Olaia Fernández, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel García, María Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Díaz eta Rocío Lobato dira aurtengo edizioko irabazleak. Argazkiak hemen ikus daitezke: http://kulturabarrutik.net/concurso-de-fotos-blv-arty-walks-2014/#foto4
Arty Walks – Arte Zirkuitoa bisita gidatuak, irailean eta urrian San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko zenbait lekutan ospatutako BLV-ART kultur programaren barruan daude.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, BLV-ART programaren barruan sartzen diren Arty Walks –Arte Zirkuitoa bisita gidatuak direla eta deitutako argazki lehiaketaren irabazleak ezagutarazi ditu. Programa irailean eta urrian ospatu da Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako zenbait eszenatokitan.
Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak hauek egindakoak aukeratu ditu: Olaia Fernández, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel García, María Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Díaz eta Rocío Lobato, BLV-ART-en izpiritua ongien irudikatzen zutenak zirelako. Sarien artean, Anti-Liburudendan erosteko bonoa, doako bi tailer saio Truca Rec-en, edo “La Viña”, “Zubiburu” eta “Ágape” jatetxeetan 2 pertsonarentzako afariak egongo dira.
Arty Walks –Arte Zirkuitoaren helburua, gune horren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenari esker sortuz joan diren galeria berriak eta hiriko artetik gertu dauden guneak eta sortzaile horiek ekimen hau dela eta prestatu dituzten lanak ezagutaraztea da.
Bisita bakoitzean, auzoa bizitzen ari den eraldaketa, eta eraldaketa horrek, inguruan sortzen ari den arte erkidego berriaren garapena eragin duela azaldu zen. Beste alde batetik, galerietako jendeak euren lokalen ezaugarri bereziak partekatu zituen partaideekin.
BLV-ART ekimenaren helburua, inguru horren kultur espezializazioa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez ere, auzo horiek erakargarriak izan daitezen hiriko biztanle guztien begien aurrean, abangoardiako kultur erdigune bilakatuz, bertan, musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza mota berriak sortzen ari baitira. Horrela, programak balioa eman nahi dio auzoari, eta hiriko gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu nahi du, gune horretan sortutako kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz eta bertako kaleen zaharberritze prozesuan betetzen duten lana erakutsiz.
Argazkiak esteka honetan ikus daitezke:
http://kulturabarrutik.net/concurso-de-fotos-blv-arty-walks-2014/#foto4