“ISTORIO BIZIAK – CUENTOS ENCADENADOS” UDAL EGITARAUAK, AHOZKO NARRAZIOGINTZARI, ISTORIOAK KONTATZEKO AUKERA EMATEN DUTEN BESTE ELEMENTU BATZUK, ITZAL TXINATARRAK, ZUZENEKO MUSIKA, BERTSOLARIAK EDO HIP HOPA, ERE GEHITZEN DIZKIOTEN JARDUERAK PROGRAMATU DITU EDIZIO HONETARAKO

Kultura Sailaren ekimena OTSAILAREN 22tik MARTXOAREN 6ra luzatuko da. Hogei jarduera inguru egongo dira Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta 2. barrutiko beste leku batzuetan.

Programazioaren barruan adin guztietarako ipuin-kontalariak egongo dira euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz, eta baita tailerrak, hitzaldiak, antzerkia, bertsolariak eta hip-hopa izango dituen jai bat eta saio bat Virginia Imaz narratzaile eta clown ezagunarekin.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, barruti bakoitzean erreferentziazko ekimena eskaintzeko helburuarekin jarraituz, ahozko tradizioaren inguruko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren hirugarren edizioa jarriko du martxan datorren OTSAILAREN 22an. Guztira, doako 23 jarduera eskainiko dira, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta Barruti horretako beste gune batzuetan. Ohikoa denez, jarduera guztiak doakoak izango dira, eta helduei zuzendutakoek haurtzaindegi zerbitzua izango dute –aurretik izena eman ondoren–.

“Dena kontatzen du – Todo cuenta” izenburupean, edizio honetan, narrazioarekin batera istorioak kontatzeko beste baliabide batzuk izango dituzten zenbait jarduera programatu dira. Baliabide horien artean itzal txinatarrak, zenbait irudi, musika zuzenean, txotxongiloak edo zinea daude, eta baita programari amaiera emango dion azken jaian parte hartuko duten bertsolariak eta hip-hop artistak ere.

Berriro programatu dira iaz harrera beroa jaso zuten jardueretako batzuk, mikro- kontakizunak sortzeko tailerra edo funikularraren inguruko beldurrezko istorioak, familia osoari zuzendutako ingelesezko, frantseseko, gaztelaniazko eta euskarazko ipuin- kontalari aukera zabalaz, liburuen aurkezpenez, hitzaldiez, zineaz eta antzerkiaz gain. Izan ere, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” egitarauaren aurreko edizioan mila pertsona inguruk hartu zuten parte jardueretan. Jarduera horietan auzoko gizarte, hezkuntza eta kultura arloko zenbait eragileren laguntza jasoko da, barrutiko lau ikastetxe publikoena, Auzoa Berritzen izeneko Merkatarien Elkartearena, Artxandako Funikularrarena, Auzo Factoryrena edo Institutu Frantsesarena, besteak beste.

Horrela, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS”, aisiarako jarduera izateaz gain, adin tarte guztietara zuzendutako prestakuntzarako eta sorkuntzarako ekimen gisa aurkezten da. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzeko profesionalak arituko dira. Dagoeneko ezagunak diren narratzaileekin batera, Alabazan taldeko kideak (Pedro Ruiz, Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) adibidez, aurten, beste batzuen artean, Virginia Imaz narratzaile eta clown beteranoa edo Venezuelako Rubén Martínez istorio kontatzailea izango ditugu, eta baita euskarazko ahozko tradizioan espezializatutako MariOlas, Odei Arregi edo Badut Taldea, umeei zuzenduta, batez ere.

Programazioa ASTELEHENEAN, OTSAILAREN 22an, hasiko da, Zurbarango Institutuko areto nagusian. Bertan “Sor ditzagun istorio biziak 2016” liburua aurkeztuko da. Izan ere, programaren aurreko asteetan, barrutiko eskoletako neska-mutilek (Epalza Alarguna, Zurbaranbarri, Zurbaran eta Uribarrikoek) istorioak sortu dituzte taldeka eta eurak sortutako pertsonaiei bizia eman diete, euren auzoetan kokatuz. Sormenerako gune honen ondorioz sortutako istorioekin eta euren irudiekin liburu eder bat argitaratuko da.

Egun horretan bertan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, jarduera Zurbaranbarriko erretiratuen egoitzara eramango da, “Historias abiertas” ikuskizunarekin. Ikuskizunak izen hori hartzen du Pedro Ruiz eta Joaquín Ponte oroimenekin jolasten direlako, kontatu ahala istorioak asmatuz, ikus-entzuleek buruan duten horretan oinarrituta, hau da, asmakuntzarekin eta hitzekin jolasteko gunea da.
Programazioak umeei eta familiei bereziki zuzendutako hamar bat jarduera jasotzen ditu, oso gaztetatik pizteko ipuinetarako eta irakurketarako gustua. Proposamenen artean, hainbat hizkuntzatan, zenbait gairi buruz eta estilo askotan arituko diren ipuin-kontalariak, Rosa Martínezek txotxongiloekin kontatzen dituen ipuinak, itzal txinatarrak, musikaz lagundutako ipuinak edo antzerkia daude, azken hori, martxoaren 1ean, arratsaldeko 19:30ean Castañoseko Udaltegian ikusi ahal izango den Olatz Pagaldayren “Erdaldun berrien kluba” ikuskizunaren eskutik.

IKUS-ENTZULE HELDUAK
Helduei beren beregi eskainitako jardueren artean, Ana Belén Alonso ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzaileak eskainiko duen “Taller de microrrelatos – La vida en pocas líneas” sormen gunearen edizio berria dago. Jarduera hori otsailaren 24an izango da Castañoseko Udaltegian eta martxoaren 2an Zurbaranbarriko Udaltegian, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Leku horretan bertan programatu da Erdi Aroko Mester de Juglariako ahozko tradizioari buruzko umorezko hitzaldia.

Helduei zuzendutako ipuin-kontalarien saio azpimarragarrienetakoa otsailaren 26an izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Castañoseko Udaltegian, Virginia Imaz narratzaile eta clownarekin. “La domadora de sueños” ikuskizuna eskainiko du. Kontakizun horrek, barreak eta sentimenduak dituzten istorioak sortzeko berak nahi duena amets dezakeen aitita baten ideia hartzen du aitzakia gisa.

Beste alde batetik, eta iazko edizioaren arrakasta ikusita, otsailaren 27an eta martxoaren 5ean, “Beldurraren funikularra” izenburupean, ohikoa bezain lasaia izango ez den bidaia proposatzen da, beldurrezko istorioez lagunduta. Jarduera 20:00etan hasiko da – gaztelaniaz– eta 90 minutu inguru iraungo ditu.

Saio horretarako, eta baita tailerretarako eta leku kopuru mugatua duten beste jarduera batzuetarako, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.net webgunearen edo 94 401 00 10 telefono-zenbakiaren bitartez. Bide horien bitartez posible izango da, bi egun aurretik gutxienez, doako haurtzaindegi zerbitzua eskatzea, gurasoek, helduentzat prestatutako jardueretan parte hartu ahal dezaten.

Beste alde batetik, eta auzo horietako zenbait elkarte eta talde inplikatzeko xedez, “Auzoa berritzen” izeneko barrutiko Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, ipuinetan inspiratutako pintxo lehiaketa antolatu da. Ipuinpintxo horiek elkarteko kide diren tabernetan eskainiko dira, jateko moduko “ipuinak” dastatzeko eta baloratzeko.

AGENDA
OTSAILAK 22
15:15-16:00 Zurbaran institutuko Areto Nagusia
“Sor ditzagun istorio biziak 2016” liburuaren aurkezpena Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan) Euskaraz eta gaztelaniaz
19:30 – 20:30 Zurbaranbarriko Erretiratuen egoitza “Historias abiertas”. Ahozko narrazio ikuskizuna Ikus-entzule helduak (gaztelaniaz)

OTSAILAK 23
15:00-15:45 Epalza Alarguna Ikastetxeko Areto Nagusia “Sor ditzagun istorio biziak 2016” liburuaren aurkezpena Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan) Euskaraz eta gaztelaniaz
18:00 Castañoseko liburutegia
“Amunaren kontu zaharrak”. Ipuin kontaketa MariOlas
+ 5 urte. Euskaraz

OTSAILAK 24
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko Udaltegia
“Elefante bitxi bat” umeentzako ipuin saioa txotxongiloekin Rosa Martínez
3- 8 urte. Euskaraz
19:30 – 21:30 Castañoseko Udaltegia
Taller de microrrelatos: La vida en pocas líneas – espacio creativo Ana Belén Alonso (ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzailea) Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz

OTSAILAK 25
18:00 Epalza ikastetxea “Ipuin lotsatiak” ipuinak Odeia Arregi
2- 8 urte. Euskaraz
19:30 – 21:00 Zurbaranbarriko Udaltegia
“Tertulia literaria: Perdidos en el laberinto de José Luis Borges”
Ana Belén Alonso (ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzailea) Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz

OTSAILAK 26
19:00 Bilboko Institutu frantsesa “Kirikou et la sorcière” filma
Frantsesez, gaztelaniazko azpi-tituluekin + 6 urte
19:30 – 20:30 Castañoseko Udaltegia
“La domadora de sueños” Ikus-entzule helduei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizuna. Virginia Imaz
Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz

OTSAILAK 27
18:00 – 19:00 Auzo Factory
“Bazen noizbait nonbait norbait zerbait egiten” umeentzako ipuin – Saioa irudiez
lagunduta Kontu-kantoi
+ 4 urte. Euskaraz
20:00 – 21:30 Artxandako funikularra
“Un funicular de miedo” Ikus-entzule helduei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizuna. Joaquín Ponte eta Pedro Ruiz (Alabazan)
Gaztelaniaz

OTSAILAK 28
12:00 – 13:00 Artxandako funikularra
“Bilbao BIzirik” Ikus-entzule guztiei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizuna. Pedro Ruiz eta Bego Alabazan
Euskaraz eta gaztelaniaz

OTSAILAK 29
18:00 – 19:30 Castañoseko Udaltegia
“Itzalekin kontu-kontari” sormen gunea – espacio creativo Bego Alabazan
7- 10 urte. Euskaraz

MARTXOAK 1
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko Udaltegia
“Johnny Cold Feet” ipuinak itzal txinatarren magiaz Bego Alabazan
7 – 11 urte. Euskaraz
19:30 Castañoseko udaltegia “Erdaldun berrien kluba” Antzezlana Olatz Pagalday
Ikus-entzule guztiak. Euskaraz

MARTXOAK 2
18:00 Castañoseko liburutegia
“I will not go to the market today” ipuin-kontalaria Melissa Thomson
+ 4 urte. Ingelesez
19:30 – 21:30 Zurbaranbarriko Udaltegia
“Taller de microrrelatos – La vida en pocas líneas” sormen gunea – espacio creativo Ana Belén Alonso (ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzailea)
Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz

MARTXOAK 3
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko Udaltegia
“Ipuinak jo eta musikak kontatu” ipuin-saioa musikarekin Badut taldea
4 – 10 urte. Euskaraz

MARTXOAK 4
18:30 Bilboko Institutu Frantsesa
“La pause conte” Ipuinen irakurketa eta jarduerak 5 – 8 urte. Frantsesez
19:30 – 20:30 Zurbaranbarriko Udaltegia
“Cuentos y coplas de la Ribera”. Mester de Juglariarako sarrera umoretsua. Ikus- entzuleen solas moduaz dakienaren koplak, ipuinak, erromantzeak eta enparauak.
Carlos Pérez Aradros
Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz

MARTXOAK 5
18:00 – 19:00 Auzo Factory
“Cuentos mutantes y metafóricos”. Familiari zuzendutako ipuin saioa Rubén Martínez Santana
Familiako ikus-entzuleak. Gaztelaniaz
20:00 – 21:30
“Vuelve el miedo al funicular”. Ikus-entzule helduei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizuna.
Joaquín Ponte eta Pedro Ruiz (Alabazan)
Ikus-entzule helduak. Gaztelaniaz

MARTXOAK 6
12:30 – 15:00 Panera plaza eta Trauko kalearen oinezkoentzako gunea “Istorio Biziak: amaiera jaia”
Narratzailea: Rubén Martínez Santana
Bertsolariak: Ohiana Bartra eta Ibon Ajuria
Hip – hopa: Endika Lahaine – Rayco Ikus-entzule guztiak. Euskaraz eta gaztelaniaz

OTSAILAK 28 ETA MARTXOAK 6 “IPUIN-PINTXO” lehiaketa
Iaz bezala, 2. Barrutiko “Auzoa Berritzen” Merkatari Elkarteak ipuinetan inspiratutako pintxo lehiaketa antolatu du.
Ipuinpintxo hoberenak otsailaren 28an eta martxoaren 6an aukeratuko dira, 13:00etatik 15:00etara, elkarteko kide diren tabernatan.
Jarduera guztiak doakoak dira leku guztiak bete arte. Izena eman beharra eskatzen duten jardueretan izena emateko eta haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko: www.kulturabarrutik.eus / 94 4010010