BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, EMAKUME ZIENTZIALARI HANDIEN LANA EZAGUTARAZTERA ZUZENDUTAKO HITZALDI ZIKLOA JASOKO DU AZAROKO OSTEGUNETAN

Emmy Noether, Felisa Martín Bravo, Dorotea Barnés edo Linda Buck –2004ko Medikuntza Nobel Sariaren irabazlea– bezalako zientzialarien lan zientifikoa eta ikerketa aztertuko dira “Ellas hacen ciencia” izeneko programaren barruan

Lehenengo hitzaldia OSTEGUN HONETAN izango da, “De mujeres y piedras. Diamonds are a girl’s best friend?”, eta hizlaria Lola Fernández, Geologian lizentziatua eta UPV/EHU-ko Irakasle eta Gizarte Hezkuntza eskolako irakaslea izango da.

Bidebarrieta Kulturguneak, zientziaren dibulgazio hitzaldi zikloa jasoko du AZAROKO ostegun guztietan. “Ellas hacen ciencia” izenburupean, izen propioa duten emakumeen bizitza eta lana ezagutarazi nahi da: Emmy Noether, Felisa Martín Bravo, Dorotea Barnés edo Linda Buck, biologia, fisika, geologia, matematika eta kimika alorretako ikerlariak.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, UPV/EHU-rekin elkarlanean, antolatzen duen programa honen laugarren edizioa, Geologian lizentziatua eta UPV/EHU-ko Irakasle eta Gizarte Hezkuntza eskolako irakasle den Lola Fernándezek emango duen “De mujeres y piedras. Diamonds are a girl´s best friend?” hitzaldiarekin hasiko da. Ohikoa da gainean harribitxiak daramatzaten emakumeen irudia ikustea; hala ere, jende gehienarentzat ez da erraza landa guneetan, mailu batekin lanean, ari diren emakumeak imajinatzea, gure planetaren iraganari, orainaldiari eta etorkizunari buruzko erantzunak bilatzen: Geologia egiten.

 

Hurrengo hitzaldia (AZAROAREN 13an) Pilar Bayer Isantek, Bartzelonako Unibertsitateko Algebra katedradunak emango du. Emmy Noetherri, matematikaren barruko teorema ederrenetakotzat hartzen den izen bereko teoremaren egileari, buruz hitz egingo du. “Emmy Noether y el concepto de la simetría” izeneko hitzaldi hori eta gainerako saioak Bidebarrieta Kulturgunean izango dira, arratsaldeko 19:30etan, eta sarrera librea izango da.

 

Zenbakien teoriaren inguruko ikerketa talde garrantzitsu baten sortzailea den Pilar Bayerrek, beste emakume ikerlari bati, Emmy Noetherri, buruzko hitzaldia eskainiko du. Fisikan eragin gehien izan zuen emakume matematikaria dela esan ohi da. Ikerlari alemana, bere izena daraman eta matematika barruko teorema ederrenetakotzat hartzen den teoremari, Noetherren Teoremari, esker da ezaguna. Horrez gain, XX. mendean fisika modernoaren nondik norakoa gehien aldatu zuen teoremetako bat ere bada. Askoren ustez, algebra modernoaren ama da.

 

Hitzaldi zikloak AZAROAREN 20an jarraituko du, “Redes internacionales de apoyo a las mujeres de ciencia a principios del siglo XX. Dos casos singulares: Felisa Bravo (física) y Dorotea Barnés González (química)” izeneko hitzaldiarekin. Hizlaria, 1993an Zaragozako Unibertsitateko Emakumearen Azterketen Diziplina arteko Mintegia sortu zuen Carmen Magallón Fisikan doktorea da.

 

Fisikan doktore horrek, zientzian aritu ziren emakumeei emandako laguntzetan sakonduko du, Felisa Bravo, Estatuko lehenengo Fisika doktorea eta, XX. mendean, ikerketa zientifikorako gaitasuna ez zela gizonetara mugatzen erakusteko esfortzu azpimarragarrienetakoa egin zuen Dorotea Barnés gogoratuz.

 

USAINAK ETA HATSAK

Egitaraua AZAROAREN 27an itxiko da, Susana Eva Martínezek, Instituto de Ciencia y Teatro (InCiTe) izenekoaren sortzaile eta zuzendariak eskainiko duen eta “Linda D.B. Buck. Sobre perfumes, olores y hedores” izenburua duen hitzaldi antzeztuarekin.

 

Susana Eva Martínez, Patrick Süskinden “Lurrina” literatur lanean oinarritzen da, usainen zeharreko bidaiari ekiteko: lurrinak, koloniak, usain-kengarriak, aire gozagarriak eta… feromonak, Linda D.B. Buck-ek, 2004ko medikuntza Nobel Saridunak, usain hartzaileei eta usaimen sistemaren antolakuntzari buruzko aurkikuntzekin jarraitzeko, usainak gure bizitzan duen garrantzia aztertuz, nortasunaren zeinu eta fisiologiaren eta portaeraren baldintzatzaile gisa.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegi barruan kulturara zuzendutako espazioa da, eta bere helburuen artean kulturaren, literaturaren, arteen, zientziaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena daude.

 

 

AGENDA:

 

Azaroak 6:

“De mujeres y piedras. Diamonds are a girl’s best friend?”

Lola Fernández Alonso. Geologian lizentziatua eta UPV/EHU-ko Irakasle eta Gizarte Hezkuntza eskolako irakaslea

 

Azaroak 13

“Emmy Noether y el concepto de simetría”

Pilar Bayer Isant. Bartzelonako Unibertsitateko Algebra katedraduna.

 

Azaroak 20

“Redes internacionales de apoyo a  las mujeres de ciencia a principios del siglo XX. Dos casos singulares: Felisa Martín Bravo (física) y Dorotea Barnés González (química)”

Carmen Magallón. Fisikan doktorea. Emakumearen Azterketen Diziplina arteko Mintegia (SIEM), Zaragozako Unibertsitatea.

 

Azaroak 27:

“Linda D.B. Buck. Sobre perfumes, olores y hedores”

Susana Eva Martínez. Instituto de Ciencia y Teatro (InCiTe) izenekoaren sortzaile eta zuzendaria.

 

Lekua: Bidebarrietako liburutegia. 19:30etan. Sarrera librea.