, poeta hitzaren esanahiak gizonezkoak zein emakumezkoak barne hartzen dituen arren. Horretan oinarrituta, dokumentalak, egungo poesia panoramari buruzko genero gogoeta proposatzen du.
Horrela, zuzendariak hainbat gai lantzen ditu, emakume idazleek antologia poetikoetan duten presentzia urria, soilik emakumez osatutako antologien argitalpenari buruzko eztabaida, emakumeen poema liburuek literatur aldizkarien aipamenetan lortzen duten lekua gizonezkoek argitaratutako lanen ondoan, edo dinamika sexisten errutina erakusten duten bestelako jarduketen hedapena, besteak beste.
Proiektu honetan parte hartu duten emakume poeten artean hauek daude: Alba González Sanz, Vanessa Gutiérrez, Carmen Camacho, Erika Martínez, Isabel García Mellado, Sonia San Román, Carmen Beltrán, Martha Asunción Alonso, Miriam Reyes, Laia López Manrique, Luci Romero, Teresa Soto, Vanesa Pérez-Sauquillo, Elena Medel, Estíbaliz Espinosa, María Couceiro, Yolanda Castaño, Sara Herrera Peralta, Laura Casielles, Ana Gorría eta Sara R. Gallardo.
Sofía Castañón (Gijon, 1983) Asturiaseko kultur panoramako artista aktiboenetakoa da. Idazle eta filologo izateari, Juan Tizónekin batera «Señor Paraguas» ekoizpen etxean egiten duen lana gehitu behar zaio. Etxe horrek ekoiztu du “Se dice poeta” dokumentala. “Animales interiores” (Asturias Joven Saria 2006), “Últimas cartas a Kansas” (Poesía Joven Pablo García Baena Saria 2007) eta “Tiempu de render” (Nené Losada Rico Saria 2009) poema liburuak argitaratu ditu, eta baita “Culpa de Pavlov” (Madrilgo Udalaren Jóvenes Creadores Saria 2008) eta “La sombra de Peter Pan” (4 de agosto arg., 2009) koadernoak ere.
Cosmopoética, Versátil.es, La piedra en el charco, Femigrama bezalako topaketetan edo spoken word Palabra y Música jaialdian hartu du parte, eta 2009an Skoopjen egin zen Europako eta Mediterraneoko Sortzaile Gazteen Biurtekorako aukeratua izan zen, eta 2010ean Voz + Joven aukeratu zuten La Casa Encendidan. 2009-2010 epealdian Madrilgo Udaleko sorkuntza-bekadun izan zen Ikasleen Egoitzan.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.
+ INFO: http://www.sedicepoeta.es/el-documental/