ERREKALDE AUZOAK UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIAREN III. EDIZIOA JASOKO DU MARTXOKO OSTIRALETAN, 4 IKUSKIZUN ESZENIKOREKIN ETA UMOREZKO FILM LABURREI ESKAINITAKO SAIO OSAGARRI BATEKIN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako egitaraua OSTIRAL honetan abiatuko da, arratsaldeko 19:30etan, Carlos Martínezen “Hecho a mano” ikuskizunarekin.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren III. edizioa inauguratuko du OSTIRAL honetan. Erakustaldia MARTXOKO ostiral guztietan egingo da Errekaldeko udaltegian. Familia osoari eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko jasotzen ditu, martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an, arratsaldeko 19:30etan, eta sarrera librea izango da. Horrez gain, programak ZinebiKlub saio bat ere jasoko du, Zinebiren – Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren azken edizioan parte hartu zuten umorezko film laburren aukeraketarekin, martxoaren 23an.

Programazioa ostiral honetan zabalduko da, Carlos Martínezen “Hecho a mano” ikuskizunarekin. Mimo antzezle horrek antzerkian egin duen ibilbide luzeko lan enblematikoenen aukeraketa izango da. Lanak, mimoaren teknika unibertsala erabiliz antzeztuko dira. Lan horiek bidaide leial eta irudipeneko itzultzaile ditu eta, eszenatoki gainean jartzean, bere ordez “mintzatzen” dira. “Hecho a mano” lanak, ikusleek Portugaleko Almadako XXI. Antzerki Jaialdiko ikuskizun hoberenari emandako ohorezko saria irabazi zuen.

Bigarren saioa, martxoaren 13koa, Luismi madrildarraren eta “Colado cabe” ikuskizunaren eskutik helduko zaigu. Luismi “El Club de la Comedia” programa historikoan aritutako bakarlaria da, eta “Paramount Comedy“ webguneko erabiltzaileek 2007ko komiko hoberena aukeratu zuten. Mila aurpegien eta mila soinuen gizona da.

Hurrengo hitzorduan, martxoaren 20an, 7 grados konpainia bilbotarra helduko da Errekaldeko eszenatokira, “Trastornos literarios” lanarekin. Antzerkiko mikro-kontakizunak, bakarrizketak, elkarrizketak, testu koralak dira, eta horien bitartez, gizaki hauskor batzuk, sei friki zoro, adierazi nahi dutena ulertarazten saiatuko dira, erridikulutik gertu, beti ere. Asmo horretatik drama eta komedia sortuko dira. Hau da, sei pailazo gaixo dira, labirintoan jolasten, laborategiko sagu izango balira bezala.

Umorezko Antzerki Erakustaldia martxoaren 27an amaituko da, Txintxeta Produkzioak taldearen “Potologuak” euskarazko lanarekin. Bodologuak” lanarekin lortutako arrakastaren ondoren, bakarrizketez, elkarrizketez eta bestelako ezustekoz osatutako antzezlan horrek zorroztasunez aztertzen ditu euskal gizartean pil-pilean dauden egungo gaiak, erabilerak eta ohiturak, familia, tabernak edo ospitaleak, besteak beste.

Umorezko Antzerki Erakustaldiaren edizio honek ZinebiKlub saio bat ere jasoko du, Zinebiren – Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren azken edizioan aurkeztutako umorezko film laburren aukeraketarekin. Emanaldia Errekaldeko udaltegian izango da, martxoaren 23an, eta Bilboko Zinemaldiaren azken edizioan Euskal Film Labur Hoberenaren epaimahaiaren sari nagusia jaso zuen Aitor Gutiérrezen “Anómalo” bezalako film laburrak ikusi ahal izango dira.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net helbidean

ERANSKINA: EGITARAUA

ERREKALDEKO UDALTEGIAN (19:30 )

 

MARTXOAK 6 MARZO

CARLOS MARTÍNEZ

Hecho a mano

 

MARTXOAK 13 MARZO

LUISMI

Colocado cabe

 

MARTXOAK 20 MARZO

7 GRADOS

Trastornos literarios

 

MARTXOAK 27 MARZO

TXINTXETA PRODUKZIOAK

Potologuak

 

MARTXOAK 23 MARZO

ZINEBIKLUB – Umorezko film laburren erakusketa / Muestra de cortometrajes de humor

– Pase privado NATXO LÓPEZ Espainia (15’00’’)

– Don Miguel KOTE CAMACHO Euskal Herria (15’30’’)

– Bikini ÓSCAR BERNÀCER Espainia (18’00’’)

– Anómalo AITOR GUTIÉRREZ Euskal Herria (15’30’’)

– Becas Azkuna ¿Y si no fuera de campo? ARACELI SÁNCHEZ Euskal Herria (02’00’’)

– Jamón y piña ROCÍO PIN-ART, KIKO LASTRA Espainia (09’30’’)